Toponimia
Urkulu
Koordenatuak | X543849 Y4777037 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Ubera |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Oharrak | Bergara eta Elgetako muga-mugan. Bergara partean izen horrekin sail txikia. Elgetan ere badira lurrak izen horrekin. |
Urmenetanekoa
Koordenatuak | Zehaztu gabea. |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | KALEKO ETXEA |
Oharrak | Zein ote da bere helbide zehatza? Ba ote du eskrituretan beste izenik? Zertatik dator izena? |
Ikusi | -(E)NEKOA etxe izenetan (book page). |
Urola
Koordenatuak | X552869 Y4775787 [I_19024] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | IBAIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Urola, Urolak, Urolari, Urolan, Urolako, Urolatik, Urolara |
Urpartilekua
Koordenatuak | X545953 Y4776734 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | PINUDIA |
Oharrak | Ez da bere horretan idatziz dokumentatzen. Partileku bai. Ur banaketaren bat izango da bertan? Erabiltzen da hemen PARTILEKU hitz arrunt gisa? BAHan ez dator. OEH. partileku. "Etxeitabeko partilekua, bide batetik zoazela, baserri-etxe batera partitzen den lekua (beste bide bat). Ez da bidegurutzearen sinonimoa, antzerakoa izanik ere" (Comunicación personal). Katastroan inguru horretan Urkitza dago. Partzelaren bat jasotzeko dago. Ez dago Parti osagaia duen antzeko toponimorik. |
Urpuntua
Koordenatuak | X544546 Y4777798 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Urpuntua, Urpuntuak, Urpuntuari, Urpuntuan, Urpuntuko, Urpuntutik, Urpuntura |
Oharrak | Katastroan, ahoz, Urpunta jaso da Luis Aranzabalen eta Markiegitxikiko Santiago Igartuaren ahotik. Ez dago datu-basean, ezta oharretan ere *PUNTU* osagaia duen toponimoen lekukotza idazirik. |
Urran
Koordenatuak | X544392 Y4773418 [I_19326] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Bestelako jakingarriak | Urran izeneko parajean sortu eta Askasibar ondoan Angiozar errekara doan errekatxoa. |
Oharrak | GFAn URRANE. |
Eta zuk, zer diozu? | Urrango errekia, Urraango errekia, Urrengo errekia... zein da erabilixena? |
Erantzun hemen |
Urran
Koordenatuak | X544470 Y4773648 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Oharrak | Ala Urraan? Ahotsak-en URRAN transkribatu dute beti eta baita Katastroko datu basean ere, bai idatziz eta bai ahoz. |
Urrango harrobia
Koordenatuak | X544451 Y4773579 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | HARROBIA |
Oharrak | URRAANen lekukotzak kontsultan. Oharretan ere ez dago besterik. Bi A ala bakarra galde liteke. Bestalde, URRAAN aukeratu ala LOIDI pentsatu egin behar. Mapan Urran sartuko dugu baina Urrango kantera ez. |
Urrejolaegi
Bestelako izenak | Zesto, Elgeta |
---|---|
Koordenatuak | X544009 Y4776067 [I_19286] |
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Zalantza izan dugu zein aukeratu nagusitzat: Urrejolaegi, Sesto, Elgetaerreka... Hiru izenak dira erabilgarri baina guk jasotakoaren arabera, auzoan ohikoena Urrujalei da. Bestalde, ez dago garbi Sesto-ren forma zuzena zein izan beharko lukeen, izan ere, GFAren B5M mapan Sesto dator eta Ejren datu basean Zesto agertzen da. Ondorioz, lehenengo izena aukeratu dugu. Bestalde, Urrujolaegui dokumentatzen da 1765, 1772 eta 1831rako baina Elgetako baserriak Urrejolaegi arautu direnez, erreka ere hala arautzea erabaki dugu. |
Auzoa | Ubera |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Bestelako jakingarriak | Ubera errekaren adarretako bat, Elgetako Uriarte auzoan, Sesto baserrien parean sortu eta Uberako pilotaleku ondoan Zezeagarekin bat egiten duena. |
Oharrak | GFAn SESTO. Ikus iruzkinak. |