Sailkapena: Sakonunea
Subcategories: ARANA | ARROA, UHARREA | IBARRA (vega) | SAKONA
Koskoltxiki
Koordenatuak | X544601 Y4772564 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Aldaiegia |
Elem. geografikoa | ARROA, UHARREA |
Oharrak | Katastroan ez dator. |
Lezan
Koordenatuak | X544538 Y4776141 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Ubera |
Elem. geografikoa | SAKONA |
Oharrak | Gure datu-basean ez dago idatzizko lekukotasunik. Katastroan, aldiz, izen hori duen tokian hainbat partzela ageri dira. Ahoz A bakarrarekin agertzen dira (LESAN) eta idatziz ere bai gehienetan baina idatziz badira bi lekukotasun etxe bereko bi sailekin lotuak: LESA-AN eta LESA-AN-ALDEA. Izan liteke jatorrian LEZARAN? Aldaiegian bada izen horretako aurkintza eta errekatxo bat. Kasu honetan bezala ahoskatu bi eratara egiten dela ematen du eta idatziz batzuetan LEZAN eta beste batzuetan LEZARAN agertzen da. Akaso Elgetako dokumentazioan begiratu beharko da?? Leizeren bat egongo da inguruan?? Ez dago idatzizko lekukotzarik. Hiztegian hainbat lekukotasun daude: Agostuan Lezan-go itturrixa agortu eitte zan / Ijittuak dare Lezan-en./ Kontradantzia lenao badakik zeri esate zotsen? Trikitixia bakarrik permitiduta zeuan lekuan, agarraua eitten zebenei, kontradantzia. Enee..., kontradantzia eittera e, ama-zanai najaok ni entzunda, zera, permititzen ez Uberan, San Paulon agarrauan itten, da Lezan-era etorri, tta kontradantzia eitten. Klem./ Uberan ezin zala agarrauan eiñ eta Lezanera etorri; zuen tio Tomasek soiñua jo, ta dantzan jota fuego./ Egundoko txorrua dauka Lezango itturrixak. |
Liñapotzueta
Koordenatuak | X547542 Y4771175 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | SAKONA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Liñapotzueta, Liñapotzuetak, Liñapotzuetari, Liñapotzuetan, Liñapotzuetako, Liñapotzuetatik, Liñapotzuetara |
Oharrak | Ala Liñaputzueta? Hori da formarik zaharrena (1771koa) baina ondorengoak Odunak dira. |
Makurzulo
Koordenatuak | X548409 Y4777895 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | SAKONA |
Oharrak | Gure datu-basean ez da idatziz jaso ZULO, ÇULO osagaia duen antzeko toponimorik. ////KATASTROA: 16/85 eta 16/92 partzelak Askargortagañekoak: idatziz MACURSULO, MARCURSOLO; ahoz MAKURZULO. Ez du ematen oso sail handia denik. |
Mandazulo
Koordenatuak | X551280 Y4780454 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | SAKONA |
Oharrak | 3 hektareako saila. Ez du ematen oso handia. |
Mintegiarroa
Koordenatuak | X542567 Y4773898 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | SAKONA |
Oharrak | Gure datu-basean ez da idatziz jaso ARRO, ARRU osagaia duen antzeko toponimorik. Katastroan inguru hori jasota dago eta izen xeheago batzuk datoz. Aztertzekoa izan liteke, kontuan izanda ez dagoela izen orokorrik. |
Mokorrostearroa
Koordenatuak | X544419 Y4770293 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | ARROA, UHARREA |
Oharrak | 88-34-B,027 eta 88-34-B,024 erreferentzietan Mokorroste izeneko parajearen eta errekaren erreferentziak. Mokorroste arroa eta Mokorroste tontorra bakarrean batu: Mokorroste parajea? |
Otsazulo
Koordenatuak | X543838 Y4771438 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | SAKONA |
Oharrak | Katastroan bi partzela daude bakoitza hektarea batekoa izen honekin. Lekuizen nagusia Alkorta da, nahiz eta Juan Larrañagaren berbetatik ondoriozta litekeen pisu bateko toponimoa dela. Mapan lekua badago sar liteke eta bestela utzi. |
Saltotxoa
Koordenatuak | X548567 Y4777612 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | SAKONA |
Hizkuntza erabilera | Aztertzeko: Non kasuan zela erabiltzen dute: Saltotxuan ala Saltotxon? |
Oharrak | KATASTROA: 16/37 partzela, hektarea erdi, malkarra, (Saltotxua, Luis Agirre Ugalde) OLA baserrikoa; idatziz, SALTOCHO. |
Surragazpiko zuloa
Koordenatuak | X546974 Y4774099 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Goiauzoa |
Elem. geografikoa | SAKONA |
Oharrak | Ez du ematen toki zabala denik. Idatziz ez da agertzen; ezta katastroan ere. Baserria Surraga arautu zen. |