Toponimia

A B D E F G H I J K L M N O P R S T U V X Z

Artapetxo

KoordenatuakX547120 Y4771084 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaPINUDIA
Oharrak

Idatzizko erreferentziarik ez. Ematen du ez dela pisu handiko izena. Katastroan inguru horretako partzelei Elkoromuño deitzen zaie eta ez dator Artapetxorik.

Arteaga

KoordenatuakX542834 Y4774466 Mapan ikusi [G_22568, G_22569]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Etimologiaarte+ -aga (toki atzizkia)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Arteaga, Arteagak, Arteagari, Arteagan, Arteagako, Arteagatik, Arteagara

Oharrak

GFAn ARTEA/ARTIXA parajeak, eremu berari dagozkionak. GFAren kokapena eta gurea ez datoz bat eta katastroaren arabera, GFAkoa egongo da gaizki.

Arteagagaña

KoordenatuakX542872 Y4774703 Mapan ikusi [G_22566, G_22567]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakMTNEn Arteagain eta B5Mn Arteagain/Artixagain. Elgetako mapan Artea gain. Edozein kasutan Artea hori ARTEAGA da jatorrian. Mendia ARTEAGA da. Hori dela eta, Euskaltzaindiaren irizpenari jarraituaz, Arteagagaña jarri dugu.
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Arteagagaña, Arteagagañak, Arteagagañari, Arteagagañean, Arteagagañeko, Arteagagañetik, Arteagagañera
Oharrak

Ala Arteagaña? MTNEn Arteagain eta GFAn Arteagain/Artixagain. Grabazioak atera.

Artegieta

KoordenatuakZehaztu gabea.
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaMUGARRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Artegieta, Artegietak, Artegietari, Artegietan, Artegietako, Artegietatik, Artegietara
Bestelako jakingarriakBergara eta Soraluze arteko mugarria. Mugarria ez da aurkitu. Polpol M.T.koek emandako zenbakia: 46. Mugarriaren izena 1939ko aktan: Arteita. Oharra: Ez dugu aurkitu. Informazioa: Polpol Mendizale Taldea, mugarrien ibilbideak.

Irudiak


Artegietako zabala

KoordenatuakX547149 Y4779447 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakArtaita dokumentatzen da baina Artegietarik ez. Izan liteke hori jatorria? Nahiko hedatuta dagoen toponimoa da eta Eibarren bertan bada baserri bat izen horrekin. Ahoz Artaittako zabala/Arteittako zelaixa jaso da. Katastroan inguruan Arteta (ahoz, zein idatziz) izeneko partzelak ere ageri dira. Artedieta/Artadieta ere izan liteke.
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

Artaita dokumentatzen da baina Artegietarik ez. Izan liteke? Nahiko hedatuta dagoen toponimoa da eta Eibarren bertan bada baserri bat izen horrekin. Ahoz Artaittako zabala/Arteittako zelaixa jaso da. Katastroan inguruan Arteta (ahoz, zein idatziz) izeneko partzelak ere ageri dira. Artedieta/Artadieta ez da izango, ala??

XABIER ARREGI: "Kurutzekogaina, Arteta, eta Arteittako zelaixa(ae)-Untzueta Azpikoan jasoa, ingurutsuan daude. Kurutzekogaina Untzueta Gainekoaren gaikaldean dago. Bertako jabe Gregoriok kontatua da badela euren etxeaurreko sorobarrenean harrizko gurutze bat (horrelaxe dago ikusgai); gurutze hori, antza denez, eta bere aitonak kontatua da, bertan, ibarraren beste aldeko menditik botatako bala batek jota hil zen gizasemearen oroimenean jarria dela. Gregorio, Untzueta Gainekoak, gurutze horrek parean duen tontorrak, Kurutzekogaina izena tontor horren egian den gurutze horri zor diola uste du. Arteta izeneko lur sailak, berriz, Kurutzekogainaren iparraldera azaldu zaizkigu, Lezarri Aurtengoaren sailetan; eta Gregorio beraren lur sailetan ere Arteitaco Zabala (ie) izendapenarekin. Arteita eta Arteittako zabala edo Arteittako zelaixa inguru berdinean daude; eta kokagune Kurutzekogainaren iparraladera-iparmendebaldera izango litzateke;. Arteittako zelaixa (Untzueta Azpikoan jasoa) berriz aurreko Arteta dagoen toki berean ageri zaigu. Idatzizko erreferentziak lortu ditugu, ez horrela ahozko grabazioak."

