Galdera-motak

Ikasgaia moduluak gaur egun onar ditzakeen galdera-motak hauek dira:

  1. Aukera anitzak Hauxe da berez erabiltzen den galdera-mota. Aukera anitzeko galderetan emandako aukeren artean erantzun bat aukeratu beharko du ikasleak. Erantzun egokiak ikasgaian aurrera eramango du ikaslea, okerrek ez. Zenbaitetan "nahasgarri" esaten zaie erantzun okerrei eta horien erabilgarritasuna, sarri, nahasgarriaren kalitatearekin du zerikusi handiagoa galderekin edo berauen erantzun egokiekin baino.

    Erantzun bakoitzan aukeran izan dezake iruzkin bat. Sartzen ez bada, berez dagoen "Erantzun egokia" ala "Erantzun okerra" iruzkina erakutsiko zaio ikasleari.

    Aukera anitzeko galdera batean erantzun egoki bat baino gehiago izan daiteke. Erantzun egoki bakoitzak iruzkin ezberdina eman ahal dio ikasleari eta ikasgaiaren orri ezberdinetara jauzi egin (aurrera egin) baina ezin dituzte kalifikazioak aldatu, (hau da, galdera batzuk ez dira beste batzuk baino egokiagoak, kalifikazioari dagokionean behintzat.) Erantzun guztiak izan daitezke egokiak eta aukeratutakoaren arabera ikasgairen alde ezberdinetara eraman ikaslea.

    Aukera anitzeko galderen aldaera bat "Aukera eta Erantzun anitzak" da. Galdera hauetan ikasleak emandako erantzun guztien artean erantzun egoki guztiak aukeratu beharko ditu. Galderak ikasleari esan ahal dio ala ez zenbat erantzun egoki dauden. Adibidez, "Ondorengoetatik zein izan zen EEBBetako presidente?"-k ez du esaten baina "Aukera itzazu ondorengo zerrendatik EEBBetako presidente izan ziren biak"-ek bai. Erantzun egoki-kopurua bat eta aukera-kopuruaren arteko izan daiteke. (Erantzun egoki bakarra duen Aukera eta Erantzun anitzak galdera bat eta Aukera anitzeko galdera bat ezberdinak dira, lehenengoan ikasleak erantzun bat baino gehiago aukera dezakeelako eta bigarrenean, berriz, ez.)

    Erantzun egokiek, hemen ere, aurrerako jauziak sortzen dituzte eta okerek berriz orrian bertan segitu beharra edo atzera egitea dakarte. Erantzun egoki bat baino gehiago dagoenean, jauziek orri berera eraman beharko lukete, eta era berean galdera okerrek. Horrela ez bada, ikasgaiaren irakaslea ohartarazten da. Iruzkin egokia, beharrezkoa bada, lehenengo erantzun egokian eman beharko litzateke eta iruzkin okerra, beharrezkoa bada, lehehengo erantzun okerean. Ez zaie erreparatzen beste erantzunen iruzkinei (ohartarazi gabe).

  2. Erantzun laburra Ikasleak testu labur bat idatzi behar du. Hau erantzun bat edo gehiagorekin alderatzen da. Erantzunak egokiak ala okerrak izan daitezke. Erantzun bakoitzak iruzkina bat izan dezake, aukeran. Erantzun batentzako iruzkinik sartzen ez bada, berez "Erantzun egokia" ala "Erantzun okerra" iruzkinak erakutsiko zaio ikasleari. Sartutako testua ez badagokio inongo erantzuni, galdera okerra eta berezko okerraren iruzkina erakutsiko zaio ikasleari.

    Berez dakarrenaren arabera, testua alderatzerakoan ez zaio erreparatzen letra larriz xehez dagoen. Bada aukera horri errepartzeko.

