Jarduera-moduluak
Plataforma honek baditu hainbat jarduera-modulu ikastaroen diseinua egin ahal izateko.
Baliabideak
Datu-basea
Egunkaria
Modulu honek gogoeta egitea sustatzen du. Gai bat proposatuta, irakasleak ikasleak hausnarketa egitera bultzatuko ditu. Ikasle bakoitzak bere erantzunak editatu eta alda ditzake denborak aurrera egin ahala. Egunkaria pribatua da, irakasleak baino ezin du ikusi. Honek erantzuna eskain dezake eta kalifikazioak jarri. Oro har, idea ona da gutxienez Egunkari bat izatea asteko.
Etiketak
Foroak
Galdetegia
Glosategia
Jarduera honek hiztegien moduko definizio-zerrenda sortu eta mantentzeko aukera ematen die erabiltzaileei.
Sarrerak kategoriatan sailka daitezke, eta gero modu ezberdinetan bilatzeko modua dago: dataren arabera, egilearen arabera, alfabetikoki...
Irakasleak sarrerak beste glosategi batetik inporta ditzake, adibidez, ikastaro beraren barruan glosategi nagusitik beste batera.
Sarrera hauetarako estekak automatikoki sor daitezke ikastaroko gainerako baliabide eta jardueretatik.
Hausnarketak
Hot Potatoes
Ikasleak ariketak egiten saiatu ondoren, hainbat txosten izango ditugu galdera bakoitzari emandako erantzunekin eta lortutako emaitzen hainbat estatistikekin.
Ikasgaia
Ikasgaiak edukiak ematen ditu era malguan. Orri-segida bat da. Bakoitzaren amaieran galdera bat eta hainbat erantzun egon ohi dira. Ikasleak egindako aukeraren arabera, hurrengo orrira igaroko da edo aurreko batera. Ikasgaian zehar era sinplean edo konplexuan nabigatu ahal izango da, aurkezten den materialaren egituraren arabera, neurri handi batean.
Inkesta-feedback
Modulo honekin zure ikasleentzako inkesta pertsonalizatuak sor ditzakezu.
Inkesta xumeak
Liburuak
Liburua ikasteko material erreza da, hainbat orri izan ditzakeena.
Txata
Txat moduluak internet bidez elkarrizketa une berean (sinkronoa) egiteko aukera ematen die parte hartzaileei. Baliagarria da gainerako partaideak eta eztabaidagaia hobeto ezagutzeko. Txat-gela edo foroa (asinkronoa) erabiltzea oso kontu ezberdinak dira. Txat-moduluak ahalbidetzen du izandako txat-saioak kudeatzea eta berrikustea.
Wikiak
Wikiak web nabigatzailea erabilita marka-hizkuntza xumean dokumentuen idazketa kolektiboa egiteko aukera ematen du.
Wiki wiki-k hawaianoz "oso bizkor" esan nahi du, eta orriak sortzeko eta aktualizatzeko azkartasun hori da, hain zuzen, wiki teknologiaren ezaugarri nagusia. Oro har, aldaketak onartu aurretik ez da berrikusketarik egiten, eta wiki gehienak edozeinentzat daude irekita, edo wiki zerbitzarira sarbidea duten guztientzat.
Moodle-ren wiki moduluak ahalbidetzen du partaideek web orrietan batera lan egitea, edukia gehitu, zabaldu edo aldatzeko. Aurreko bertsioak ez dira inoiz ezabatzen eta beti ere berreskura daitezke.
Modulu hau Erfurt Wiki-n oinarritzen da.
Zereginak