Sailkapena: Mendia
Subcategories: BIZKARRA (loma) | HAITZA (peña) | HEGIA (ladera) | MENDIA | MUINOA (colina) | TONTORRA, GAINA (cima)
Tximisoa
Koordenatuak | X544477 Y4771019 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Informazio gutxi dugu eta ez da erraza erabakitzea. Jatorrian Tximisoaga/Tximisuaga edo horrelako zerbait izan liteke? MTNEn Tximitxua. Katastroan partzela bat agertzen da, 2005eko eskritura batean, idatziz, Tximisu jaso dena eta ahoz jaso gabea. Ahoz Tximixo ere jaso denez eta o>U aldaketa berria izan litekeelakoan, Tximisoa erabaki dugu. |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | TONTORRA, GAINA (cima) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Tximisoa, Tximisoak, Tximisoari, Tximisoan, Tximisoko, Tximisotik, Tximisora |
Oharrak | MTNEn Tximitxua. Gure datu-basean ez da idatziz jaso antzeko toponimorik. IMI osagaidun bakarra idatziz: CHIMILLA-BASO, Osintxun. Katastroan partzela bat agertzen da, 2005eko eskritura batean, idatziz, Tximisu jaso dena, Zabaldo baserrikoa. Ez da ahozko lekukotasunik jaso. |
Ugasarri
Koordenatuak | X548662 Y4773827 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Aranerreka |
Elem. geografikoa | MENDIA |
Oharrak | Ala Oasarri???/Uasarri??? Baserria Ugasarri arautu zen. GFAn inguru hau izendatzeko Aitzapagola (tontorra) erabili dute. Gure datu basean ez dago horren antzik (a*i*a*la*) duen lekukotasunik. Katastroan inguru horretan partzela dezente daude jaso gabe baina ez da halako izenen arrastorik agertzen. Antzuolako toponimian Aizpekola basoa agertzen da eta diote: "Bergararekin mugan dago, Galartza baserri inguruan." |
Ugasarrigaña
Koordenatuak | X548726 Y4773779 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Aranerreka |
Elem. geografikoa | TONTORRA, GAINA (cima) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Ugasarrigaña, Ugasarrigañak, Ugasarrigañari, Ugasarrigañean, Ugasarrigañeko, Ugasarrigañetik, Ugasarrigañera |
Oharrak | Baserria Ugasarri arautu genuen. |
Urteaga
Koordenatuak | X543241 Y4773202 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | BIZKARRA (loma) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Urteaga, Urteagak, Urteagari, Urteagan, Urteagako, Urteagatik, Urteagara |
Ikusi | -aga (berba). |
Zereña
Koordenatuak | X546357 Y4769589 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | MENDIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Zereña, Zereñak, Zereñari, Zereñan, Zereñako, Zereñatik, Zereñara |
Oharrak | Ala Zeraña/Zereña? Idatziz (lekukotasun dezente agertzen da, lehena 1745ekoa) joera Zerañaren aldekoa da (Cereña, Ceraina, Ceraña-gaña, Cerinaburu... dokumentatzen dira), nahiz eta 1849.rako baden Celaingo Celaya bat. Ahoz, berriz, Zerain jaso da beti. Nola deklinatzen dute gaur egun? Zereñan? Zerañen?? Bergara eta Oñatiko mugan dagoenez, jakitekoa izango litzateke Oñatin ere zela erabiltzen den eta arautu bada, zela arautu den. Udal-mugen 1939ko aktan Teraña-gaña jasota dago. Katastroan ez dator. |
Zupetezia
Koordenatuak | X545763 Y4770831 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Zalantza izan dugu zela eman. MTNEn, Zupetezi agertzen da eta idatzizko beste lekukotasunik ez dugu Elorregin. Ahoz ere jaso da toki hau izendatzeko Supetesixa. Zaila da S-z ala Z-z behar duen finkatzea. Nondik ote dator?? Katastroan Angiozarren jaso dira Supetia (a)/ Supetiya (i). Jatorri bereko izenak ote? |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | TONTORRA, GAINA (cima) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Zupetezia, Zupeteziak, Zupeteziari, Zupetezian, Zupeteziko, Zupetezitik, Zupetezira |
Oharrak | Ez da etorriko Subetesi (SU EBATE HESI) edo horrelako zerbaitetik? MTNEn, Zupetezi. Gure datu basean EGUI, ESI edo EZI osagaia duen toponimo bakar bat ere ez da ez SU-z eta ez ZU-z hasten. Ahozko eta, ahal bada, idatzizko lekukotza gehiago jaso beharko da?? Katastrokoan Elorregin ez dago ezer. Angiozarren Askasibarboluko Juliana Belastegiren ahotan Supetia (a)/ Supetiya (i) eta Askasibarberriko Fco. Jabier Mujikaren ahotan Supetiya, ahoz eta idatziz. Askasibarreko partzela pare bat agertzen dira, berriz idatziz Lupeteya jasota; ahoz, Etxeaurria. |