Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
tanto
tarrát!
tanto, tántua. (c). izena. Arropa baten punto, mantxa edo apaingarri biribila. Soiñoko bat tanto gorrixekin, oso politta.
tántodun, tántoduna. adjektiboa. Apaingarri edo tanto biribilak dituena, jantzia gehienetan. Alkondara tantodun zatar batekin zoian.
tántora lan eiñ. (c). esapidea. Sistema de trabajo que consiste en cobrar en proporción al trabajo hecho, según contrato estipulado; normalmente un porcentaje de las ganancias. Jornalan lekuan, onenbeste lan eitten dozu ba... onenbeste pagatzen dotsut, osea tantora. Zuk eztaukazu jornal fijua; tantora zabitz. Klem./ Oingo basomutillak tantora eitten juek lan: piñuixa bota ta balixuan ainbesteko bat erendako. Ik. áinbesteko bat.
1. tápa, tapía. (a). izena. Tapa. Gurdiarenak AURREKO TAPA eta ATZEKO TAPA. Leihoarenak BENTANA-TAPA, behien askaurrekoak GANAU-TAPA. tapak egon. (b). esapidea. Kaletarrek "tapak daudela" diote urak norbera kubritzen duenean. Kontuz Bolintxoko presan, tapak dare ta.
tapa-tapa. (b). onomatopeia. Oinez pauso normalean. Uberatik bueltia ein ddou tapa-tapa./ Ale, jaiki tta etorri tapa-tapa. Ik. taka-taka, táparra-táparra.
2. tápa!. (c). interjekzioa. Orduantxe, bertan, hantxe bertan. intj. que significa en ese preciso momento, allí mismo. Kamiñuan buelta artzen niarduala, tapa!, ertzaiñak parian. Ik. taka!, tak!.
tapáboka, tapábokia. (b). izena. TAPÁOKA. Bufanda. Zelako tapaoka politta daukazun. Orain bufanda gehiago. Etim.: tapa+boca.
táparra-táparra. (c). adberbioa. Oinez pauso normalean ibiltzearen onom. Ez, naixao dot oiñez joan; taparra-taparra orduerdi baiño len naiz etxian./ Bixok taparra-taparra etorri ga kontuak esanaz. Ik. taka-taka, tapa-tapa.
tapáu. 1. tapáu. (a). da-du aditza. Tapar(se). Ik. apurtu, estali. 2. tapáu. (c). aditza. Herri kiroletan, bestearen marka hobetu. Iria tapau baietz! Sin. ondu.
tapoe, -i, tapóia. (a). izena. Tapón.
tárdantza, tárdantzia. (c). izena. Tandanza. Tardantza barik etortzeko esan dotset, baiña ikusi ze ordu dan.
tardáu. (a). aditza. Tardar.
tária, tária. (c). izena. Tarea. Oinddio taria luzia geratze jaku, baiña illundu aurretik akabau bia da patata sartzia./ Gaurko taria eztou akabau oinddio. NOR mugb. eta mugt. berdin.
tariñ, taríña. (c). izena. carduelis spinus. Tarín. Txori txikia
tarran, tarrana. (c). Esnea edo txokolatea egosi ondoren, ontziaren hondarrean eta alboetan itsatsita gelditzen dena. Txokolatia egitten dogunian, tarrana izaten da estimauena. Ik. arroka.
tarrapatan, tarrapatana. adjektiboa. "Pertsona saltseroa, denean sartzen dena. Joakiña tarrapatan bat izen da, danekin sosio itten dala." (Lar Antz).
tarrapatata, tarrapatatia. adjektiboa. "Nabarmentzen denari, bere burua erakusten duenari esaten zaio. Ori da tarrapatatia!" (Lar Antz).
tarrasían. (b). adberbioa. Arrastaka, narrasean.   A arrastras. Ez ekarri tarrasian maixa./ Tarrasian etara giñuan tabernatik. TARRASIAN ETARA, EKARRI... Aktiboa ia bakarrik. Ik. narras.
tarrasko, tarraskue. adjektiboa. (Aramaio) Ganorabakoa. Aze tarraskue ori be, ikusten dok zelan datorren! (Orm Aram).