Sailkapena: AURKINTZA (paraje, termino...)

Egizuri

KoordenatuakX548766 Y4776512 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBuruñao
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Katastroan hainbat partzela daude izen honekin.

Elizbaso

KoordenatuakX542975 Y4773031 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2015
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Katastrotik hartua. Angiozarren 4-5 partzelarekin lotutako lekukotasunak daude. Ahoz zein idatziz ugarienak Elizbaso. Behin, idatziz, Elisa baso.

Eta zuk, zer diozu?

 Zela esaten da? Elizbasuan izan naiz ala Elizbason izan naiz?

Erantzun hemen

Elorrieta

KoordenatuakX545610 Y4774120 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaGoiauzoa
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Elorrieta, Elorrietak, Elorrietari, Elorrietan, Elorrietako, Elorrietatik, Elorrietara

Oharrak

Katastroan partzela mordo bat daude izen honekin lotuta. Nahiko sakabanatuta ageri dira eta ez da erraza eremua mugatzea. Besteak beste, honako partzelak daude: 5/181, 187, 208;  6/5, 9, 102, 104, 118, 146

Eta zuk, zer diozu?

Zeri deitzen jako Elorrieta? Mendi osoari?

Erantzun hemen

Elosumendi

KoordenatuakX551561 Y4776626 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Katastrotik hartua.

Enpeñua

KoordenatuakX543907 Y4774665 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Enpeñua, Enpeñuak, Enpeñuari, Enpeñuan, Enpeñuko, Enpeñutik, Enpeñura

Oharrak

Ala Arekin?: Enpañua?

Katastroan 4 lursail daude izen horrekin elkarren ondoan edo gertuan. Ahoz Enpeñua (2) eta Enpainua (3) jaso du eta idatziz Empeño (2) eta Empañuba (2). Luis Mari Muxikaren liburuan, Enpeño, Enpeñu eta Enpeñua, beti E-rekin.

Angiozarko beste kokapen batean ere badago Enpeñua. Kasu hartan ez da katastroan jaso.

Eta zuk, zer diozu?

Enpeñua ala Enpañua erabiltzen da gehixago? Zertatik etorri leiken?

Erantzun hemen

Epele

KoordenatuakX542429 Y4771612 Mapan ikusi [G_22565]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

GFAko B5Mn paraje gisa agertzen da. Erreferentzietan egundoko nahasketa. Zuzendu.

Erlaitz

KoordenatuakX548851 Y4777707 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

A artikulua?

Erlatxaga

KoordenatuakX543516 Y4773058 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Katastroan ere lekukotza dezente daude: ahoz gehienetan Erlatxa baina Erlaetxe eta Erletxeaga ere jaso da eta idatziz ere denetik: Erlacha, Erlaeche, Erlecheaga... Edozein modutan, Erlachaco lana (sic) eta Erlachaoste dokumentatzen denez eta ahoz ere Erlatxaoste jaso denez, garbi dago gaur egungo erabilera Erlatxagaren eta ez Erlatxaren ildotikoa dela, izan ere, Erlatxa balitz, Erlatxeko laua eta Erlatxoste litzateke. Bestalde, Bergara aldeko hiztegiaren arabera, Angiozar eta Uberan arrunta da erla. Arrasaten ere hala esaten da: erlak.

AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Erlatxaga, Erlatxagak, Erlatxagari, Erlatxagan, Erlatxagako, Erlatxagatik, Erlatxagara

Errekabitartea

KoordenatuakX543328 Y4772988 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Errekabitartea, Errekabitarteak, Errekabitarteari, Errekabitartean, Errekabitarteko, Errekabitartetik, Errekabitartera

Oharrak

Katastrotik hartua. Edonola ere, errekaren lekukotasuna badago, A artikulu eta guztikoa.

Erreketa

KoordenatuakX545304 Y4772433 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAldaiegia
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Erreketa, Erreketak, Erreketari, Erreketan, Erreketako, Erreketatik, Erreketara

Oharrak

Katastrokoan hainbat bider dokumentatzen da Erreketa/Errequeta toki horretan: 10. poligonoko 48, 97, 98, 104. "…porción de terreno robledal en ERREQUETA…" Gune berean 10/35, 40, 47 eta 105 partzelak izendatzeko agertzen da Iruerreka-Iruerrequeta. Ahoz ere jasota dago Iruerreketa.

Zabalduena Erreketa ematen du baina ez dakigu bi izenak leku berari deitzeko erabiltzen diren.

Eta zuk, zer diozu?

Iruerreka eta Erreketa paraje berari deitzeko erabiltzen da ala desberdinei deitzeko?

Erantzun hemen