Toponimia

A B D E F G H I J K L M N O P R S T U V X Z

Leonintzana

KoordenatuakZehaztu gabea.
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaKalea
Elem. geografikoaKALEKO ETXEA
OharrakZertatik ote dator izena? Zein helbide postal du? Eskrituretan ba ote du izen propiorik?
Ikusi-(e)ENA etxe izenetan (book page).

Lesarriaurtengoa

KoordenatuakX547300 Y4776777 Mapan ikusi [D_49527]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Lesarriaurtengoan bizi naiz, Lesarriaurtengo lagunak ditut, Gure ama Lesarriaurtengoa da, Lesarriaurtengotik etorri naiz, Lesarriaurtengora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Lesarriaurtengoako lagunak ditut, Gure aita *Lesarriaurtengokua da, *Lesarriaurtengoatik etorri naiz, *Lesarriaurtengoara noa
IkusiAurténa (berba).

Irudiak


Lesarribekoa

KoordenatuakX547505 Y4777041 Mapan ikusi [D_49528, D_49529]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Lesarribekoan bizi naiz, Lesarribeko lagunak ditut, Gure ama Lesarribekoa da, Lesarribekotik etorri naiz, Lesarribekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Lesarribekoako lagunak ditut, Gure aita *Lesarribekokua da, *Lesarribekoatik etorri naiz, *Lesarribekoara noa

Irudiak


Lesarribolua

KoordenatuakX547561.3 Y4776910.5 Mapan ikusi [D_49530]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Lesarribolua, Lesarriboluak, Lesarriboluari, Lesarriboluan, Lesarriboluko, Lesarribolutik, Lesarribolura

Irudiak


Lesarriboluko zubia

KoordenatuakX547579 Y4776883 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaZUBIA
Bestelako jakingarriakGil Massak (2001) jasotzen duenez (94. or.) Lesarriboluak egurrezko zubia omen zuen lehen eta, uriolekin izaten zituen arazoengatik, 1733an jabeak (Migel Inazio Urdangarinek (Laureagako maiorazkoaren jabeak) berria egitea erabaki zuen, harrizkoa. Hondatuta dago.
OharrakZer dakigu honetaz?? Atera informazioa Udaleko liburutik.

Irudiak

Lesarrigoikoa

KoordenatuakX547226.9 Y4776904.5 Mapan ikusi [D_49526]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Lesarrigoikoan bizi naiz, Lesarrigoiko lagunak ditut, Gure ama Lesarrigoikoa da, Lesarrigoikotik etorri naiz, Lesarrigoikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Lesarrigoikoako lagunak ditut, Gure aita *Lesarrigoikokua da, *Lesarrigoikoatik etorri naiz, *Lesarrigoikoara noa

Irudiak


Lesarrisoro

KoordenatuakX550219.8 Y4779081 Mapan ikusi [D_49972]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASERRIA

Irudiak


Lezan

Bestelako izenakBeretzibarreko erreka
KoordenatuakX545212 Y4773178 Mapan ikusi [I_19338]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAldaiegia
Elem. geografikoaERREKATXOA
Bestelako jakingarriak

Angiozar errekaren adarra. Meltxorrena inguruan, Lezaran parajean?? sortu eta Beretzibar ondoan bat egiten dute.

Oharrak

LEZARAN ala LEZAN? GFAn LEZAN.

Gure lekukotasun ahozkoetan ematen du A motza egiten dutela. Uberan ere badago eta han ere LEZAN. Entzun Pedro Inzaren lekukotasuna.

Lezan

KoordenatuakX544538 Y4776141 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaUbera
Elem. geografikoaSAKONA
Oharrak

Gure datu-basean ez dago idatzizko lekukotasunik. Katastroan, aldiz, izen hori duen tokian hainbat partzela ageri dira. Ahoz A bakarrarekin agertzen dira (LESAN) eta idatziz ere bai gehienetan baina idatziz badira bi lekukotasun etxe bereko bi sailekin lotuak: LESA-AN eta  LESA-AN-ALDEA.

Izan liteke jatorrian LEZARAN? Aldaiegian bada izen horretako aurkintza eta errekatxo bat. Kasu honetan bezala ahoskatu bi eratara egiten dela ematen du eta idatziz batzuetan LEZAN eta beste batzuetan LEZARAN agertzen da. Akaso Elgetako dokumentazioan begiratu beharko da??

Leizeren bat egongo da inguruan?? Ez dago idatzizko lekukotzarik.

Hiztegian hainbat lekukotasun daude: Agostuan Lezan-go itturrixa agortu eitte zan / Ijittuak dare Lezan-en./ Kontradantzia lenao badakik zeri esate zotsen? Trikitixia bakarrik permitiduta zeuan lekuan, agarraua eitten zebenei, kontradantzia. Enee..., kontradantzia eittera e, ama-zanai najaok ni entzunda, zera, permititzen ez Uberan, San Paulon agarrauan itten, da Lezan-era etorri, tta kontradantzia eitten. Klem./ Uberan ezin zala agarrauan eiñ eta Lezanera etorri; zuen tio Tomasek soiñua jo, ta dantzan jota fuego./ Egundoko txorrua dauka Lezango itturrixak.

Lezango iturria

KoordenatuakX544523 Y4776103 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaUbera
Elem. geografikoaITURRIA
Oharrak

Bergara Aldeko Hiztegian hainbat hitzen adibideetan agertzen dira Lezan-en lekukotasunak: Agostuan Lezan-go itturrixa agortu eitte zan. / Ijittuak dare Lezan-en. / Kontradantzia lenao badakik zeri esate zotsen? Trikitixia bakarrik permitiduta zeuan lekuan, agarraua eitten zebenei, kontradantzia. Enee..., kontradantzia eittera e, ama-zanai najaok ni entzunda, zera, permititzen ez Uberan, San Paulon agarrauan itten, da Lezan-era etorri, tta kontradantzia eitten. Klem. / Uberan ezin zala agarrauan eiñ eta Lezanera etorri; zuen tio Tomasek soiñua jo, ta dantzan jota fuego. /

Ala Lezarango iturria??

Eta zuk, zer diozu?

Itturrixaren kokapen zehatza zein dan edo zan esango doskuzu? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Itturrixaren gaineko beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno!

Erantzun hemen