Ahozko akatsen azalpena eta lanketa
Azpiko taula honetan ahozko hizkeran egin ohi diren hainbat akats agertzen dira: ezkerrean akasdun esaldia(k) eta ondoan egokitzat jotzen direnak. Akatsean klikatuta, alde batetik, akatsaren gaineko azalpena ikus liteke eta akats askoren kasuan akatsa lantzeko ariketak ere aurkitu ahal izango dituzue, ikasmailaka antolatuta. Landu nahi den akatsa bilatzeko bi aukera eskaintzen ditugu: testu edo gako bidezkoa eta hizkuntza alorkakoa.
Akatsa | Zuzenketa | Ariketak | Mota | ||
---|---|---|---|---|---|
Ikusi dotsut | IKUSI ZAITTUT | 39 | Aditza | ||
Inkluso... | EZ BAKARRIK..., ...BE.../ ...(BAITTA) ...BE... | 0 | Erdaratiko lokailluak eta egitturak | ||
Jardun | JARDUN | 5 | Aditza | ||
Jateko goguak dauzkat | JATEKO GOGUA DAUKAT | 0 | Morfosintaxia | ||
Jatia egin dost | JAN ERAGIN DOST | 11 | Aditza | ||
Jo: ostikadia jo/ jo naiz / jo dost | JO: OSTIKADIA EMON / JO DOT / JO NAU | 17 | Aditza | ||
Jokelako | DABELAKO | 4 | Aditza | ||
Jolastuko dogu? | JOLASTUKO GARA?/ JOLAS EGINGO DOGU?/ IBILLIKO GARA?/ JARDUNGO DOGU? | 7 | Aditza | ||
Juateko bera! | JUAN DADILA BERA!/DOIALA BERA! | 2 | Aditza | ||
Juatia bihar dot | JUAN BIHAR DOT/JUAN BIHARRA DAUKAT | 0 | Aditza | ||
Ke bien! | (A) ZE HIGUIÑA!/ HAU HIGUIÑA!/ ONDO!/ BAI ONDO! | 19 | Erdaratiko lokailluak eta egitturak | ||
Kontuz, beroa dagoela | KONTUZ, BEROA DAGO ETA. | 1 | Morfosintaxia | ||
Kriston ona | IKARAGARRI ONA/OSO ONA | 1 | Lexikoa | ||
Laguntzen dostazu? | LAGUNDUKO DOSTAZU? | 7 | Aditza | ||
Leikenaiz | NEIKE | 23 | Aditza | ||
Moztu/ Ebagi/ Zatittu | MOZTU/ EBAGI/ ZATITTU | 0 | Lexikoa | ||
Mutillak etorri dira | NESKA-MUTILLAK ETORRI DIRA | 9 | Lexikoa | ||
Nere zorionak | NERE EGUNA/ URTEBETETZIA | 0 | Lexikoa | ||
Neskak kontra mutillak | NESKAK MUTILLEN KONTRA | 0 | Morfosintaxia | ||
Ointxe banoia/ Hementxe danok gagoz | OINTXE NOIA/ HEMEN DANOK GAGOZ | 1 | Morfosintaxia |