Sailkapena: Lur barrutiak

Subcategories: Udala | HIRIA | Eremu azpimunizipala | AUZOA | AUZUNEA | KALE-AUZOA | Naturgunea | HERRILURRA (terreno concejil)

Agirre

KoordenatuakX546963 Y4773319 Mapan ikusi [K_074_3450, Z_13534, Z_14462]
Arautze egoeraUdalak ofizialki onartua
Arautze data1993/03/29
AuzoaAgirre
Elem. geografikoaAUZOA
EtimologiaParaje librea, eguzkiak, haizeak? jotzen duena. Erronkarin Aireager hitza erabiltzen zen paraje haizetsua adierazteko.
Kanpoko loturak· bergara.net-eko aurkezpena

Irudiak


Agirreegia

KoordenatuakX544423 Y4776619 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Uberan badira Agirre osagaia duten baserriak baina Agirreegia auzunea ez da dokumentatzen.

Zalantza izan genuen mapan E bakarrarekin ala birekin eman eta birekin eman genuen. Hiztegian esaten denaren arabera, E bakarra omen da nagusi.

Jasoko genituzke iruzkinak.

AuzoaUbera
Elem. geografikoaAUZUNEA
EtimologiaAgirre + egia
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Agirreegia, Agirreegiak, Agirreegiari, Agirreegian, Agirreegiko, Agirreegitik, Agirreegira

IkusiAgirrebeña (toponimo), égi (berba).

Aizpurutxo

KoordenatuakX552650 Y4775941 Mapan ikusi [Z_13309]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAUZUNEA
Etimologia(h)aitz+ buru + txo

Irudiak


Aldaiegia

KoordenatuakX545000 Y4773347 Mapan ikusi [Z_13531]
Arautze egoeraUdalak ofizialki onartua
Arautze data1993/03/29
AuzoaAldaiegia
Elem. geografikoaAUZOA
EtimologiaAldai + egia. Aldai:
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Aldaiegia, Aldaiegiak, Aldaiegiari, Aldaiegian, Aldaiegiko, Aldaiegitik, Aldaiegira

Kanpoko loturak· bergara.net-eko aurkezpena

Amillaga

KoordenatuakX546851 Y4775296 Mapan ikusi [Z_14541]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaKalea
Elem. geografikoaAUZUNEA
Etimologiaamil (amildegi, amildu) + -aga toki atzizkia
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Amillaga, Amillagak, Amillagari, Amillagan, Amillagako, Amillagatik, Amillagara
Oharrak

Erreferentzia berarekin gaurkoa desberdinak. Zuzendu??

Angiozar

KoordenatuakX543094 Y4773717 Mapan ikusi [K_074_6003, K_074_6004, Z_13271, Z_13952]
Arautze egoeraUdalak ofizialki onartua
Arautze data1993/03/29
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAUZOA
Kanpoko loturak· bergara.net-eko aurkezpena

Aranerreka

KoordenatuakX548938 Y4774809 Mapan ikusi [Z_13528, K_074_1170]
Arautze egoeraUdalak ofizialki onartua
Arautze data2011/03/28
Arautzeari buruzko azalpenak

- Arane ("erreka" gabe) aukeratzekotan, Arana izan beharko lukeela dio Euskaltzaindiak. Ahoz Arane eta Aranerreka biak erabiltzen dira eta horregatik auzoa Aranerreka izendatzea erabaki da . - Euskaltzaindia, 2010: "Bi aukera izan litezke kasu honetan: Arana auzoa edo Aranerreka auzoa. Euskal Herri osoan dokumentatzen da Arana toponimoa eta arruntki ahoz Arane eta Arene ditugu. Amaieran -e ageri da deklinabidearen okerreko analisiaren ondorioz artikuluduna denez Arana, baina Araneko, Aranetik, Aranera esan behar delako. Bigarren pausua izaten da Arene esatea bokalen arteko armonia dela medio. Bata zein bestea ez da onargarria. Arana baserri izena ere badenez Aranerreka erabil daiteke auzoa izendatzeko, ahozko erabileran formarik erabiliena Aranerreka dela ematen baitu."

