Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
txínguan
txipítta
txínguan. (d). adberbioa. Hanka bakarka. Sin. anka txuntxurrian. Sin. anka bakarrian. Ik. txándorrika.
txinpárta, txinpartía. (b). izena. Sutan dagoen egurretik, eztanda egitean, sortzen den txingartxoa. Baita argindarrak edo igurtzidurak sortua ere.   Chispa. txinpártak dárixola. (c). esapidea. Oso haserre. Txinpartak darixola dago kaseta arrapau dotselako.
© Jaione Isazelaia
txintxa, txíntxia. (d). izena. Asto-albarden lokarria.   Cincha. komentario 1
txintxau. (a). aditza. (haur hizkera.) Zirikatu. Enara beti neri txintxatzen ibiltzen da. Berri samarra dirudi.
txintxaun, txintxauna. (Eibar) Columpio. Sin. zíburu, zínbilu-zánbulu.
txíntxe. 1. txíntxe, txíntxia. (c). izena. Zomorro txikia.   Chinche. Sin. tximutz. 2. txíntxe, txíntxia. (c). adjektiboa. Norbait gauzak epaitzen oso zorrotza denean, txintxe samarra dela esan ohi da.
txintxílikaixo, txintxílikaixua. (b). izena. (Oñati) "Cosa que está pendiente como la araña de la iglesia." (Izag Oñ).
txíntxiliz. (b). adberbioa. Zintzilik.   Colgando. Azur aundi bat zaroian lepotik txintxiliz. Sin. txíntxilizka. Ik. eségi.
txíntxilizka. (b). adberbioa. TXINTXILIZ, DINDILISKA (LEIN.). Zintzilik. Trolebusetik txintxilizka joaten da jentia. Sin. txíntxiliz. Ik. pitxí lora.
txintxóe, -i. 1. txintxóe, -i, txintxóia. (a). izena. Chichón. Ik. aundíttu. 2. txintxóe, -i, txintxóia. (a). izena. Karta-jokoa. El chinchón. Txintxoian jokatzen dou Gabonetan.
txíntxor, txintxórra. (d). izena. Orzuelo. Sin. txíldor.
txíntxurriska. (d). TXINDURRIKA, TXINTXURRUSKA, TXINTXURRISKA, TXANDORRIKA. 1. txintxurriska. adberbioa. TXINDURRIKA, TXINTXURRUSKA, TXINTXURRISKA, TXANDORRIKA. Hanka bakarka harri bati kuadroz kuadro bultza egitean datzan antzinako neska jolasa. Ik. txándorrika. 2. txintxurriska. (d). adberbioa. A la pata coja. Karreria eingotsut txintxurriska. Aldaera guztiak esaten zaio jolasari. Ostera, hanka bakarka ibiltze soilari txintxurriska, normalean. Ia galdua. Orain, anka baten gaiñian, edo "a la pata coja" esaten da.
txío. 1. txío, txíua. (b). izena. (Ubera) Enara.   Golondrina. Urtero txiuak apixia eitten dabe gure ataixan. Esaera da txioak amabirjinari begiko zamarra atera ziola eta horregatik ez direla hil behar. Beste modu askotara ere esaten zaio txori honi: azpizuri, golondrina, kulentriña. Ik. beltxijóe. 2. txío, txíua. (d). izena. philloscopus collybita. Mosquitero. Txori txikia. Sin. kakátxiñ. 3. txío, txíua. (c). izena. Piada, acción de piar. Txiten txiuak eztoste lotan laga./ Txio ta txio dabitz apixako txorikumak. TXÍOKA. Piando. Txitak txioka baten ziarduen amaandik galduta. Sin. pío. 4. txio-txio. (a). izena. (haur hizkera.) Txoria, haur hizkeran. Sin. pipi.
txipili-txapala. (c). onomatopeia. (Oñati) "Andar en el agua. Plisti plasta ibilli." (Izag Oñ). Sin. plisti-plásta.
txipilipeta, txipilipetia. izena. PITXILIPETA. Tximeleta. Pitxilipeta orixa, iru egungarrengo eurixa. (Izag Oñ). Sin. mitxeléta, tximeléta.
txipiróe, -i. 1. txipiróe, -i, txipiróia. (a). izena. Chipirón. Sin. txibixa. txipiroia garbittu. (lagunartekoa.) Masturbatu (emakumea). An ibili nintzonan atsaldian txipiroi garbitzen, premiñia be bai gero e! (TSE Berb). 2. txipiroe, -i, txipiroia. izena. coprinus comatus. Barbuda (perretxikua). (SB Eibetno).