Modu moldagarria

Atal honetan baiezkoa aukeratzen baduzu, ikasleak saio berean galdera bati erantzun bat baino gehiago emateko aukera izango du. Erantzuna okerra bada, adibidez, ikasleak beste erantzun bat eman dezake berehala. Hala ere, azken puntuazioan zigorra aplikatuko da oker bakoitzagatik (zenbatekoa "zigor-faktorean" zehazten da).

Halaber, galderak egokitu egin daitezke, ikasleek berriz erantzutea erabakitzen dutenean. Hona hemen IMS QTI espezifikazioak galdera moldagarriak nola definitzen dituen:

Item moldagarria da itxura, puntuazioa (erantzunaren prozesatzea) ala biak ondo egokitzen dituen, ikasleen saio bakoitzean. Adibidez, item moldagarri batek ikasleari eska diezaioke, hasieran, laukitxo batean testu libreko erantzuna ematea; erantzun okerra jasotzen badu, ordea, gero aukera sinpleko galdera bat jar dezake eta erantzun zuzenari puntu gutxiago eman. Item moldagarriei esker, irakasleek ikasleak lan jakin batean gidatzeaz gain, prozesua kontuan hartzen duen emaitzak lortzen dituzte.

Modu moldagarrian botoi gehigarri bat dago galdera bakoitzean. Ikasleak botoi hori sakatzen badu, erantzuna puntuatzera bidaltzen da eta ikasleari lortu duen nota erakusten zaio. Galdera moldagarria bada, beste era batera aurkeztuko da, ikaslearen erantzuna kontuan hartuta. Galdera moldagarri sinpleenetan testua bakarrik aldatzen da eta ikasleari eskatzen zaio berriz erantzuteko; galdera moldagarri konplexuenetan, ordea, testuaz gain interakzio-elementuak ere alda daitezke.

Laguntza-fitxategien zerrenda