Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sóldu
sopánda
sóldu. (d). da aditza. Grano bat heldu.   Madurar un grano. Grano bat eldu eitten danian
solímau, solimáua. (d). izena. "Sublimado corrosivo". Lehengo zaharrek esana horrelakoetan: Orrek solimaua be erango leukek. Edale edo mozkor handiez, alegia, edozer gauza edango luketela esateko. Pozoi motaren bat ote den uste dute zaharrek. Maria Moliner-ek "solimán" edo "sublimado corrosivo"z zera dio. "Sustancia química formada por la combinación del cloro y el mercurio, venenosa y que se emplea en medicina como desinfectante". Ik. lizi.
solísonbra, solísonbria. (c). izena. Garai batean modan egon zen kopa: koñaka eta anisa nahastuta.
solo. Ik. soo.
solómo, solomúa. (b). izena. Lomo de cerdo. Solomo erria ogi bittartian, gauza gozua.
soltáu. (a). da-du aditza. Soltar(se). Atzo detenidu zabena soltau dabe./ Orrek eztau pezetaik soltatzen./ Ganaua soltau zanian ipursaltoka asi zan. Ik. jaraiñ, librau, eskátu. gérrikua soltau, zintturóia soltau. (d). esapidea. (eufemismoa.) GÉRRIKUA. Kaka egin. Etxoingo dau puxkat berorrek, gerrikua soltatzera joan biarra daukat eta. Baina guretzat txikitan aittajunak zintturoia soltatzia beste gauza bat zen: praketatik zinturoia kentzea, gogait eragiten genionean, siesta denporan ohean saltoka-eta, zinturoiaz guri emateko.
sólte. 1. solte. (b). adberbioa. Askatuta, libre.   Suelto, sin atar. Zapata-sokia solte daukazu./ Makiña bat zoro dabill solte. 2. sólte, sóltia. (c). adjektiboa. Soltura handikoa.   Suelto, resuelto. Neskekin tratuan da, oso soltia zan./ Oso pelotari soltia da. Ik. líbre.
soltéro, -a, solterúa, -ía. (a). izena. Ezkongabea. Soltero, -a. Ik. mútilzar.
soltúra, solturía. (b). izena. Soltura. Berbetan dantzan baiño soltura aundixaua dauka.
soman egon. esapidea. (Antzuola) "Pendiente, al loro egon, ibili." (Lar Antz).
sómanta, sómantia. (b). izena. Egurtua.   Somanta, tunda. Somanta ederra emun zotsen Elorrixon. Ik. egurtu.
somáten, somaténa. (d). izena. Primo de Riveraren garaian, zibil gobernuzalez osatutako milizia. Etxean zuten arma eta besteak beste salatari lanak egin ohi zituzten.   Somatén. Sasoe bateko somatenak izan bia zittuan ba gobiernuan aldekuak ero, ta arek armia eukitze juen itxuria. Politikako asuntua izan bia zuan zeozer. Klem. Zenbait adinekok "txibato-frankista" zentzuan erabili izan du: Fulano somatena ei dok.....
somáu. (c). du aditza. Somatu.   Sentir, barruntar, intuir. be asko zuan, baiña oiñ eztittut somatzen. Don.
sonáu, sonáua. (d). adjektiboa. Famatua.   Sonado, -a, afamado, -a. Iru sonauenak, iru pare irikin jasotako albergia. Hil.
sonbúru, sonburúa. (d). izena. SORBÚRU. Soinburua.   Hombro. Sorburua dok puntu bat, eta sorbaldia esaten jakok gain danai. Don. Ik. sorbálda.
soo, sóua. (a). izena. SÓLO (LEIN., UB., ANG.). Soroa.   Labradío. Soo ederrak dare Aixkarren./ Soluan dabill aitta. /o/ edo bat luze samarra entzuten da. Barazkiak dauden lekuari ortu deitzen zaio, eta beste jeneroak daudenei soo. soloik solo ibilli. (b). esapidea. (Leintz) Nondik nora ez dakiela, ganora barik ibili.
soóguen, soóguena. (c). izena. Soro-goiena, soroaren goi aldea.   La parte más alta del labradío. Erremolatxia daukau aurten sooguenian. Ant. sobárren.
© Jaione Isazelaia
soórma, soormía. (d). izena. Soro-horma, aldapan dagoen soroari eusteko egiten den horma. Sorokuai bai, soormak, baiña etxekuai paretia. Don.