Toponimia

A B D E F G H I J K L M N O P R S T U V X Z

Otazar

KoordenatuakX545088.2 Y4773631.1 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAldaiegia
Elem. geografikoaSOROA (campo, heredad)

Otazuaneko fabrika

KoordenatuakZehaztu gabea.
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaKalea
Elem. geografikoaINDUSTRIA
Oharrak

Gaur egun desagertua. Zer egin hauekin??

Otegi

KoordenatuakX541621 Y4774797 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaMUGARRIA
Bestelako jakingarriakBergara eta Elgeta arteko mugarria. Mugarrian idatzita dagoen zenbakia: --. Polpol M.T.koek emandako zenbakia: 10. Mugarriaren izena 1939ko aktan: Otegui. Oharra: "V" eta "E" idatzita. Informazioa: Polpol Mendizale Taldea, mugarrien ibilbideak.

Irudiak


Otsaitz

Bestelako izenakAzaldegieta
KoordenatuakX546033 Y4771204 Mapan ikusi [I_18985, I_18984]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaERREKA
Bestelako jakingarriak

Deba ibaiaren adarretako bat Otsaitz eta Astoaga inguruan sortu eta Barrenabeitiara datorrena.

Oharrak

GFAn Azaldegieta eta Asalditta agertzen dira: Azaldegieta Launtsarasko mendian, Astoaga inguruan sortu eta Isasizabal eta auto desguzearen artean Debara doanari deitzen diote eta Asalditta Azaldegietaren hasierako zatiari.

Bergarako Euskeran ere Azalditta izena eman zaio erreka honi eta Elorregiren auzunetzat agertzen da Olaldea/Azalditta erreka.

Gure datu-basean, berriz, ez da Azalditta izenik agertu ez auzunea eta ez erreka izendatzeko eta Debaraino doan errekari Otzaitz/Otaitz erreka (a) /Osaiz-erreca (i) deitzen zaio. Hasierako adarrak: Narbaizako errekia eta Astuagako erreka, besteak, beste.

Osaiz-erreka aurkientza gisa ere sarri samar dokumentatzen da eta katastroan ere asko dira Otaitz edo Otzaiz izeneko parajean kokatutako partzelak.

Bere garaian erreka honetan izan zen errota bat ere eta, Antxon Agirre Sorondok Otaitz errota izenez jasoa du: "San Prudenzio auzoan dago, landaretza ugaria duen ingurune batean. Bere lanak egiteko, Otaitz errekaren uren indarraz baliatzen zen."


Otsaitz

KoordenatuakX547559 Y4769845 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Katastroan partzela ugari (dozena batetik gora) datoz ahoz Otaitz edo Otzaitz eta idatziz Osaiz, Ozaiz, Osais, Otzaiz... izenez jasoak.

Oso sail zabala hartzen dute: partzela batzuk Aristi baserriaren inguruan daude eta beste batzuk Astoaga inguruan.

A artikulua?

Otsaitzerrota

KoordenatuakX546614 Y4770647 Mapan ikusi [D_223568]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2015
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaERROTA
Oharrak

- Horrek be… ez juau ezautzen horren izenik. Aber… hau? - Elkoartin beste aldian dauen…? - Otsaitzerreka erreka hori. Hori kriston errekia dok. - Esango dozu berriz, Iñaki? - Otsaitz erreka. - Otsaitzerreka horrek gorutz gero bittan banatzen dau, ez? - Bai, hirutan. - Hirutan? - Hau… Baiña horren izena… - Hau Astuatik jatok. Eske horrek […] ya ni idea aurreko errekatxoorrek. - Guk honi esaten jotsau Iruerrekako kruzia. […] kruzetik Iruerreka, hiru juntatzen dian tokixan han bertan. - Abeletxetik gora hiru erreka, bastante erreka polittak dittuk. - Basarri horri zela deitzen dotsazue? - Ze basarri? - Elkoarti bestaldian dauena. - Abeletxe. Hemen egon bihar dok. Abeletxe… Abeletxe ondo jak. Mapan ondo jak. Elkoarti, Abeletxe, ta errekia erdixan. Hizlaria(k): Ceciaga Inza, Roman; Eraña Lizarralde, Iñaki Herria: Bergara (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga, Arantzazu Aranzabal, Elisabet Agirre, Jose Angel Arriaran "Pierro" Data: 1991-11-30 Iraupena: 0:03:50 Erref: BER-254/014

Irudiak


Otsakillaneko denda

KoordenatuakZehaztu gabea.
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaKalea
Elem. geografikoaKALEKO ETXEA
OharrakKale-etxetzat jo liteke? Zertatik ote dator izena? Zein helbide postal du? Eskrituretan ba ote du izen propiorik?

Otsalegi

KoordenatuakX544636 Y4773332 Mapan ikusi [I_19323]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaERREKA
Bestelako jakingarriak

Askasibarbolua baino beheratxoago Aldaiazpiko parean egiten du bat Angiozarrekin.

Otsalegi

KoordenatuakX544229 Y4772272 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Paraje zabala. Katastroan Usalei izenarekin datozenak ere hauek izango dira? 10-36, 9-181 partzelak. Ahoz zein idatziz Usalei/Usaley.

Otsaluzia

KoordenatuakX550789 Y4779192 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaLUR ALDAPATSUA (montazgo)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Otsaluzia, Otsaluziak, Otsaluziari, Otsaluzian, Otsaluziako, Otsaluziatik, Otsaluziara

Oharrak

Otsaluzea ote??? Ez dago idatziz, ezta oharretan ere, antzeko lekukotzarik.

Katastroan ere ez dago antzeko izenik (o*lu* egitura duenik) eta ingurua zehatz samar jasota dago.

Eta zuk, zer diozu?

Ezaguna jatzu izen hau? Zabal erabilia da? Zertatik etorri leiken?

Erantzun hemen