Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zópa, zopía. (a). izena. Sopa. zópak eiñ. (c). esapidea. ZOPÁKUAK EIÑ. Harri lau bati indarrez jaurtiz ur gainean saltoak eragin. Gure mutikotan presetan edo osinetan egiten genuen jolasa. Gure mutikuak zopak eitten diardue goiz guztia./ Baietz amar zopa eiñ arri onekin.
zópak eiñ. (c). esapidea. ZOPÁKUAK EIÑ. Harri lau bati indarrez jaurtiz ur gainean saltoak eragin. Gure mutikotan presetan edo osinetan egiten genuen jolasa. Gure mutikuak zopak eitten diardue goiz guztia./ Baietz amar zopa eiñ arri onekin.
© Jaione Isazelaia
zopáko, zopakúa. (b). izena. Erdi kiskalitako ogi berezia, puntetan elkartzen diren bi zilindroz osatua gehienetan, zopa egiteko erabiltzen dena. Ekarri pare bat zopako Bolintxotik arrain zopia eitteko. Sin. pístola. Ik. zópa.
zopaundi, zopaundixa. izena. (Eibar) "Berdura, txarriki, okela eta oillaskuakin egindako zopia. Ogixa be gehitzen jako eta dana batera jaten da. Egun haundixetan egitten da." (SB Eibetno).
zopil, zopilla. izena. (Eibar) Erpila. Ik. érpill.
zopítta. 1. zopitta, zopittía. (d). izena. Narru-zopitta ere bai. iz. Larru puxketa adabakinetarako erabilia.   Trozo de cuero que se utiliza para remendar. Zopittia eztok josteko zeoze? Narru-zopitta bat ipintzia ta... Klem./ Abarkak eitten zien ba ganau-narruakin, da azpixan ipintzen jakuen zopíttia; zopíttia, apurtzen zanian. Luis. 2. zopitta, zopittía. (d). izena. Zopizartzen denean egiten diren zoi txikiak. zopittía éindda. (d). esapidea. Tringotuta. Lehortea dela eta lurrak gogor-gogor eginda daudenean ZOPITTIA EINDDA daudela esan ohi da.   Dícese que lo está la tierra cuando se halla dura y seca a causa del estiaje. Ezingo dou goldan eiñ, lurra zopittia eindda dago ta.
© Aitor Usobiaga
zopizártu. (d). aditza. ZOPIZARRAN (EDO ZOPIZARRIAN) EIÑ, IBILLI. Aitzurraz belarrak kendu eta lurra garbitu. Pedrok dioenez, basoan zopizarrian egiten zen eta ortuan saraketan. Ik. azalatxúrtu, sarátu.
zor, zórra. (a). izena. Deuda. Taillerrakin zorrak ein zittuan./ Kriston zorrak dauzka bankuakin. Pluralean, batik bat. Ik. s/zórrei olixúa. Alegiña iñ ezkeo eztao zorrik. esaera. (Lar Antz). Zor zarra, zor txarra. esaera. Aspaldiko zorra, zor txarra. zorrak bardinddu. (c). esapidea. Zorrak ordaindu. Gastu galantak ein jittuau eta etxakixat noizko bardindduko dittugun zorrak. zorrían erosi. (c). esapidea. ZORRETAN EROSI. Comprar a crédito, a fiado. Esaten dabe Lekeittion da zorretan erosten dala dendetan. Sin. apuntera erosi.
zorábixo, zorábixua. (d). izena. Zorabioa.   Mareo. Zorabixua erabiltze zan len; mariua; antzerakua beintzet. Zorabixua daukat, ero. Klem./ Zorabixua ein jako mezetan. Orain MARIO edo ONDOEZ esan ohi da. Ik. mário, ondóez.
zoragárri. 1. zoragarri, zoragarríxa. (b). adjektiboa. Oso ona.   Muy bueno, -a, encantador, -a. Egualdi zoragarrixa ein zeban atzo./ Persona zoragarrixa zan. 2. zoragarri. (b). adberbioa. Oso ongi. Zoragarri pasau giñuan Ansón.
zorakári.
© Jaione Isazelaia
© Ezezaguna
1. zorakari, zorakaríxa. (d). izena. . lolium tremulentum. Iraka.   Cizaña. Reigrasaren tankerakoa. Irinari gusto txarra ematen dio. Batzuek buru handiagoa omen dute eta beste batzuek txikiagoa. Txikiagodunari ANSUATEGI BEDARRA deitzen omen zaio, eta hau zelaietan egoten omen da. Etim.: zora+gari, ziurrenik. Sin. iráka.
2. zorakari, zorakaríxa. (d). adjektiboa. Ixturetatik ihes egiten zalea den behi sorgin eta lapurra.   Vaca aficionada a escapar de los cercados. Euki giñuan bei zorakari bat, beti sagar artera iges eitte zoskuna./ Zorakarixa dok e, bialtzen dok bos bei batera, da jeneral bei formalak alkarrekin ibiltzeittuk larrian, baiña bat baldin bada kuadrillan gustatzen etxakona, aura juten dok ola begira, an arrapau ero bestia, da ari zorakarixa. Sorgiña ero zorakarixa. Don. Arantzazu Mendian ardia da nagusi, eta bitxia da hango ikuspuntu kontrajarria: "Se dice de la oveja acostumbrada a entrar en los cercados." (Izag Oñ).
zorakeríxa, zorakerixía. (b). izena. Locura, insensatez. Makiña bat zorakerixa einddakuak ga.
zorámen, zoraména. (b). izena. De volverse loco, locura, de locura. Auzoko umiak gurera jolasera datozenian aura zoramena izaten da./ Jente guztia batera datorrenian zoramena izaten da tabernan./ Realak irabazi zebanian aura zan jentian zoramena. ZORAMENA IZAN, batez ere.
zorátu. (a). da-du aditza. Volver(se) loco. Obe dozu joatia zoratu baiño len. ZORATZEN EGON. esap. Oso pozik egon. Zoratzen dare alabatxuakin.
zordanbíde, zordanbidía. (c). izena. Zor dan bidea, pasatzeko eskubidea duzun bidea.   Dícese de los caminos por los que determinadas familias tienen derecho a andar, aunque su trazado discurra por terrenos ajenos. Naiz da aspaldixan bide ortatik ibilli ez, zordanbidia da ta deretxua dauke pasatzeko. Hitz bakar gisa edota baita ZOR DAN BIDIA —hirutan— ahoskatu ohi da. Ik. elizbíde.
zorgarri, zorgarrixa. (d). izena. Zorrak egiteko modukoa. Coca cola latia zorgarrixa da (garesti ateratzen da). (Lar Antz)./ Auxe da lanbídia zorgárrixa. (Izag Oñ).
zoríon, zoríonak. (a). izena. Felicidades, enhorabuena. Zorionak emun dosta. zoríonian. (c). adberbioa. En buena hora. Zorionian juntau zan lagun-kuadrilla orrekin, bestela onezkero kartzelan zan.
zoríoneko, zoríonekua. (b). izenlaguna. Dontsua, ditxosozkoa; zentzu peioratiboan edo ironikoan.   El dichoso. Zorioneko Roldan orrek pe emuten dau makiña bat berbakizun./ Zorioneko bixkor ibilli biarra dauke gaurko gaztiok. Asko jorratua den gauza bat aipatzerakoan erabilia, batik bat.