Itemen analisia
Koadro honetan galdetegian prozesatutako datuak agertzen dira, analizatzeko eta epaitzeko, ebaluatze aldera. Parametro estatistikoak testen teoria klasikoa medio kalkulatzen dira (erref.1)
Zailtasun-indizea (zuzen erantzundako itemen %)
Ikasleentzako galdera zein zaila edo zein erraza den ebaluatzen du. Honela kalkulatzen da:
IF = (Xbatezbestekoa) / Xatuena
Xbatezbestekoa itema erantzuten duten ikasle guztiek lortutako puntuazioaren batezbestekoa da,
eta Xaltuena itemean lortutako puntuazio altuena.
Galderak zuzena/okerra gisa banatzen badira, parametro hori da galdera zuzen erantzun duten ikasleen portzentajea.
Kasu honetan, IF = a / n
a itema zuzen erantzun duen ikasle-kopurua da eta n proba erantzun duten ikasle-kopurua.
Desbiderapen tipikoa (DT)
Parametro honek erantzunen sakabanaketa neurtzen du. Erabiltzaile guztiek erantzun berbera eman badute, DT = 0. DT galdera bakoitzerako zatikatutako puntuazioen (zuzenak/altuena) laginerako desbiderapen estandar gisa kalkulatzen da.
Diskriminazio-indizea (DI)
Erabiltzaile gaituenek (puntuazio altuak lortzen dituzten erabiltzaileek) eta hain gaituak ez diren erabiltzaileek (puntuazio baxuak lortzen dituzten erabiltzaileek) item bakoitzean izan duten jardueraren adierazle gordina eskaintzen du. Parametroa kalkulatzeko, lehendabizi, partaideak herenetan banatzen dira, galdeketan lortutako puntuazio globalaren arabera. Ondoren, goiko taldeak eta beheko taldeak aztertzen ari den itemean lortutako batezbesteko puntuazioak kalkulatzen dira;
gero bien arteko batezbestekoa ateratzen da. Adierazpen matematikoa hau da:
DI = (Xaltuena � Xbaxuena)/
N
Xaltuena galdeketa osoan nota altuenak dituzten ikasleen herenak
item horretan lortutako zatidura-nota da (lortutakoa/altuena); adibidez: talde
horretako erantzun zuzenak.
Xbaxuena, berriz, galdeketa osoan puntuazio baxuenak lortu dituen
ikasleen herenaren batuketa baliokidea da.
Parametro horren tartea +1 eta �1 bitartekoa da. Indizea 0.0 baino txikiagoa izateak esan nahi item horretan beheko taldeak goiko taldeak baino emaitza hobea lortu duela. Item horiek kentzea komeni da, ez direlako fidagarriak. Egia esateko, item horiek galdeketaren puntuazio orokorraren zehaztasuna kaltetzen dute.
Diskriminazio-koefizientea (DK)
Item bakoitzak ikasle eraginkorrak eta eraginkorrak ez diren ikasleak bereizteko daukan ahalmenaren beste neurri bat da.
Diskriminazio-indizea itemeko puntuazioen eta galdeketako puntuazio globalaren arteko korrelazio-koefiziente bat da. Honela kalkulatzen da:
DK = Batura(xy)/ (N * sx
* sy)
Batura(xy) itemeko puntuazioen eta galdeketa osoko puntuazioen desbiderapenen biderkaduraren batura da,
N galdera horrek izandako erantzun-kopurua da,
sx galdera horretako zatidura-puntuazioen desbiderapen tipikoa da, eta
sy galdeketa osoko puntuazioen desbiderapen tipikoa.
Parametro hau +1 eta �1 bitartekoa da. Balioa positiboa izateak esan nahi du itemak ikasle trebeak eta trebeak ez direnak bereizten dituela; balioa negatiboa izateak, berriz, esan nahi du itema kalifikazio baxuena duten ikasleek hobeto erantzun dutela. DK negatiboa duten itemak
ikasle trebeenek oker erantzuten dituzte eta, beraz, ikasle horientzako zigor dira. Item
horiek kentzea komeni da.
Diskriminazio-koefizienteak, diskriminazio-indizearen aldean, abantaila bat dauka: ikasle guztien
informazioa erabiltzen du, ez bakarrik muturreko herenenak. Beraz, parametro hau erabilgarriagoa izan daiteke itemen portaera aztertzeko.