Kategoria batetik galderak esportatu

Funtzio honek galdera-kategoria oso bat testu-fitxategi batera pasatzeko balio du.

Dena den, fitxategi-formatu batzuetan informazioa galtzen da galdera batzuk inportatzen direnean. Izan ere, formatu batzuk ez dituzte Moodle galderen ezaugarri guztiak. Esportatzen diren galderak, inportatutakoan, aldatu egiten dira. Halaber, galdera-mota batzuk ezin dira inola ere esportatu. Begiratu esportatutako datuak, ekoiztu aurretik.

Formatuak hauek dira:

GIFT formatua

GIFT formatua Moodle galderak testu-artxibo batera inportatzeko dagoen inportazio/esportazio formatu ulergarriena da. Irakasleek testu-artxiboetan galderak erraz idatz ditzaten sortu zen. Formatu hauek onartzen ditu: aukera anitzak, egia-gezurra, erantzun motza, parekatzea, zenbakizko galderak eta formatuan "galdutako hitza" sartzea. Txertatutako galderak ("cloze") oraindik ez ditugu sartu. Testu-fitxategietan hainbat galdera-mota erabil daitezke eta, gainera, formatuak onartzen ditu iruzkinak, galderen izenak, atzeraelikadura eta neurtutako kalifikazioak (portzentajeetan). Hona hemen adibide batzuk:

Kolonek 1492ko ze hilabetetan aurkitu zuen Amerika?{~azaroa ~iraila =urria}
 
Kolonek 1492ko {~azaroaren =urriaren ~irailaren} 12an aurkitu zuen Amerika.
 
Kolonek 1492ko azaroaren 12an aurkitu zuen Amerika.{FALSE}
 
Nork aurkitu zuen Amerika 1492ko urriaren 12an?{=Kolonek =Kristobal Kolonek}
 
Ze urtetan heldu zen Kolon Amerikara?{#1492}

GIFT formatuari buruzko informazio gehiago

XML Moodle XML formatua

    Moodleren formatu espezifiko honek galderak XML formatu sinplean inportatzen ditu. Galdera horiek galdeketa edozein kategoriara inporta daitezke gero edo beste edozein prozesutan erabili, XSLT eraldatzearen gisan.

IMS QTI 2.0

    Galderak IMS QTI formatu estandarrean (2.0 bertsioa) esportatzen dira. Esportatzeko modu horrek zip artxibo bakar batean fitxategi-talde bat sortzen du.

    IMS QTI guneari buruzko informazio gehiago (kanpo-gune bat leiho berri batean)

XHTML

    Kategoria XHTML "zorrotzeko" orri bakar batean esportatzen du. Galdera bakoitza dagokion <div> markan kokatzen da. Orrialde hori bere horretan erabili nahi baduzu, <form> marka editatu beharko duzu <body> atalaren hasieran, �mailto� gisako ekintzak burutzeko.

Laster formatu gehiago izango ditugu, WebCT eta Moodle programaren erabiltzaileek jarri nahi duten beste edozein formatu barne.

Laguntza-fitxategien zerrenda