Sailkapena: TOKIA (punto, lugar)

Madarizelaieta

KoordenatuakX547763 Y4769390 Mapan ikusi [G_22735]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaTOKIA (punto, lugar)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Madarizelaieta, Madarizelaietak, Madarizelaietari, Madarizelaietan, Madarizelaietako, Madarizelaietatik, Madarizelaietara
Oharrak

GFAn Maizelaieta gailurra.

Hemen dago Bergarako mugarrietako bat. Pol-polekoen lanetik hartua: "106.mugarria “Marizelayeta/Madarizelay” aipaturiko lautada horretan dago eta Antzuola, Bergara eta Oñatiren arteko muga markatzen du: harri landua da, ikusgarria, hiruki formakoa."

Munajausi

KoordenatuakX543456 Y4773743 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaTOKIA (punto, lugar)
Oharrak

Ez dago idatzizko lekukotzarik. Katastroan partzela txiki-txiki bat dago ahoz izen hori ematen zaiona eta idatziz izenik barik ageri dena. Inguru horretan badira pisu handiagoko toponimoak: Altzarte, Arroeta...

Nebereta

KoordenatuakX549767 Y4775353 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAranerreka
Elem. geografikoaTOKIA (punto, lugar)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Nebereta, Neberetak, Neberetari, Neberetan, Neberetako, Neberetatik, Neberetara
Oharrak

Katastrotik hartua.

Pagandia

KoordenatuakX544632 Y4779553 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaTOKIA (punto, lugar)
EtimologiaPago + handia
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Pagandia, Pagandiak, Pagandiari, Pagandian, Pagandiko, Paganditik, Pagandira
Oharrak

Ez da izango, besterik barik, Pagadixa ala? Katastroan, toki horretan bada partzela bat, idatziz Parandixa eta ahoz Pagadixa, jasotakoa. Informantea, Tomas Osoro, Intxuzabal baserrikoa.

88-27-E,037 erreferentzian badago PAGO-ANDIA izeneko paraje bat baina Antzuolan dela jartzen du.

Ikusiaundi (berba).

Pagozabal

KoordenatuakX545918 Y4779846 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaTOKIA (punto, lugar)
Oharrak

Mugarrien lanetik hartua.

Salbatore

KoordenatuakX544676 Y4780089 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaTOKIA (punto, lugar)
Oharrak

Mugarrien lanetik hartua.

—    “Topinburu” gainetik eta ekarri dugun direkzioa kontuan hartuta,  eskumara egingo dugu pinudi barrenetik beherantz. Pare bat aldiz pista moztu eta behera. Dakargun bidea eta pista hirugarren aldiz elkartzen diren tokian, azpiko aldean gure bidearen eskuma aldean ageri da 27. mugarria, Salbatore izenekoa.

Santagarazi

KoordenatuakX547250 Y4775748 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaBuruñao
Elem. geografikoaTOKIA (punto, lugar)
Oharrak

Bere garaian ermita egondako bi sailek hartzen dute orain Katastroan idatziz Santa-Engracia izena. Ahoz batek Santagrazi eta besteak Sootxikia dute.

Usondo

KoordenatuakX547670 Y4774537 Mapan ikusi [K_074_2192]
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaKalea
Elem. geografikoaTOKIA (punto, lugar)
Oharrak

GFAn Usondo parkea. Oxirondo eta Usondo bat direla nola?? Hosuondo ere dokumentatzen da. 88-19-K,243 erreferentzia kartografikoarekin Usondo etxea. Lorategi bat toki gisa hartzea ere ez dago ondo ala?? Zuzendu. Zenbait erreferentzia ere zuzentzekoak dira: HOSUONDO ÇAR-rek 88-19-K,-ren ordez, 88-19-K,243* izan beharko luke. Santamaiñako zubixak ez luke Usondoko zubixa gaurkoa izan beharÂ…

Zubitxoa

KoordenatuakX546402 Y4779689 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaTOKIA (punto, lugar)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Zubitxoa, Zubitxoak, Zubitxoari, Zubitxoan, Zubitxoko, Zubitxotik, Zubitxora
Oharrak

Mugarrien lanetik hartua:

—    Besterik gabe galbiderik ez duen bidetik sakon sakonera iritsiko gara, errepidera, Sasi-Beltz barrena deitzen den parajera —nahiz eta batzuk Zubitxo deitu—, non errepidea egin aurretik mugarri bat omen zegoen, 42garrena, izen berekoa.

Katastroan ere badatoz bi partzela, dezenteak, errekaren alde bietan.