Sailkapena: KALEA
- Kaleari izena lekuizenetik datorkio. Sarri dokumentatzen dira Amillaga edo haren aldaerak auzo, auzune, ibar, aurkintza... gisa.
- Amil + aga. Amil: amildegia; Aga: lekua adierazten duen atzizkia.
Abadekalea
Koordenatuak | X543113 Y4773702 [] |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | KALEA |
Etimologia | Abade + kalea. Lekukotasunean adierazten zaigu izen hori ematen zitzaiola abadeak han bizi zirelako. |
Eta zuk, zer diozu? | Erabiltzen da? Zertatik dator? Gaur egun badu balio ofizialik? Beste izenen bat erabiltzen da? |
Erantzun hemen |
Agirrebidea
Koordenatuak | X547197 Y4773394 [] |
---|---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
Arautze data | 2016-01-25 |
Auzoa | Agirre |
Elem. geografikoa | KALEA |
Etimologia | Agirre auzora bidean dagoen kalea da. Hortik izena. |
Alexander Fleming
Koordenatuak | X547421 Y4774566 [K_074_2160] |
---|---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
Arautze data | 1993/03/29 |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | KALEA |
Etimologia | Alexander Fleming, penizilina aurkitu zuen zientzilari eskoziarraren (1881-1955) ohorez jarritako kale-izena. |
Kanpoko loturak | · Euskarazko Wikipedia, Alexander Flemingen biografia |
Irudiak
Alkabieta
Koordenatuak | X547473 Y4774525 [K_074_2170] |
---|---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
Arautze data | 1993/03/29 |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | KALEA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Alkabieta, Alkabietak, Alkabietari, Alkabietan, Alkabietako, Alkabietatik, Alkabietara |
Amillaga
Koordenatuak | X546987 Y4774996 [K_074_2360] |
---|---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
Arautze data | 1993/03/29 |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | KALEA |
Etimologia | |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Amillaga, Amillagak, Amillagari, Amillagan, Amillagako, Amillagatik, Amillagara |
Ikusi | Amillaga (toponimo). |
Antxiturri
Koordenatuak | X547099 Y4775192 [K_074_2380] |
---|---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
Arautze data | 2011/03/28 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Bere momentuan herri-etimologiaz "Haitz iturri" izena jarri zitzaion. 1993an, behar besteko dokumentazio idatzirik izan gabe, Aitziturri bihurtu zen lehengo izena baina gerora konprobatu ahal izan denez, dokumentazio idatzian beti Anchiturri ageri da. Beraz, bere benetako izena errekuperatu da. |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | KALEA |
Etimologia | Antxi + iturri. Antxiturri gaur egun kalea dagoen inguruaren izen zaharra da. Iturria dago bertan. Mitxelenaren (Apellidos Vascos) arabera, Antxi-ren jatorria Aintzi (paraje urtsua, potzua...) da, Aintzira hitzean dagoen bera. |
Ikusi | Antxiturri (toponimo). |
Aranerreka
Koordenatuak | X548343 Y4774494 [K_074_1110] |
---|---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
Arautze data | 1993/03/29 |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | KALEA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Aranerreka, Aranerrekak, Aranerrekari, Aranerrekan, Aranerrekako, Aranerrekatik, Aranerrekara |
Arotz
Koordenatuak | Zehaztu gabea. [] |
---|---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
Arautze data | 2011/05/30 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Euskaltzaindia:"Lanbide izenak gurean ageri direnean mugagabean ageri dira: Dendari kalea, Bilbon. Oro har, hau da jokabidea horrelako izenekin. Tolosan ere XIX. mendeko izendegian, Errementari kalea. Izen berriak direnez, hiztegi batuan erabiltzea gomendatzen da". |
Auzoa | San Juan |
Elem. geografikoa | KALEA |
Arrizuri
Koordenatuak | X547640 Y4773869 [K_074_1560] |
---|---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
Arautze data | 1993/03/29 |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | KALEA |
Arruriaga
Koordenatuak | X547931 Y4774367 [K_074_1320] |
---|---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
Arautze data | 1993/03/29 |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | KALEA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Arruriaga, Arruriagak, Arruriagari, Arruriagan, Arruriagako, Arruriagatik, Arruriagara |