Toponimia

A B D E F G H I J K L M N O P R S T U V X Z

Lasao

KoordenatuakX546122 Y4771110 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaLAUTADA
Oharrak

Ala Latsao??? // Gure datu-basean ez da idatziz jaso LAz hasten den antzeko toponimorik.

Katastroan bada partzela txiki-txiki bat, ahoz Zalgumendikoen ahotan Lasao jaso dena. Idatziz, Chori-gastañeta jaso da. Azkeneko toponimo hori zabalagoa da.

Ahozko beste lekukotzarik jasotzerik bai??

Lasarte

KoordenatuakX541083.4 Y4772342.5 Mapan ikusi [D_50108]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA

Irudiak


Lasarte

Bestelako izenakZelaitxo
KoordenatuakX540997 Y4771469 Mapan ikusi [I_19288]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaERREKATXOA
Bestelako jakingarriak

Lasarte baserriaren ondoan sortu eta Zelaitxoeta baserriaren gainekaldetxotik Epelera doan erreka.

Oharrak

GFAn eta MTNEn LASARTE. Zelaitxo sakon baten izena da. Ikus bertan idatzizko erreferentzia.

Katastroan jasota dator bi aldiz idatziz Lasarte-erreca inguru horretako sailei (8/306ari, ahoz Lasarteondo; eta 341ari, ahoz Lasarte azpixa) deitzeko.

Lasarteak

KoordenatuakX542664 Y4774022 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaLARREA, ZELAIA
OharrakZergatik plurala??

Lasartegaña

KoordenatuakX540947 Y4772744 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Lasartegaña, Lasartegañak, Lasartegañari, Lasartegañean, Lasartegañeko, Lasartegañetik, Lasartegañera
Oharrak

GFAn KAÑUETA. Bera ote da? 88-17-E,062 erreferentziarekin, Olaiturri Lasartegañaren sinonimo agertzen da. Batu?? Zuzendu??? Bi dira?

Lasartegaña

KoordenatuakX541007 Y4772625 Mapan ikusi [GK_GARK090]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

GFAko B5Mn jasotakoa da Gipuzkoako Karta Arkeologikoan jasota datorren forma. Hala ere, megalitoak arautzeko finkatutako irizpideak kontuan harturik izen hori moldatzea erabaki dugu.

Kasu honetan, izena kokapenetik datorkionez, lekuaren izena bera eman diogu. Horregatik, toki izena artikulu eta guzti arautu dugunez, trikuharriari ere izen bera jarri diogu.

AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaTUMULUA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Lasartegaña, Lasartegañak, Lasartegañari, Lasartegañean, Lasartegañeko, Lasartegañetik, Lasartegañera

Oharrak

GFAtik hartua.

IkusiMegalitoen idazkeraz (book page).

Laspiurbolua

KoordenatuakX549749 Y4778021 Mapan ikusi [D_49985]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Laspiurbolua, Laspiurboluak, Laspiurboluari, Laspiurboluan, Laspiurboluko, Laspiurbolutik, Laspiurbolura

Irudiak


Laspiurgañekoa

KoordenatuakX549759 Y4778115 Mapan ikusi [D_49984]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Laspiurgañekoan bizi naiz, Laspiurgañeko lagunak ditut, Gure ama Laspiurgañekoa da, Laspiurgañekotik etorri naiz, Laspiurgañekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Laspiurgañekoako lagunak ditut, Gure aita *Laspiurgañekokua da, *Laspiurgañekoatik etorri naiz, *Laspiurgañekoara noa
Oharrak

Laspiur bakarra da, itxuraz. Gaur egun ez ei dago Laspiurgañeko eta Azpikorik. Hala ere, bakar horri GFAn LASPIUR GAINEKOA deitzen zaio. Hori dela eta, guk ere Laspiurgañekoa normatibizatu genuen. Ahozko lekukotza gehiago jaso? Eurei galdetu zela erabiltzen den??

Bergarako Euskeran honela dator: Laspur (Laspur Gaiñekua) eta Caserios de Guipuzcoan Lazpiur.

Irudiak


Lasturrieta

KoordenatuakX548642.9 Y4774565.5 Mapan ikusi [D_48653]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAranerreka
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Lasturrieta, Lasturrietak, Lasturrietari, Lasturrietan, Lasturrietako, Lasturrietatik, Lasturrietara

Irudiak


Lauaizeta

KoordenatuakX545937 Y4773144 Mapan ikusi []
AuzoaAldaiegia
Elem. geografikoaBASERRIA
Oharrak

Erroldatik hartutako izena.

Irudiak