AuzoaAranerreka
Elem. geografikoaAUZOA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Aranerreka, Aranerrekak, Aranerrekari, Aranerrekan, Aranerrekako, Aranerrekatik, Aranerrekara

Oharrak

GFAn bereiztu egiten dira ARANE auzoa (auzoaren eremu osoa) HARANE AUZOA (baserriak); ARANERREKA auzo eta/edo izen urbanoa (normalean, herritarrek BOLU izenez ezagutzen duten eremu osoa) eta HARANE ERREKA kalea. Guretzat lehenengo biak ARANERREKA auzoa dira eta laugarrena ARANERREKA kalea. Hirugarrena ez dugu jaso.  

Kanpoko loturak· bergara.net-eko aurkezpena

Irudiak

Arexkureneta

KoordenatuakX543721 Y4773577 Mapan ikusi [Z_13752]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakEgia da jatorrizko izena eta ia beti dokumentatzen dena -AGA amaieraduna dela. Hala ere, 1810n agertzen da Ariskuneta eta ahoz beti -ETAz amaitutako formak erabili izan dira. Hori dela eta, ahozkoa eta dokumentazioa egokien uztartzen duen forma Arexkureneta dela iruditzen zaigu. Euskaltzaindiara bidali genuen proposamen hori eta egokitzat jo zuten. -AGA/-ETA txandakatzea gertatzen da beste leku-izen batzuetan ere. Adibidez, Ipiñarriaga (ahoz Ipiñarrixa) arautu dugun baserri izenean ere bietako formak agertzen dira.
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAUZUNEA
EtimologiaAretx (haritz) + guren + eta. Haritz ederrak dauden lekua. Guren: "Lozano, perfecto (se dice de árboles y hombres). Guren azi, criar lozanamente" Orotariko Euskal Hiztegia. Ia beti -AGA atzizkiarekin dokumentatzen da.
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Arexkureneta, Arexkurenetak, Arexkurenetari, Arexkurenetan, Arexkurenetako, Arexkurenetatik, Arexkurenetara
Oharrak

Arexkuren+eta-tik?? Hala ere, idatziz behin bakarrik agertzen da ETA atzizkiarekin. Gainontzeko guztietan, AGA. Oharretan lekukotza dezente dira jaso gabeak. Zuzendu.

Ikusiáitz (berba).

Aritzeta

KoordenatuakX548382 Y4772633 Mapan ikusi [Z_16874, Z_15470, Z_15469, K_074_3330]
Arautze egoeraUdalak ofizialki onartua
Arautze data2011/03/28
Arautzeari buruzko azalpenak

- Bergaran, santu-izenez ezagutzen ziren zenbait auzori (San Prudentzio, San Kristobal...) izen hura kendu eta toki-izen zaharrean oinarritutakoak jarri zitzaizkien: Elorregi, Aldaiegia... Hala ere, bazen auzo bat erdibidean utzi zena: Aritzetako San Migel. Euskaltzaindiaren irizpena honakoa izan da: "Euskaltzaindiaren gomendioa izen sinpleak (Lizaria kalea, San Lorentzo kalea...) erabiltzearen aldekoa da, erabiltzaileek modu bateratuan erabiltzea errazten duelako". Hala, beraz, besteekin aplikatu zen irizpide bera aplikatuz, Aritzeta izena jartzea erabaki du Udalak. Auzo honek tontorrune bat du eta bertan daude San Migel ermita, San Migel baserria eta San Migel gaina. Proposamen berriarekin, auzoari Aritzeta deituko litzaioke eta San Migel tontorrunearentzako eta bertako elementuentzako utzi da.

AuzoaAritzeta
Elem. geografikoaAUZOA
Etimologiaaritz + -eta (atzizkia)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Aritzeta, Aritzetak, Aritzetari, Aritzetan, Aritzetako, Aritzetatik, Aritzetara

Kanpoko loturak· bergara.net-eko aurkezpena

Askarruntz

KoordenatuakX546638 Y4772930 Mapan ikusi [Z_15714, Z_16872, K_074_3440]
Arautze egoeraUdalak ofizialki onartua
Arautze data2011/03/28
Arautzeari buruzko azalpenak

1993an "Azkarruntz" arautu zen eta 2011n aldatu egin da harrez gero lortutako informazioan oinarrituta. Euskaltzaindiaren irizpena, 2010: "Azkarruntz idazkera etimologizalea berria da eta hori dela eta baztergarria dela dirudi. Dokumentazioan S-rekin ageri da. "

AuzoaAskarruntz
Elem. geografikoaAUZOA