Taldeak egin ala ez
Gure ikastaroko ikasleak taldetan bildu ahal ditugu. Horretarako hiru aukera ditugu:
- Talderik ez - Ez dago talderik eta partaide guztiak batera ari dira talde bakarraren barruan
- Taldeek ezin elkar ikusi - Ikasle bakoitzak bere taldea baino ezin du ikusi; gainerakoak ezin ditu ikusi
- Taldeek elkar ikusten dute - Ikasle bakoitzak bere taldean egiten du lan baina gainerakoetan zertan ari diren ikusten du
Bi mailatan defini daitezke taldeak:
- 1. Ikastaro-mailan
- Besterik adierazi ezean, ikastaro-mailan definitutako taldeak ikastaroko jarduera guztietarako dira.
- 2. Jarduera-mailan
- Taldeak onartzen dituzten jarduerei taldekatze-mota jakina ezarri ahal zaie. Ikastaroaren ezarpenetan "taldeak behartuta" baldin badaude, ordea, jarduera bakoitzaren ezarpena ez da kontuan hartuko.