Galdetegia leiho "seguruan" erakutsi

Leiho "segurua" medio galdetegiak seguruagoak dira (kopiatzea eta tranpak egitea zailagoa da). Segurtasuna lortzen da ikasleek nabigatzaileetan egin ditzaketen eragiketak murriztuta.

Hau gertatzen da:

  • Javascript betekizun bihurtzen da.
  • Galdetegia leiho berri batean agertzen da, pantaila osoa hartuta.
  • Sagua medio testuan egin daitezkeen zenbait ekintza desaktibatu egiten dira.
  • Teklatuko zenbait agindu desaktibatu egiten dira.

OHARRA:Segurtasun hau ez da itxia.EZ ERABILI BABES HAUEK ESTRATEGIA BAKAR GISA. Web ingurunean galdetegiak ezin dira erabat babestu; beraz, ez egin kasu aukera honi, zure ikasleek ez kopiatzea edo tranparik ez egitea nahi baduzu. Beste estrategia batzuk izan daitezke, adibidez, galderen datu-base handiak egitea edo, hobeto, ebaluazio globalerako sistemaren gaineko hausnarketa egitea eta jarduera eraikitzaileagoei arreta gehiago eskaintzea (foroetako eztabaidei, glosategien osaerari, wikin idazteari, tailerrei, atazei

Laguntza-fitxategien zerrenda