Leihoen ezarpenak

Ezarpen horiek agertu edo ezkutatu egin daitezke, botoi hauetan klik eginda: "Ezkutatu ezarpenak" eta "Ezarpenak erakutsi".

Normalean, baliabideak markodun leiho arrunt batean agertzen dira, Moodle-ren nabigazio-kontrolak kanpoko markoan jarrita. Nahi izanez gero, marko hori kendu eta baliabidea leiho osoan ager dezakezu, web orri arrunt bat bailitzan.

Baliabidea leiho berri batean agertzea nahi baduzu, berriz,(popup batean), pauso hauek jarraitu behar dituzu:

  1. Leihoa atalean aukeratu "Leiho berria".
  2. Desaktibatu erabili nahi ez dituzun aukerak.
    Leihoaren tamaina aldatzeko aukera

    Hori aukeratzen baduzu, erabiltzaileek zuk zehaztutako leihoaren tamaina aldatzeko aukera izango dute eta kasu gehienetan hautatuta geratuko da. Batzutan, ordea, baliabideak tamaina finkoa dauka eta leihoaren tamaina blokeatzea zentzuzkoa izan daiteke.

    Leihoan mugitzeko aukera

    Erabiltzaileei leihoan mugitzeko aukera ematen die, baliabide osoa ikus dezaten. Desaktibatuta badago, erabiltzaileek leihoaren tamainan sartzen den edukia bakarrik ikusiko dute eta ezingo dute mugitu baliabide oso ikusteko.

    Direktorioko estekak erakutsi

    Erabiltzaileek direktorioko estekak ikus ditzakete leiho horretan. Nabigatzailearen arabera, aukera aldatu egiten da: Esteka-barra (IEn), Gustukoen barra (Mozilla/Firefoxen).

    Kokapen-barra erakutsi

    Erabiltzaileek baliabidearen URLa (web helbidea) ikustea nahi al duzu? Hala nahi baduzu, desaktibatu aukera hau. Desaktibatzen ez baduzu, baliabidearen kokapena ez da ikusiko.

    Menu-barra erakutsi

    Erabiltzaileek leihoan menu-barra kontrolatzea nahi baduzu, aukera hau aktibatuta eduki behar duzu. Oro har hori erabilgarria da, baina, aurkezpen grafiko batzuk itxura hobea dute menu-barra gabe.

    Tresna-barra agerian badago, erabiltzaileak errazago nabigatuko dute gunean, botoi hauek erakusten baititu: Aurrera/Atzera, Hasiera eta Eguneratu.

    Egoera-barra erakutsi

    Egoera-barra agerian badago, erabiltzaileek nabigatzaileko informazioa erabil dezakete (adibidez: zenbat baliabide kargatu den, segurtasunari buruzko informazioa�).

  3. Ireki nahi duzun leihoaren tamaina zehaztea.

    Jende askok pantailan 800x600 bereizmen ertaina erabiltzen du. Gehienetan, hobe da leihoa neurri txikiagoekin hasieratzea, adibidez: 600x480.

    Eremu horiek hutsik uzten badituzu, leiho berriak erabiltzaileak leiho horretara heltzeko klik egin duen leihoaren tamaina bera izango du.

Laguntza-fitxategien zerrenda