  3. Egia/Gezurra Galdera-mota honetako erantzunak bi aukera ditu, egia ala gezurra. Ikasleak aukera egokia egin behar du. Galdera-mota hau berez bi aukera dituen aukera anitzeko galdera da.
  4. Enuntziatuak lotu Galdera hauek oso erabilgarriak eta malguak dira. Zerrenda bateko izen edo enuntziatuak beste zerrenda batekoekin egoki lotu behar dira. Adibidez "Lotu hiriburua eta herrialdea" Japon, Kanada, Italia eta Tokio, Ottawa, Roma zerrendak emanda. Zerrendako elementuak errepikatu egin ahal dira baina kontuz ibili behar da errepikapen berdin berdinekin. Adibidez "Identifa ezazu izaki hauen mota" Enara, Behia, Iñurria, Txakurra eta Txoria, Animalia, Intsektua, Animalia zerrendekin.

    Galdera-mota hau sortzean lehen zerrendako datuak Erantzuna atalean agertzen dira eta bigarrenekoak Erantzun egokia atalean. Ikasleak datuak egoki lotzen dituenean lehen erantzunaren jauzia erabiltzen da. Erantzun oker batek bigarren erantzunaren orrialdera egiten du jauzi. Galderak ez du aukera ematen erantzun egoki pertsonalizatuak egiteko, ikasleari zenbat lotura diren egokiak ala guztiak diren egokiak esaten zaio.

    Aukera anitzeko galderan aukerak aleatorioki agertzen dira eta horietan ez bezala, datuen lehen zerrenda ez da nahasten eta sartutako orden berean agertzen da. Honek galdera "Ordenatuak" sortzeko aukera ematen du. Galdera honetan adibidez, "Jarri ondorengoa jaiotze-dataren arabera, gazteenetik hasita" 1., 2., 3., 4. eta Longfellow, Lawrence, Lowell, Larkin zerrendekin. Bigarren zerrenda nahastu egingo da galderan erabili aurretik.

  5. Zenbakizko galderak Galdera mota honen erantzuna zenbaki bat izango da. Era errezenean erantzun bakarra eskatzen du. Adibidez, "Zenbat da 2 gehi 2?" 4 erantzunarekin aurrerako jauzia eginez. Hala ere, hobe da zenbaki-rangoa zehaztea. Era horretan, galdera "Zenbat da 10 zati 3" bada, erantzuna "Gutxienekoa:Gehienekoa" eran eman beharko litzateke, bi balore bi puntuz banatuta, alegia (:). Horrela, 3.33:3.34 hartzen bada galderan onartutako rangotzat, 3.33, 3.333, 3.3333... erantzunak egokitzat hartuko dira. Erantzun "Oker"etan 3.3 (gutxienekoa baino txikiagoa) eta 3.4 (gutxienekoa baino handiagoa).

    Erantzun egoki bat baino gehiago egon ahal da eta erantzunak zenbaki bat edo bi izan daitezke. Kontuan hartu erantzunak zuzentzeko ordena 1. Erantzuna, 2. Erantzuna.... dela eta beraz kontuz ibili behar dela espero den erantzuna agertzeko. Adibidez, "Noiz jaio zen Larkin?" galderak 1922 izan beharko luke balore bakartzat, benetako erantzuna, eta 1920:1929 balore-parea, 20-ak, erantzun ez hain zehatz bezala. Balore hauek zuzentzeko ordena, jakina, 1922 eta gero 1920:1929 izango litzateke. Lehen erantzunaren iruzkina "Egokia da" izango litzateke eta bigarrenarena berriz "Hurbil, hamarkada egokia idatzi duzu".

    Erantzun okerrak sar daitezke, baina berez duen rangoaren arabera erantzun egokien ondoren jarri beharko lirateke. Adibidez, "10 zati 3" galderari 3:4 erantzun okerra gehitzean, erantzun egokiaren ondoren egin beharko da. Hau da, erantzunak ordenatu egiten dira 3.33:3.34 (erantzun "egokia") ondoren 3:4 (erantzun "okerra", baina ez erabat okerra).

Laguntza-fitxategien zerrenda