Erantzun egokia eman ondorengo ekintza
Ekintza normala erantzunean zehaztu den orri-jauzia gertatzea da. Kasu gehienetan irakasgaiaren hurrengo orria erakutsiko da. Ikaslea irakasgaian zehar gidatuko da hasieratik bukaerarainoko bide logikoari jarraiki.
Hala ere, Irakasgaia modulua txartelez (flash-cards) osatutako zeregina balitz bezala ere erabil daiteke. Ikasleari halako informazioa erakusten zaio (aukeran) eta galdera bat egiten zaio, ohikoena aleatorioki. Ez da ezarri hasiera eta bukaerarik, orden jakin bati lotu gabe bata bestearen ondoan erakusten diren fitxa-multzo soil bat baino ez da.
Aukera honekin txartelen jokaeraren oso antzeko bi aldagai erabil daitezke. "Ikusi gabeko orri batera joan" aukerak ez du inoiz bi aldiz erakusten orri bera (nahiz eta ikasleak orri edo txartelarekin lotutako galderari egoki ez erantzun). Beste aukerak ("Erakutsi erantzun gabeko orri bat") aurretik agertu diren orriak ikusten uzten dio ikasleari baina lotutako galderari oker erantzun badio bakarrik.
Txartelez osatutako irakasgaietan irakasleak erabaki ahal du irakasgaiaren orri/txartel guztiak erabili ala aleatorioki hartutako azpimultzo bat bakarrik. "Erakutsi beharreko Orri (Txartel) kopurua" erabilita egiten da hau.