Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
txapélgorri
txarrápo
txapélgorri. 1. txapélgorri, txapélgorrixa. (c). izena. Txapel gorria daramana. 2. txapélgorri, txapélgorrixa. (c). izena. (eufemismoa.) Carlista. Plazentzian txapelgorri asko zan.
txapíau. (c). dio aditza. (eufemismoa.) Lehiaketa bat edo dirua irabazi norbaiti; inoiz, lapurretan egin. Testuinguruak argitzen du.   Birlar; ganar una competición o dinero a alguien; a veces, robar. Milla duro txapiau zoskuen kartetan./ Spriñian txapiau jotsan karreria. Sin. linpíau. Ik. miáu eiñ, txápio.
txapiño, txapiñuak. izena. Hankatrapuak. Abarkak janzteko oinak batuaz galtza modura erabiltzen zen lau puntako oihala. (Berrio-Elorrio). Anketan al dan moruen txapiñuak-eta erute zittuen. Txapiñua da tela bat, kuadrau bat; ankia batze zan txapiñuaz. Berrio. Bergara aldean trapuak.
txápio. (c). aditza. (lagunartekoa.) Irabazi, lapurtu. Ikusikok, Retegi atzetik joangok partidu osuan da azkenian txapio./ Komunian neuan bittartian karteria txaketatik txapio. Normalean esaldiaren azkenean jarria, inolako aditz laguntzailerik gabe. TXAPIO EI Ik. txapíau, línpio.
txapítula, txapítulia. (d). izena. Kartoi, txapa, egur... zatia, zuloa estaltzeko-eta erabiltzen dena.   Cualquier pedazo de cartón, chapa, madera, etc. que sirve para tapar efímeramente un agujero, etc. Txapitulia, txapitulatxo bat sartzia zulo baten ero. Txapitula bat ipiñi ero, leku txiki baten ero. Klem. Ik. txaplata.
txapitxula, txapítulie. izena. (Leintz) Teilatuko leihatila.
txapláta. 1. txaplata, txaplatía. (c). izena. Adabakina. Egurrezkoa, gomazkoa, narruzkoa...   Petacho. Gomazko txaplatatxo jarri dotsat abarkiai, zulua zeukan da. Arroparenari ere bai: adabakiñ, handia bada. Sin. txátal. Ik. adábakiñ, txapítula. 2. txaplata, txaplatía. (c). izena. Zerbaiten pusketa txiki eta zapala. “Busti ala siku”, ori arrixa zanian —dirua etzan egoten betik— eta orduan arrixa, bota txistua ta botatzen zan gora, arri-txaplata bat: “busti ala siku?”. Don. 3. txaplata, txaplatía. (c). adjektiboa. Lotsagabe samarra. (Emakumeez; neskatilez, batik bat).   Impertinente. Dícese, sobre todo, de las niñas traviesas y contestonas. Txaplatia? Lotsagabe antzeko barritxu samarra ero. Klem./ Belarrezkiñako batekin kendukotsut kontestatzeko goguak, txaplatioi alakuoi.
txar, txárra. (a). adjektiboa. Malo, -a. lupuá baiño txárraua. (c). esapidea. Oso txarra, gaiztoa. Pertsonez, batik bat. Orren aittajuna be lupua baiño txarraua zuan. Ez dakigu esapide hau lupu-ren lau adieretatik zeini dagokion. sarnia baiño txarraua izan. esapidea. Oso txarra izan. txarraorik ez euki. esapidea. 1. txarraorik ez euki. Okerrago ez egon. Fernandok eztauka txarraorik. (Lar Antz). 2. txarraorik ez euki. esapidea. Itxura txarrik izan ez. Aspaldian ikusteke nenguan, da eztauka txarraorik. (Lar Antz). txarréra artu. (c). esapidea. Gaizki hartu. Brometan “fraille” esan notsan, txarrera artu ta burrukarako plantau jatan. txarréra jo. esapidea. 1. txarrera jo. (b). esapidea. Eguraldia txartu. Egualdixak txarrera joko ei dau. 2. txarrera jo. (c). esapidea. Ir a malas (por la via judicial, etc.) Jente orrekin onian konpontzia obe dozue. Txarrera jo ezkero galtzekuak dauzkazue. txarrían. (c). adberbioa. A malas. Ni onian ona naiz baiña txarrian oso txarra./ Etxera ekarrikou, onian ezin bada txarrian. Sin. gogorrían. Ant. .
