- Abadia bizi dana?
- Parrokuanekua beti.
- […], eliziana da hori.
- Eliziai izenik emoten dotsazue?
- Elizia? San Migel.
- San Migel?
- Bai.
- Abadetxia [horrek], Abadetxiak. Ta horri zerorri, barrixo horri esaten otsen Abade kalia. Abadiak bizi zittuan han ta Abade kalia.
Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Barrenkalea, Barrenkaleak, Barrenkaleari, Barrenkalean, Barrenkaleko, Barrenkaletik, Barrenkalera
1993an Euskaltzaindiaren irizpenarekin San Pedro onartu bazen ere 2010ean Euskaltzaindiak Done Petri jartzea proposatu du: "Arauzko izena Done Petri da". Hala ere, Udalak, 2011n, herri-erabilerari jarraiki, 1993an finkatutako izena bere horretan uztea erabaki du. Hala ere, egokia iruditzen zaigu webgunean, behintzat, forma arautuari bide ematea.
Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Zubieta, Zubietak, Zubietari, Zubietan, Zubietako, Zubietatik, Zubietara
Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Masterreka, Masterrekak, Masterrekari, Masterrekan, Masterrekako, Masterrekatik, Masterrekara