Sailkapena: ETXEA
Sakristaukoa
Koordenatuak | X543076 Y4773728 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | ETXEA |
Etimologia | Sakristau + koa. Sakristauaren etxea. |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Sakristaukoan bizi naiz, Sakristauko lagunak ditut, Gure ama Sakristaukoa da, Sakristaukotik etorri naiz, Sakristaukora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Sakristaukoako lagunak ditut, Gure aita *Sakristaukokua da, *Sakristaukoatik etorri naiz, *Sakristaukoara noa |
Ikusi | -KOA etxe izenetan (book page), sakristau (berba). |
San Lorentzoko etxeak
Koordenatuak | Zehaztu gabea. |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | ETXEA |
Oharrak | San Lorentzoko etxeak eta Goenetxe zela lotzen ote da?? Goenetxe Ortuibarren zegoela ematen du. 88-19-K,223 erreferentziarekin Goenetxetorre dago. Biek izango ote dute loturaren bat??? |
San Martin
Koordenatuak | X547021 Y4773295 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Agirre |
Elem. geografikoa | ETXEA |
Bestelako jakingarriak | Udaleko webgunetik hartuta: "Ermitaren inguruan kokatutako baserri-gune txikia da. Ermitan bi etxebizitza daude orain, baina lehengo egiturari bere horretan eutsi dio. Oin angeluzuzena, bi isurialde, harlangaitzezko hormak eta harlanduzko eskantzuak ditu. Ezaugarri horiek guztiak zituen antzina ere. Inguruko parrokia zen, eta martxoaren 25ean hantxe elkartzen ziren denak anaitasun-giroan: ganaduak eraman eta afaldu egiten zuten. Ospakizun horiek 80ko hamarkadaren erdi aldean galdu ziren." |
Oharrak | 2002an Nrekin arautu zen. Sanmartiñetxeberri beharko luke ala? GFAko loturak gaizki daude, berez, bi eraikin ei dira eta San Martin baserria eta San Martin etxea. Gaur egun ez dago eliza edo ermitarik ala??? Baserria dago bi bizitzarekin. |
Irudiak
Sanprudentziozarra
Koordenatuak | X544926 Y4770057 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | ETXEA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Sanprudentziozarra, Sanprudentziozarrak, Sanprudentziozarrari, Sanprudentziozarrean, Sanprudentziozarreko, Sanprudentziozarretik, Sanprudentziozarrera |
Oharrak | Bere momentuan Sanprudentziozar arautu bagenuen ere, gaurko eskrituretan ere artikulu eta guzti agertzen da: "La casería SAN PRUDENCIO-ZARRA, con sus pertenecidos … terreno que circunvala a la casa … parte sembradío, parte manzanal y parte antepuerta y franquicia de la casa…" Beraz, logikoena Sanprudentziozarra izango litzateke. Katastroan jabeagandik SAN PRUDENZIO ZAR jaso da baina ematen du auzotarrek Estankua erabiltzen dutela. |
Irudiak
Satorretxe
Koordenatuak | X547931 Y4774125 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | ETXEA |
Oharrak | DESAGERTUTA; MIZPILDI KALE INGURUAN ZEGOEN Zer ote zen, baserria? Kale-etxea??? |
Ikusi | ETXE osagaia etxe izenetan (book page). |
Irudiak
Saturdinanekoa
Koordenatuak | Zehaztu gabea. |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | ETXEA |
Ikusi | -(E)NEKOA etxe izenetan (book page). |
Sietetxea
Koordenatuak | X548539 Y4778534 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | ETXEA |
Oharrak | XABIER ARREGI: "Eraitsia dago. Boluberri deitzen zaionari itsatsita zegoen, mendialdera." |
Ikusi | ETXE osagaia etxe izenetan (book page). |
Eta zuk, zer diozu? | Zertatik dator Sietetxe izena? Zer esan nahi du? |
Erantzun hemen |
Soartenekoa
Koordenatuak | Zehaztu gabea. |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | ETXEA |
Oharrak | Zertatik ote dator izena? Zein helbide postal du? Eskrituretan ba ote du izen propiorik? |
Ikusi | -(E)NEKOA etxe izenetan (book page). |
Soroetxea
Koordenatuak | Zehaztu gabea. |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | ETXEA |
Oharrak | Nondik ote dator?? Zoro-tik??? |
Ikusi | ETXE osagaia etxe izenetan (book page). |
Sorogain
Koordenatuak | X547669 Y4775943 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Buruñao |
Elem. geografikoa | ETXEA |
Etimologia | Jabeak adierazitakoaren arabera, izena eurak asmatutakoa da eta ez du zerikusirik etxea dagoen tokiaren izenarekin. |
Oharrak | Mapan Sologoen jaso bazen ere, Asier Gabilondoren ekarpenari jarraituaz, izena aldatu egin da. |