Foro-motak
Foro-mota ezberdinak daude aukeran:
Eztabaida arrunt bakarra. Gai bakarrari buruzko ideia-trukea da, dena orri berean. Egokia da gai jakin baten inguruko eztabaida laburrentzat.
Erabilera orokorreko foro arrunta. Foro ireki bat da, eta bertan edonork has dezake gai berri bat edozein unetan. Erabilera orokorrerako aukerarik onena.
Pertsona bakoitzak eztabaida bat bidaltzen du. Pertsona bakoitzak zehazki eztabaida gai berri bat bidal dezake (eta guztiek erantzun dezakete). Hau erabilgarria da ikasle bakoitzak eztabaida gai bat has dezan nahi duzunean, adibidez, asteko gaiaren inguruan bere iritzia emateko eta besteek erantzun dezaten.
Galdera eta Erantzuna motako foroa - G eta E motako foroetan ikasleek derrigorrean erantzun behar diote planteatutako galderari. Hori egindakoan beste ikaskideen erantzunak ikusi ahalko dituzte, bai eta horiei erantzun ere. Honekin lortu nahi da ikasle guztiek aukera bera izatea hasieran, orijinaltasuna eta pentsamendu autonomoa bultzatuz.
(Moodle-ren hurrengo bertsioetan foro-mota gehiago izango dira)