"Aiken" formatuko fitxategiak inportatu
"Aiken" formatua aukera anitzeko galderak sortzeko oso modu sinplea da, formatu argi eta ulerterraza erabilita. Hona hemen adibide bat:
Zein da galdera honen erantzun zuzena? A. Hau izango al da? B. Edo agian beste hori? C. Hori izango da, nonbait! D. Honek behar du izan! ANSWER: D Zein LMS-k ditu galdetegiak inportatzeko formatu gehien? A) Moodle-k B) ATutor-ek C) Claroline-k D) Blackboard-ek E) WebCT-ek F) Ilias-ek ANSWER: A
ADI!:
Galdera osoak lerro berean egon behar du.
Erantzun posible bakoitzak beste lerro batean hasi behar du, hasieran hizkia eta puntua duela '.' , edota parentesia ')', eta ondoren espazio bat.
Erantzun zuzena duen lerroak jarraian behar du egon, "ANSWER:" hasiera duela eta gero erantzun zuzenaren hasierako hizkia agertuz.