txára, txaría. (c). izena. Berez sortutako pago, haritz, arte... basoa.   Jaral. Urrupaingo txaran ezkutau jat erbixa. Sin. txaraka. txarako egur, txarako egurra. izena. Berez hazitako zuhaiztiko egurra. Au da txarako egurra, ta orrek zuk esan dozun orrek dia subil-txendorrak. Jose.
txara-bedar, txara-bedarra. izena. "La clase de hierba mala de raíces largas." (Izag Antz).
txaraka, txarakía. (d). izena. Txara.   Jaral. Urriz-txarakia-ta; zerraua dagonian, txarakia. Txaria aitzai tta geixao esango jakok, baiña urritz-txarakia esan izan jakok. Bueno, ez; urritz-txaria be esate zuan. Txaria eta txarakia bat izangoittuk. Klem. Hitz konposatuetan, batik bat. Sin. txára.
txarki. (b). adberbioa. Gaizki.   Mal. Sin. gáizki, txárto.
txarlátan. 1. txarlátan, txarlatána. (b). izena. Ferietan etengabeko berriketaz txutxeriak saltzen dituena.   Charlatán de feria. Txarlatanai erosittako abrelatasak eskaxa urten dau. 2. txarlatan, txarlatána. (b). adjektiboa. Berritsua, jarduntsua.
txarol. 1. txarol, txarola. izena. (Eibar) Piezak txarolatzeko taillarra. Pavón. txarola emon. aditza. TXAROLAU. "Pavonar.   Galtzairuzko piezen gaiñazala ugartu ez dein oxido-kapa mehe urdin illunez tapatzia." (SB Eibetno). 2. txarol, txarola. (c). izena. Charol. Txarolezko zapatekin dotore asko joaten giñan Paskuetara.
txaróles, txarolésa. (c). izena. Ganado vacuno de raza charolesa. Bost txal ekarrittu, txarolesak. Ik. umeskétu.
txarráma, txárramia. (c). izena. Cerda con crías. Kortan zeuan txarrama bost umekin. Azen.: txarráma, -ía ere bai.
© Jaione Isazelaia
txarránka, txarrankía, -ak. (c). izena. Txerri hankak; plater ezaguna.   Patas de cerdo. Gaur txarrankak dauzkau bazkaltzeko. Pluralean batik bat. Ik. txarrí-bélarri.
txarrántxa.
© Oñatiko Liburutegiko taldea
1. txarrantxa, txarrantxía. (d). izena. Carda para limpiar y suavizar el lino antes del hilado. Gurian be bazien artaiko aparatuak: txarrantxia. JJp./ Oiñ adornu moduan ikusten die txarrantxak. Zurezko laukia, burdinazko punta zorrotz, luze eta ugarikoa. Txarrantxaren hortzetan gelditzen zena zen harigai finena. Txarrantxak hanka-leku bat izaten du, hanka bertan sartu eta eusteko. Ik. karda.
2. txarrantxa, txarrantxía. (d). izena. Alanbre eztakaduna. Ik. alánbre-eztáka. 3. txarrantxa, txarrantxia. (d). izena. Etxearen egituran, zurajeak gogortzeko erabiltzen diren besoak. Normalean postetik frontalera botata ikusiko ditugu. Baina andaminoak gogortzeko ere erabiltzen dira. Andamiñua ein da, tak, txarrantxak ipini, da zertze giñuzen. Txarrantxia izaten da josi besua Sin. áspa. Ik. beso, saiets.