Ikastaro-formatuak
Aste-formatua
-
Ikastaroa asteka antolatuta dago, hasiera- eta amaiera-data zehatzak dituela.
Aste bakoitzak hainbat jarduera ditu. Horietako batzuek, egunkariak kasu, astebeteko
epea baino iraupen luzeagoa izan dezakete.
Gai-formatua
-
Aste-formatuaren antzekoa da, baina asteka antolatu beharrean, gaika
antolatzen da. Gaiek ez dute denbora-mugarik, eta horregatik ez da datarik
zehaztu behar.
Formatu irekia
-
Formatu hau hasierako orrian agertzen den foro irekiari begira eginda dago. Ez
da formatu pedagogikoa. Komunitateko partaideen arteko informazio-trukea
mesedetzeko pentsatuta dago.