Galderak berrantolaketarako tresna

Berrantolaketarako tresnak galderen zerrendaren aurretik lerro-zenbaki eremuak erakusten ditu. Lerro-zenbakiak 10etik 10era doaz handitzen tartean galderak sartzeko aukera izan dezazun. Berrantolatu egin ditzakezu galderak lerro-zenbakiak aldatuta eta "Aldaketak gorde"-ri sakatuta. Zuk zehaztutako lerro-zenbakien arabera berrantolatuko dira galderak.

Lerro-zenbakiak ez dute zertan zenbaki osoak izan behar, hamarrenak dituzten zenbakiak ere erabil ditzakezu komenigarri irizten badiozu.

Orri-jauziak ere lerro-zenbakitan ematen dira, era berean mugitzeko aukera izan dezazun. "Erakutsi orri-jauziak" laukitxoa markatu gabe baduzu ez duzu orri-jauzirik ikusiko eta ez da erakutsiko bere lerro-zenbakirik. Horregatik egongo dira etenak zuk ikusiko duzun lerro-zerrendaren segidan.

Laguntza-fitxategien zerrenda