Liburuei buruz maiz egiten diren galderak

Zergatik bi maila bakarrik?
Oro har, bi maila nahikoak dira liburu guztien kasuan. Hiru maila izateak ekarriko luke eskas egituratutako liburuak sortzea. Liburu modulua diseinatuta dago hainbat orri izan ditzaketen ikas-material laburrak sortzeko. Normalean, dokumentu luzeagoak sortzeko egokiagoa da PDF formatua erabiltzea. PDF-ak sortzeko modu errezena inprimagailu birtualak erablitzea da (ikus PDFCreator, PDF Factory, Adobe Acrobat, e.a.).
 
Ikasleek liburuak editza ditzakete?
Irakasleek baino ezin dituzte liburuak sortu eta editatu. Ez dago asmorik ikasleei hori egiteko aukera emateko, baina inork egin dezake ikasleentzat horren antzeko zerbait (Portafolioa, agian?). Arrazoi nagusia Liburu modulua ahalik eta sinpleen mantentzea da
 
Nola bilatu liburuak?
Momentu honetan ez dago modu bakar bat, erabil ezazu nabigatzailearen bilaketa-funtzioa inprimatze-orrian. Bilaketa globala Moodle-ren foroetan baino ez dago erabilgarri. Komeniko litzateke bilaketa globalaren funtzioa baliabide guztietarako (liburuak barne) izatea. Inor animatuko al da?
 
Nire izenburuak ez dira lerro berean sartzen.
Kasu honetan idatz ezazu berriro izenburua edo eskatu web-guneko administratzaileari TOC zabalera handitzeko. Aldagai hau liburu guztietarako dago definituta moduluaren konfigurazio-orrian.

Laguntza-fitxategien zerrenda