Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
1. puntúan. (b). PÚNTTUAN. Karta-joku ezaguna.   Al punto. Etxokon Antoniri eztotsa iñok irabazten puntuan./ Punttuan jokatukou? Azentua bietara: puntúan edo púntuan.
2. púntuan. (b). adberbioa. Orain dela gutxi.   Hace poco. Puntuan ikusi dot zure ama./ Ointxe puntuan ein ddau diar Belenek. OINTXE PUNTUAN, adierazkortasun handiagoa eman nahi denean. puntúan beiñ. (c). adberbioa. Sarri.   Con frecuencia. Nik aura puntuan beiñ ikusten dot mozkortuta./ Fubolista ori puntuan beiñ jaok lurrian. Goiko esaldien antzeko testuinguruan, batik bat. Sin. takían potían. puntúan-puntúan. (c). adberbioa. (adierazkorra.) Sarri.   A menudo. Errotiak bi arri, bata azpittik, bestia gaiñetik; arek pikau ein biar puntuan-puntuan. Aniz. púntuko. (c). adberbioa. ANDIK PUNTUKO. Berehala, baina beti lehenaz.   Enseguida, al instante, pero siempre referiéndose al pasado. Lenengo tiro bat entzun zan eta puntuko beste bat./ Gizona il eta andik puntuko il zan andria./ Etxetik asarre urten zan da andik puntuko or dator diru eske, etxetik badoiala ta.
púñeta, púñetia. (c). izena. (arrunkeria.) Puñetas. Ezixok kasoik eiñ, gizurra ta puñetia besteik etxaukak eta. ze puñeta!. (b). interjekzioa. Qué puñetas! Berak ein daixela, ze puñeta.
púpu, pupúa. (a). izena. (haur hizkera.) Mina.   Dolor. Nun daukazu pupua, maitte? Pupua (mugatua) ia beti. Bot xentimoko pupua eta amar duroko trapua. (b). esaera. . (haur hizkera.) Min txikiari benda edo sendagai handia jartzen zaionean esana.
púrga, purgía. (b). izena. Laxante. Purgia artu biakot, iru egunian eztot eiñ eta.
purgatórixo, purgatórixua. (c). izena. Garbitokia.   Purgatorio.
purgazíño, purgazíñuak. (c). izena. Gaitz sexuala.   Blenorragia, purgaciones. Purgaziñuak pasauta dago.
púro, -u, púrua. (a). izena. ZIGARRO PURU, -O. Erretzeko zigarro-puroa.   Puro. Adinekoek ZIGARRO-PURU.
púrra!. 1. purra!. (b). interjekzioa. Voz con la que se llama a las gallinas. Oilluei artalia emon bia jakuenian, purra!, purra!, eiñaz diar eitte jakue. Ant. úxa!. 2. purra. izena. Oiloa, haur hizkeran.
purrust. onomatopeia. (Eibar) "Risotada. Bat-bateko barre zaratia. Txistia kontau orduko
púrrut. (c). onomatopeia. Puzkerraren onomatopeia. Egun guztia zabitz purrut eta purrut. Ik. parrát!.
purrutéro, purruterúa. (b). adjektiboa. (haur hizkera.) Puzkartia, haurren artean gehienbat.   Pedorrero, -a; entre niños, mayormente. Kakaiñero!, purrutero! joan emendik! Ik. puzkárrontzi, puzkárti.
purúan. (b). posposizioa. PURUZ. Buruan, poderioz.   A base de, a fuerza de. Ibilixan puruan zeoze ikasiko zeban./ Urtian puruan diru puxkat aurreratu dau./ Asmauko jonat gau guztian puruan ze esan bioten. Eli./ Jardunan puruz ikasi dau pelotan. ZEREN PURUAN edo PURUZ. Asko erabilia. Aditz partizipio deklinatuaren atzean gehienetan.
púsillo. 1. púsillo, púsillua. (c). izena. Ampolla producida por quemadura, principalmente. Olixo erria jausitta eskugaiña pusilloz beteta dauka. Lanagatik eskuetan sortzen diren anpollei edo oinetakoek ateratzen dituztenei baba, ez pusillo. komentario 1 2. púsillo, púsillua. (c). izena. Euriak inoiz putzuetan ateratzen dituen puxikak.   Globitos que produce a veces la lluvia en los pozos. Intxaurrak lakotxe pusilluak etaratzen jittuk zaparrariak.
pusillótu. (c). zaio aditza. Pusiloz bete.   Llenarse de pústulas. Olixo erria jausi jatan eta esku-gaiña ziero pusillotuta daukat.
pusk-. Horrela hasten diren berbak puxk-. ahoskatzen ditu jende gehienak, baina ez guztiak. Gauza bera gertatzen da pisk- (pixk-)hasten direnekin Ik. puxká bat.
púta. 1. puta, putía. (b). izena. Puta, prostituta. Putia, piñu-momorrua eta guardazibilla ez ei da sekula faltako. (c). esaera. Esaera ez oso zaharra. putátan. (c). adberbioa. En putas. Gogorra zuan aura putatan. Ik. putáta. putatára joan. (c). esapidea. Ir de putas. Bein joan giñuztan Bilbora putatara, eta... 2. puta, putía. (b). adjektiboa. (lagunartekoa.) Gizonez, maltzurra, tranposoa, adar-jotzailea. Oreja oso putia dok pelotan./ I aiz putia, i. Jakiñian etxakola gustatzen oillaskoik eta oixe ipiñi. 3. puta, putía. (c). adjektiboa. Zaila, alua. Aldapa putia jaok Elgetara./ Lan putia dok teillatukua.
puta bédar, puta bedárra. (d). izena. . PUTA LORA. Ezin izan dugu atera ez izen zientifikoa ez erdarazkoa. Lehenengo irteten direnak omen dira, San Jose lorak baino lehenago. Erreka bazterretan eta ura ugari dagoen tokietan egiten dira normalean. Kukufrakaren antz handia du oso, baina poltsa moduko hori handiagoa du puta bedarrak.