BASERRIA

Ugarte

KoordenatuakX547284 Y4775405 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaBuruñao
Elem. geografikoaBASERRIA

Loitti

Izaera: 
A
Urtea: 
1992

- Bai, bai. Hor Auleta edo Lamarain inguruan ez zara akordauko hola besterik bape…?
- Loittigaiña, ha hurrengo barranku. Loitti…
- A, bai, han basarrixa edo zeuan lehen…
- Etxia zuan. Bai, ba. Luis […] han jaiotakua zuan. […]. Loittigaiña.
- Ez nekixen Luis han jaiotakua zanik.
- Bai.

Elementu geografikoa: 
BASERRIA
Auzoa: 
Angiozar
Biltzailea: 
Andoni Larrañaga, Miren Pantxeske Azkarate
Berriemalea: 
Luzio Atxotegi

ISUSKITZA

Izaera: 
A
Urtea: 
1992

- Tximixua? Bueno, Tximixua egongo dok hamen gutxi gorabehera. Kruzia nun jak Isuskitzara juteko ta Ziarrerokora ta?
- Isuskitza hor dao.
- Kruzia.
- Isuskitza…
- Hamen izango da?
- Ez, ez, behien, beherao, beherao.
- Hau da Kotzabal.
- Bai, hamen izango dok.
- Kotzabal eta hemen Ziarrero. Ez, pistia nik ez dakit nundik doian eta.
- Bueno, lehengo bidetatik eindda jarek pistak, e! Lehengo… lehen zian bidetatik.
- […] gu hona gatoz. Isuskitza…
- Kotzabal… Kotzabal hamen?

Elementu geografikoa: 
BASERRIA
Auzoa: 
Elorregi
Biltzailea: 
Andoni Larrañaga
Berriemalea: 
Ramon Agirre

IPIÑARRIXA

Izaera: 
A
Urtea: 
1992

- Han Ipiñarrixako… tik gora datorren… pistatik goraora… gora datorrena beste bat izena ta lehenao etorri zan haretxekin be ez jakun akordau haxe izena. Ez jat akordaitten zela dan. Han beste izen bat bada. Itxoin… Gaztaiña… Gaztaiña…
- A! Txorigaztaiñeta.
- Txorigaztaiñeta, hori da! Txorigaztaiñeta! Ha ez jakun akordau orduantxe be.
- Txorigaztaiñeta nun dao?
- Txorigaztaiñeta hantxe…

Erref. Kartografikoa: 
88-27-D,027
Elementu geografikoa: 
BASERRIA
Auzoa: 
Elorregi
Biltzailea: 
Andoni Larrañaga, Miren Pantxeske Azkarate
Berriemalea: 
Julian eta Jabier Gorosabel, Matilde Galdos

ELORREGOITI

Izaera: 
A
Urtea: 
1992

- Gero, auzua zela deitzen da hamen?
- Elorregi.
- Guk San Prudentzio betik esan izen dou, baiña oin Elorregi esaten da.
- Elorregi.
- Elorregi…
- Elorregi berez bazan lehen zeozer?
- A, ez dakit nik…
- Segurutik auzua, Elorregi auzua.
- Zeatik hamen dare Elorraundi, Elorregoiti… Elorregi dexente. Bai, eta ez dakit nik hortik etorriko dan, edo…
- Seguru.

Erref. Kartografikoa: 
88-34-B,017
Elementu geografikoa: 
BASERRIA
Auzoa: 
Elorregi
Biltzailea: 
Andoni Larrañaga, Miren Pantxeske Azkarate
Berriemalea: 
Julian eta Jabier Gorosabel, Matilde Galdos

Auntzerreka

Izaera: 
A
Urtea: 
1992

- Gaiñekaldian ez dao beste bentan bat edo?
- Olazarran parian bai beste basarri bat bajak.
- A, bai, bai… Auntzerreka edo… Auntzerreka…
- Auntzerreka.
- Auntzerreka hori da? Auntzerreka hau da? Milla bider entzunda, baiña…
- Gero hor gora… baiña… gero hor gora juandako hor mendi hori Suspitxu haura dok, berriz. Hori hor egongo dok, ba.
(...)

Elementu geografikoa: 
BASERRIA
Auzoa: 
Elorregi
Biltzailea: 
Andoni Larrañaga, Elisabet Agirre, Jose Angel Arriaran
Berriemalea: 
Felix Aristegi, Moises Arriaran

Armiñoeta

KoordenatuakZehaztu gabea.
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakZalantza izan dugu Armiñoeta eta Armuñoetaren artean, inguruan bertan baitaude Elkoromuño eta Ostromuño, esan Elkoromiño eta Ostromiño esaten direnak eta B5Mn Almuñueta eta MTNEn Almunueta baitatoz. Armuñoetaren idatzizko lekukotasunik ez dagoenez eta esan Armiñoeta esaten denez, Euskaltzaindiaren irizpenari jarraituaz, Armiñoeta aukeratu da.
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Armiñoeta, Armiñoetak, Armiñoetari, Armiñoetan, Armiñoetako, Armiñoetatik, Armiñoetara
Oharrak

Desagertua. Kokapen zehatzik ez. Bergarakoartxiboa.net-en ere agertzen da: "Datak: 1832/03/31 - 1832/03/31.
Izenburua: Escritura de censo de doscientos ducados dada por Bernardo de Mujica y su mujer María Antonia de Luariz Arizti con hipoteca de su casería de Arminueta a favor del cabildo y memoria de misa cantada fundada por Luis de Zumalabe"

IkusiArmuñoeta (toponimo).

Abrain

Izaera: 
A
Urtea: 
1991

- Hemen barrenian txabolatxo batzuk-edo agertzen dia.
- Bai, hori da Abrain.
- Abrain?
- Bai, Abrain. Hori be lehenao basarrixa izandakua da.
- A bai, e?
- Bai. Bi edo hiru aldiz ein eta beti jausi […] etxia. Itxuria lurrak batuago[…] Zabaletak badaukaz ganauak eta […]. Hori beti [jausitta…].

Elementu geografikoa: 
BASERRIA
Auzoa: 
Aranerreka
Biltzailea: 
Andoni Larrañaga, Elisabet Agirre, Jose Ramon Jauregi
Berriemalea: 
Juan Jose Gabilondo

Olariagabekoa

KoordenatuakX545869 Y4776128 Mapan ikusi [D_49441]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaSan Juan
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Olariagabekoan bizi naiz, Olariagabeko lagunak ditut, Gure ama Olariagabekoa da, Olariagabekotik etorri naiz, Olariagabekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Olariagabekoako lagunak ditut, Gure aita *Olariagabekokua da, *Olariagabekoatik etorri naiz, *Olariagabekoara noa

Oharrak

Mapan "Olariagak"  jaso genuen, guztientzat orokorrean, toki gutxi zegoelako.

POSAA

Izaera: 
A
Urtea: 
1991

- Agarre goikotik gora ondiokan beste bi dauzkau, uste dot.
- Bai, Anduri.
- Anduri, eta…?
- Ta Posaa. Lehen Posada izango zuan, baiña Posaa, guk Posaa esaten dotsau.
- Bale, gorao ez dao besterik…?
- Hor Anduri ta Posaan ez dittuk bizi. Hau, Anduri, hori arregalauta euki bihar juek hor asteburuak-eta eitteko ta ondo ipinitta daola esaten juek Anduri.

Elementu geografikoa: 
BASERRIA
Auzoa: 
Ubera
Berriemalea: 
Eustakio Arbulu