Sailkapena: Lautada

Subcategories: GOILAUTADA | LAUTADA

Aizpuruko zabala

KoordenatuakX550858 Y4780175 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaGOILAUTADA
Etimologia(h)aitz+ buru+ko zabala
Oharrak

Soraluzerekin mugan. Lepoari deitzen zaiola ematen du. Mugarria zegoen bertan.

Lekukotasun idatzi asko daude baina, harrigarria badirudi ere, katastroan bi lekukotasun idatzi agertzen dira bakarrik eta eurak kokapen honetatik oso urruti eta bata bestearengandik nahikoa aparte daude: bat Gomezkorta baserriaren inguruan (17/321 partzela, Aizpuru baso (i)/Belar iturriko txarie (a)) eta bestea Egiarazpikoaren gaintxoan (17/63 partzela, Aizpuru (i); Aitzburu (a) (Sic)).

Altzibai

KoordenatuakX546588 Y4771828.9 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaLAUTADA
OharrakOharretan, 1725ean ere agertzen da ALZIBAY. Oharretan ez dator Altzibarrik. Altzibar Arrasateko baserri bat da. Altzibar lekukotasun horiek ez dira gaizki lotuta egongo horra?

Artziaga

KoordenatuakX543644 Y4772414 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaGOILAUTADA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Artziaga, Artziagak, Artziagari, Artziagan, Artziagako, Artziagatik, Artziagara
Oharrak

Ala Artzeaga? Artzi-tik badator Artziaga, ala?

Katastroko lekukotza idatzietan denetatik dago: Arciaburu, Arcia-oste, ARCIAGA, ARCEAGAPE, ARCIAGAPE. Luis Mari Mujikarenean ARZIAGA bat badator.

Azurtzako zabala

KoordenatuakX544111 Y4779388 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaGOILAUTADA
Oharrak

Egitekoa: Ahozko eta idatzizko lekukotasun gehiago lortu. Ahoz esaten zaio Azurtza hutsik edo Azurtzazelaia? Inguru horretan oraindik katastroan hutsune asko dago baina ez dator halakorik.

Beharrezko da Zabala??? AZURZACELAIA dokumentatzen denez, izan liteke. AZURTZA bakarrik ez da erabiltzen?

- Gero hor Basetxe ta Azurtza bittartian dao lautada bat. - Bai. - Badauka izenik horrek? - Bai, Azurtzako zabala. - Azurtzako zabala. Hizlaria(k): Aranburu Victoria, Genaro Herria: Bergara (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga

Basaldegi

KoordenatuakX544756 Y4772021 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAldaiegia
Elem. geografikoaGOILAUTADA
Oharrak

Mapan Basaldegi tontorra jartzen badugu, Basaldegi goilautada ere bai?

Burdiñoaga

KoordenatuakX541089 Y4774839 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakElgetako mapan Burdinoaga eta B5M-n Elgetaren mugarrietan BURDIÑOAGA agertzen da. Gure datu-basean ez da idatziz jaso BURDIz hasten den antzeko toponimorik. Hala ere, ahozko lekukotzak bat datoz eta bilakaera logikoa da Burdiñoaga-tik Burdiñua-rakoa. Katastroan bi partzela agertzen dira izen honekin lotuak: - 8/247: idatziz, "Monte llamado BURDIñA o ARIZNABARRETA?" Ahoz, Burdiñola. - 8/244: idatziz ez dator; ahoz, Burdiñua. jaso da.
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaLAUTADA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Burdiñoaga, Burdiñoagak, Burdiñoagari, Burdiñoagan, Burdiñoagako, Burdiñoagatik, Burdiñoagara

Oharrak

Nondik ote dator? Gure datu-basean ez da idatziz jaso BURDIz hasten den antzeko toponimorik. Ahozko lekukotzak bat datozenez, zaila ematen du gehiago lortzetik informazio gehiago ateratzerik. Katastroan honakoa agertzen da behin: "Monte llamado BURDIÑA o ARIZNABARRETA…" Ahoz Burdiñola jaso da.

Ez dugu idatzizko lekukotzarik lortu. Katastroan ere ez dator.

Juane Lonbideren lekukotasuna ere badago Ahotsak.com-en eta berak dioenez, txirikilan jokatzeko leku famatua ei zen.

Kanpoko loturak· Ahotsak.com, Juane Lonbide, Burdiñoaga txirikila lekua

Buzoizarra

KoordenatuakX544501 Y4771480 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaGOILAUTADA
Oharrak

Aspeltxikieta eta hau berak ote dira? Gure datu-basean ez da idatziz jaso BUz hasi eta ZAR/ÇAR osagaia duen antzeko toponimorik. Katastroan ere ez dator.

Goiko laua

KoordenatuakX545244 Y4777794 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaGOILAUTADA
Oharrak

Ez du ematen sail haundia denik: "lautadatxo bat" esaten du informanteak. Katastroan badator sail bat (ahoz zein idatziz GOIKOLAUA), 2 hektareakoa, oraingo kokapenetik apartetxo, Kirueta alderago. Inguruan badira partzela banakaren bat oraindik jaso gabe. Kokapen zehatza zein da?

Objektu geografikoa aldatu egin dut, lehen tontorra zetorren.

MTNEn ez dator.

Goiko laua

KoordenatuakX548589 Y4777177 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaGOILAUTADA
Oharrak

Katastroan ez da halako izenik ageri.

Goiko laua

KoordenatuakX548142 Y4775073 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAranerreka
Elem. geografikoaGOILAUTADA
Oharrak

Katastroan ez dator izen horretako partzelarik.