Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ugézaba
ultza, -e
ugézaba, ugézaba. (b). izena. Ugazaba.   Patrono, amo. Uezabakin burrukan eiñ i dau./ Uezaba geixao ibiltzen da errenterua daonian, da errixan ero daukanian bere nausixa. Orduan esaten da “uezaba da alako”. Don. Esan U Ik. jábe, nausi.
ugéz-áitta. (d). izena. Aita-ordekoa.   Padrastro. Uez-aitta ta uez-ama, ba padrastrua ta madrastia. Uez-alabia ba ospiziokua danian. Uez-semia ba berdin. Uez-... hospizioko seme-alabak direnian bakarrik ez; baita norbere aita edo amaren alargundu ondorengo ezkonkidea (uez-aitta, uez-ama), eta jakina, haren seme-alaba ordeak (uez-anai-arrebak). Adinekoek bakarrik ezagutzen dute hitza. Ik. aitta-órde.
ugéz-áizta, ugéz-áiztia. (d). izena. Ahizpa-ordea.
ugéz-álaba, ugéz-álabia. (d). izena. Hija adoptiva. Sin. alába ordéko. Ik. ugéz-áitta.
ugéz-áma, ugéz-áma. (d). izena. Madrastra. Sin. ama-órde. Ik. ugéz-áitta.
ugéz-ánai, ugéz-ánaia. (d). izena. Anai-ordea.   Hermano adoptivo.
ugéz-árreba, ugéz-árrebia. (d). izena. Arreba-ordea.   Hermana adoptiva.
ugéz-séme, ugéz-sémia. (d). izena. Hijo adoptivo.
ugéz-ume, ugéz-umia. (d). izena. Hijo/a adoptivo/a.
újentu, újentua. (c). izena. UNJENTU. Ukendua.   Ungüento, pomada. Etorri zaitte gurera, ujentu on bat daukat erriandako./ Unjentu au emuteko esan dost medikuak. Gaur pomada entzuten da, baina gure mutikotan ez.
Ujolde, . (a). toponimoa. (Elosu) UJELDE . Elosuko auzounea.
úju eiñ. (d). du aditza. Oihu egin. Gabaz uju eitten daben orri esaten jotsau gau-txorixa. Don. Gau-txorien oihuez entzun dugu bakarrik.
uká-perte. (d). UKÁ-PUERTE. Ijitoek zuten ohizko defentsa dena ukatzea zen. Antzinako ijito-kontu ezagunean aitak preso daramaten semeari Uka-perte (uka fuerte) duela izena oihukatzen dio; dena uka zezala esateko modu zuhurra.   En un cuento popular de gitanos el padre grita a su hijo detenido que diga llamarse "Uka-perte", sugeriendole así que lo niegue todo. Uka-perte, uka-perte dek ire izena! Uka-perte zala bere izena aittak esate jotsan semiai. Ukatzeko esan nai jotsan, baiña ezin esan ori direktamente ta. Ingo juan lapurretan bat ero zeoze, ta guardazibillak eruango juen da. Ukaperte dek ire izena, uka-perte mutiill! Klem. Tor. Etxebarriaren lexikoian ere badator honen aipamena: Uka, Jose, uka, eta egon zu orretan! Eta: Uko, Jose, uko, kastia bazara! (Etxba Eib).
ukat egiñ. (c). aditza. (Eibar) Neka-neka egin, lehertu.   Rendirse a la fatiga o a otro exceso. Kurutze astunan azpixan iru bider ukat ein ei eban gure Jaunak, urkamendiko tokira eldu aurretik. (Etxba Eib)./ Ukat eindda aillegau nitzuan Aixkorriko puntara. Sin. ukatu.
ukátu. 1. ukátu. (b). du aditza. Negar. Eztostazu ukatuko nerekin asarre zarela./ Ezin dda ukatu portau dana./ Juiziuan dana ukatu zeban. Ik. negáu. 2. ukatu. (b). da aditza. Negarse a algo. Agintzen bazotsen, bera etzala ukatuko lan ori eittera. Sin. negáu. 3. ukatu. (d). da-du aditza. Nekearen nekez etsi.   Rendir(se) de cansancio. Basarrixan eoten zan orduan lana; ura danian urriñ, da ganau-zaintzia, ittulia, gaztaiña zuritzen berriz, e, ukatzeko laiñ. Aniz./ Zalgia parrau eitten da, katiau eitten da dana. Garixa lotu eitten dau, garixa ukatu eitten dau atzenian. Don. UKATUTA, batik bat. Ukatuta geldittu nitzan lastofarduak jasotzen./ Gure Jose Ramon ukatuta etorri da basotik. Sin. ukat egiñ. Ik. mangáuta, pót eiñ, étenda.
ukolondo. UKONDO. Ik. ekúlondo.
1. ule. Ik. ílle.
2. úle, ulía. (c). izena. Plastiko antzeko mahai-estalgarria.   Hule. Ulia erre da lapikuakin.
ulíxa. (d). izenordaina. ULEXA (EIB.). Urlia, halako.   Tal, fulano. Ulixak esan zebala ta olakuak. Esan zostan neri eztakitt zeiñ ulixak esan zebala baiña... Klem./ Ulixa etxetan, porrejenplo Izarrekuak, Bitxurtun baeguan ilddakua, Bitxurtun difuntua dagola ero difuntia dagola. Aniz./ Ulixak ulixai entzundakuak eta olako kontu beruak eukitzeittu. Klem./ Elgoibarko auspu-konpontzaille bati bialdu ei zetsan errekaua, juateko Eibarren ulexa lekutara, auspu bat euala konpontzeko ta. (SM Zirik)./ Esan zeban ulixa lekutan ulixa mutillakin ikusi zebala. Ondoko hitza mugagabean. Gaur ia galdua. ALAKO erabiltzen da ordez: Alako lekutan alako mutillakin ikusi zebala. ulíxa ta bendíxa. (d). izenordaina. Urlia eta berendia. Fulano y mengano. Ulixak eta bendixak kulpa guztiak, berak bapez. Gaur egun fulano ta bengano gehiago. Sin. aláko eta aláko.