Sailkapena: BASOA (bosque)

Troska

KoordenatuakX544422 Y4779328 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Troska, Troskak, Troskari, Troskan, Troskako, Troskatik, Troskara
Oharrak

Ala Troskia? Katastroan lekukotasun hauek daude Troskarekin lotuta:

- TROSCA-ERRECA (i). "Troska aldetik bera datorren errekastoari deitzen diote. Barrenean Sagar-errekara isurtzen ditu bere urak."

- TROSCA-ALDEA (i); ahoz, Troska.

Ez dago datu-basean, ezta oharretan ere *OSKA*SAKON* egitura duen toponimoen lekukotza idazirik. BAHn Troska agertzen da; Toska ez. Ikus lotura.

Ikusitróska (berba).

Txabolaldea

KoordenatuakX549166 Y4777592 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASOA (bosque)

Txabolapea

KoordenatuakZehaztu gabea.
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaSan Juan
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Ez dago idatzizko lekukotzarik.

Txabolapea

KoordenatuakX542805 Y4772173 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Ematen du Lopeko Etxaburuko txabola duela erreferentzia. Ez da idatziz antzekorik dokumentatzen.

Txabolondoa

KoordenatuakX542879 Y4772387 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Ematen du Lopeko Etxaburuko txabola duela erreferentzia. Ez da idatziz antzekorik dokumentatzen.

Txakursalla

KoordenatuakX547864 Y4771980 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAritzeta
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Nondik ote dator izen hori? 88-26-B,059 erreferentzian Zakurtegisalla. Zakurtegi baserria da, Aldaiegia/Askarruntzekoa.

Beste aukera bat, oso gertu baitago, honako izena izatea, katastroan datorrena: 12/263 partzela, Txamusalla (a)/ Chamosalla (i). Txamu/Chamo hori, berriz, egon liteke lotuta bere garaian Bergarako kalean izan zen Chamao izeneko etxearekin.

Maparako baztertzekoa izan liteke, akaso, inguruan badira eta pisu handiagoko izenak, Artuisasi, bereziki.

Txapelgorri

KoordenatuakX544595 Y4771033 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Zertatik dator izena? Katastroan ez dator. Ez du ematen erabilera orokorreko izena denik. Inguruan beste izen batzuk daudela ematen du: Alkorta, Tximixua...

Txara

KoordenatuakX548500 Y4777812 Mapan ikusi [7]
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Katastroan Askargortaerdiko etxe ondoko terrenoetan ageri da. Inguruan badira pisu handiagoko sailak.

Txara

KoordenatuakX546412 Y4777458 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Txara, Txarak, Txarari, Txaran, Txarako, Txaratik, Txarara
Oharrak

Iribe baserria da. Iribeko horrek jabetza adierazten du. Jaso beharko litzateke? Bestalde, Txara/Txaria/Txarea??? . Katastroan Charia (I) eta Txaria (A) jasota dator. Bi partzelen artean 5 hektarea. "Otra porción grande conocida con el nombre de CHARIA…"

Txarasakona

KoordenatuakX544424 Y4779072 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Txarasakona, Txarasakonak, Txarasakonari, Txarasakonean, Txarasakoneko, Txarasakonetik, Txarasakonera
Oharrak

Idatzizko erreferentziarik ez dago baina toponimo gardena da.

MTNEn Gaztaina-Sakona, zertxobait Elgeta alderago. Kokapen horretan, Elgetako mugan, Katastroan partzela txiki bat dago (01/080, Bergaretxekoa), CHARIA (i) edo GAZTAÑA SAKONA (a) jaso dena. Bi dira Gaztainasakona eta Txarasakona?