Artekalea

KoordenatuakX547897 Y4774303 Mapan ikusi [K_074_1340]
Arautze egoeraUdalak ofizialki onartua
Arautze data1993/03/29
AuzoaKalea
Elem. geografikoaKALEA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Artekalea, Artekaleak, Artekaleari, Artekalean, Artekaleko, Artekaletik, Artekalera
IkusiArtékale (berba).

Irudiak

Arteta

KoordenatuakX547672 Y4779203 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Arteta, Artetak, Artetari, Artetan, Artetako, Artetatik, Artetara

Oharrak

GALDERAK: Kokapena ondo? MTNEn eta GFAn ere honi Kurutzekogaina deitzen zaio. Ondo kokatuta egongo da? Beste tontortxo bat badago MTNEn Artaitxako Zabala deitzen dioten paraje inguruan. Idatzizko eta ahozko erreferentzia gehiago lortu.
//// XABIER ARREGI: "Kurutzekogaina, Arteta, eta Arteittako zelaixa(ae)-Untzueta Azpikoan jasoa, ingurutsuan daude. Kurutzekogaina Untzueta Gainekoaren gaikaldean dago. Bertako jabe Gregoriok kontatua da badela euren etxeaurreko sorobarrenean harrizko gurutze bat (horrelaxe dago ikusgai); gurutze hori, antza denez, eta bere aitonak kontatua da, bertan, ibarraren beste aldeko menditik botatako bala batek jota hil zen gizasemearen oroimenean jarria dela. Gregorio, Untzueta Gainekoak, gurutze horrek parean duen tontorrak, Kurutzekogaina izena tontor horren egian den gurutze horri zor diola uste du. Arteta izeneko lur sailak, berriz, Kurutzekogainaren iparraldera azaldu zaizkigu, Lezarri Aurtengoaren sailetan; eta Gregorio beraren lur sailetan ere Arteitaco Zabala (ie) izendapenarekin. Arteita eta Arteittako zabala edo Arteittako zelaixa inguru berdinean daude; eta kokagune Kurutzekogainaren iparraladera-iparmendebaldera izango litzateke;. Arteittako zelaixa (Untzueta Azpikoan jasoa) berriz aurreko Arteta dagoen toki berean ageri zaigu. Idatzizko erreferentziak lortu ditugu, ez horrela ahozko grabazioak." ///// ARTEGIETAKO ZELAIXA izango da? Amañako baserri bat omen zen ARTEITTA (ARTEGIETA).

Irudiak

Artetxeren tailerra

KoordenatuakX548339 Y4778532 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaINDUSTRIA
Oharrak

GALDERAK: Badu beste izenik? Hau jo liteke toponimotzat??

Artiz

KoordenatuakX545024 Y4776117 Mapan ikusi [D_49474, D_49475]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaSan Juan
Elem. geografikoaBASERRIA

Irudiak


Artiz

KoordenatuakX544954 Y4776085 Mapan ikusi [D_49357, D_49358]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaUbera
Elem. geografikoaBASERRIA
Bestelako jakingarriak

Juan Martin Elexpuru (1950) idazlearen jaiotetxea. Berea da webgune honetan bertan dagoen Bergara aldeko hiztegia.

Kanpoko loturak· Euskarazko wikipedia, J.M. Elexpururen biografia

Irudiak