Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
txíngor
txío
txíngor, txingórra. (a). izena. Kazkabarra.   Granizo. Txingorra zuri zeuan goizian.
txingorráda, txingorradía. (c). izena. TXINGORRÁRA. Txingor-zaparrada.   Granizada. Txingorrada galanta bota zeban atzo atsaldian. Sin. txingor-zaparrara.
txingorra-mingorra. izena. (Eibar) "Cuatro esquinas. Harrapatze jokua. Lau, arboletan ipiñi eta bestia erdixan. Partaidiak batetik bestera pasatzen diran bittartian, katibuak harrapau egin bihar dittu. "Txutxurrutxu" esandakuan kanbixau eta katibuak harrapau. Galtzen dabenak, bera katibu." (SB Eibetno).
txingor-zaparrara, txingor-zaparraría. (b). izena. Granizada. Sin. txingorráda.
txínguan. (d). adberbioa. Hanka bakarka. Sin. anka txuntxurrian. Sin. anka bakarrian. Ik. txándorrika.
txinpárta, txinpartía. (b). izena. Sutan dagoen egurretik, eztanda egitean, sortzen den txingartxoa. Baita argindarrak edo igurtzidurak sortua ere.   Chispa. txinpártak dárixola. (c). esapidea. Oso haserre. Txinpartak darixola dago kaseta arrapau dotselako.
© Jaione Isazelaia
txintxa, txíntxia. (d). izena. Asto-albarden lokarria.   Cincha. komentario 1
txintxau. (a). aditza. (haur hizkera.) Zirikatu. Enara beti neri txintxatzen ibiltzen da. Berri samarra dirudi.
txintxaun, txintxauna. (Eibar) Columpio. Sin. zíburu, zínbilu-zánbulu.
txíntxe. 1. txíntxe, txíntxia. (c). izena. Zomorro txikia.   Chinche. Sin. tximutz. 2. txíntxe, txíntxia. (c). adjektiboa. Norbait gauzak epaitzen oso zorrotza denean, txintxe samarra dela esan ohi da.
txintxílikaixo, txintxílikaixua. (b). izena. (Oñati) "Cosa que está pendiente como la araña de la iglesia." (Izag Oñ).
txíntxiliz. (b). adberbioa. Zintzilik.   Colgando. Azur aundi bat zaroian lepotik txintxiliz. Sin. txíntxilizka. Ik. eségi.
txíntxilizka. (b). adberbioa. TXINTXILIZ, DINDILISKA (LEIN.). Zintzilik. Trolebusetik txintxilizka joaten da jentia. Sin. txíntxiliz. Ik. pitxí lora.
txintxóe, -i. 1. txintxóe, -i, txintxóia. (a). izena. Chichón. Ik. aundíttu. 2. txintxóe, -i, txintxóia. (a). izena. Karta-jokoa. El chinchón. Txintxoian jokatzen dou Gabonetan.
txíntxor, txintxórra. (d). izena. Orzuelo. Sin. txíldor.
txíntxurriska. (d). TXINDURRIKA, TXINTXURRUSKA, TXINTXURRISKA, TXANDORRIKA. 1. txintxurriska. adberbioa. TXINDURRIKA, TXINTXURRUSKA, TXINTXURRISKA, TXANDORRIKA. Hanka bakarka harri bati kuadroz kuadro bultza egitean datzan antzinako neska jolasa. Ik. txándorrika. 2. txintxurriska. (d). adberbioa. A la pata coja. Karreria eingotsut txintxurriska. Aldaera guztiak esaten zaio jolasari. Ostera, hanka bakarka ibiltze soilari txintxurriska, normalean. Ia galdua. Orain, anka baten gaiñian, edo "a la pata coja" esaten da.