Sailkapena: BASOA (bosque)

Basozarrak

KoordenatuakX551092 Y4780058 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Ditugun lekukotasunak ez datoz bat: Hilari Gantxegiren lekukotasunean pluralean (Basozarrak) eman du; katastroan partzela bat dator (17/190) eta ahoz Basozarra jaso da eta idatziz ez da jaso; Xabier Arregik berriz, ohar hau egin zigun:  "Non kasuan, Basozarren (Arandoko Moisesen arabera)."

Eta zuk, zer diozu?

Zela deklinatzen da: Basozarren ala Basozarrian? Ala Basozarretan?

Erantzun hemen

Beatabasoa

KoordenatuakX541704 Y4773570 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Beatabasoa, Beatabasoak, Beatabasoari, Beatabasoan, Beatabasoko, Beatabasotik, Beatabasora
Oharrak

Katastrokoan badago ahozko lekukotza bat Bietabasoa eta idatzizko bat: Biatabasoa. Ikus loturetan BIETA hitzaz BAHn zer dakarren. Angiozarren bada etxe bat Bietiana. Beatabasoa jarri beharko genuke?

Lekukotasunetan badira "beata"-ren bi aipamen: BEATABASQUENA, "Beatabasoguena" izan litekeena eta BEATA, DE LA "Casa y casería solar de Elorza....castañal llamado el de la beata". Horiek lotu beharko lirateke.

Ikusibiéta (berba).

Bekobasoa

KoordenatuakX548392 Y4775584 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAranerreka
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Bekobasoa, Bekobasoak, Bekobasoari, Bekobasoan, Bekobasoko, Bekobasotik, Bekobasora
Oharrak

Ala Bekobasoa?

Katastroan idatziz Beco-basua dator bi partzelatan. Ahoz, batean, Kaboteixa (Leandro Narbaizaren seme Iñakiren ahotik) eta bestean ABRAIN ALDEA - BEHEKO BASUA, jabe berri baten ahotik. Guztira 3 hektarea inguru.

Beretzibarko txara

KoordenatuakX545212 Y4773349 Mapan ikusi [4]
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAldaiegia
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Beretzibar baserria da.

Bidebaso

KoordenatuakX544988 Y4772437 Mapan ikusi []
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAldaiegia
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Katastrotik hartuta. Garitaobarrenengo Frantziska Lamarainek. Ahoz zein idatziz Bidebaso. 10/121 partzela. 2 hektarea inguru.

Bolunegi

KoordenatuakX542092 Y4773937 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Katastroan adibide dezente daude bai ahozko eta idatzizko.

Egitxikia

KoordenatuakX544644 Y4774767 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaUbera
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Ez dago idatzizko lekukotzarik ezta oharretan ere.

Elzorrotz

KoordenatuakX549022 Y4776315 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBuruñao
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Katastrotik hartua.

Erdiko basoa

KoordenatuakX551213 Y4779821 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASOA (bosque)

Errosariobasoa

KoordenatuakX544030 Y4772446 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Errosariobasoa, Errosariobasoak, Errosariobasoari, Errosariobasoan, Errosariobasoko, Errosariobasotik, Errosariobasora
Oharrak

Ermitaren bat egongo zen hor ondoan??? Nondik ote dator? Katastroan ez da oraindik inguru horretako toponimia osoa jaso.