Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
pikú árbola, pikú árbolia. (a). izena. Higuera. Ik. piku.
piku-ésne, piku-esnía. (b). izena. Piku-ale berdeak kirtenean izan ohi duen esnea, garitxuendako ona omen dena.   La leche del rabo de higo verde, al parecer buena contra las verrugas. Garitxuak piku-esniakin igurtzen ibiltze giñan txikittan.
píkuka. (b). adberbioa. Pikukadak ematen, mokoka.   A picotazos. Oilluak alkarri pikuka dabitz./ Oilluak pikuka ein ddost. Don. PIKUKA EI
pikukára, pikukaría. (b). izena. Mokokada.   Picotazo. Aurten sagarrak txori-pikukaraz beteta dare./ Goiz guztia pikukaria an eta pikukaria emen zabitz, oilluen moduan.
Pikúlitta. (b). toponimoa. PIKÚNITTA. Pikunieta, Elosu eta Aizpurutxo bitarteko baserria, Antzuola partean. Erdi broman Pikulittara kriau bialduko aut esan ohi zen, amenazu gisa, edo joan ari Pikulittara, «joan hadi antzarrak perratzera» zentzuan. Leku aldrebes eta urrunaren sinonimoa da. Beste baserri izen edo leku batzuk ere erabili izan dira zentzu berarekin: Lezarrisoro —edo Lezaso— (Osintxu), Mixo, Buztingorri (Antzuola), Ipurtotz (Aramaio), Gaztandola (Goimendi); eta baita Canfranc (Huesca), Otxandixo eta Pekin ere. Ik. Canfránc, Gaztándola, Lezárrisoro, Míxo, Otxandíxo, Pekiñera bialdu, Buztingorri.
pikúluze, pikúluzia. (c). adjektiboa. Behar ez dena esan zalea.   Indiscreto, -a, deslenguado, -a. Ixilik egoten noiz ikasi biozu pikuluze orrek?. Umeez, batik bat. Ik. pikutero, -a.
pikumélau, pikumeláua. (c). adjektiboa. Memelo itxurakoa.   Persona de aspecto insustancial. Beti eskuak poltsikuan eta otz-arpegixa zeukan bati esaten gontsan pikumelaua. adj. gisa baino burla gisa da ezagunagoa.
piku ona euki. esapidea. Hizketan abila izan. Eu joan ari arekin berba ittera, ik piku ona daukak eta.
pikúpasa. 1. pikúpasa, pikúpasia. (b). izena. Pasa de higo. Agiñeko miña emuten zeben pikupasak. 2. pikúpasa, pikúpasia. (c). (eufemismoa.) Alua. Ik. piku.
pikutára joan. (b). esapidea. PIKUTÁRA BIALDU. Antzarrak perratzera joan, bialdu.   Ir o mandar a tomar viento. Bueno i, joan ari pikutara!/ Pikutara bialdu zeban enterau zanian. Ik. Pikúlitta.
pikutéau. (a). dio aditza. (haur hizkera.) Chivar. Andereñuana joaten da gauza danak pikuteatzera./ Beti pikuteatzen ibiltzen da.
pikutero, -a, pikuterúa, -ía. (a). adjektiboa. (haur hizkera.) Salatia.   Acusica. Lagunak ezin dabe Mikel ikusi, pikutero utsa dalako.
© Kutxa Fonoteka
pikutxóri, pikutxoríxa. (d). izena. sylvia atricapilla. Chimbo. Ik. txínbo.
pil-pil. onomatopeia. "Janarixak su motelian poliki-poliki egosteruzkuan sortzen dan zaratia. Bakillaua poliki-poliki, pil-pil-pil egosi bihar da." (SB Eibetno).
Pilárika egun, Pilárika eguna. (b). izen propioa. El día del Pilar (12 de octubre). Ik. Amábirjiña Garotáko.
pílla. (Leintz) PILLO (LEIN.). 1. pílla, píllia. (a). izena. Montón, cúmulo. Garo pillan ein ddot lo. píllia eiñ. (c). esapidea. Dirua aurreratu. Pillia eitten jardun bizi guztia, gero danak emen lagatzeko. 2. pílla, píllia. (a). zenbatzailea. Asko, mordoa.   Un montón, muchos. Jente pilliak urten dau bakaziñotara./ Ardao pilla bat eran giñuan. Pillia zein pilla bat erabili ohi da. Sin. mórdo.
pillar, pillárra. (d). izena. Etxearen egituran, lurretik teilaturaino heltzen den harrizko zutabea. Dejeak izaten ditu, zurajeko osagai ezberdinak asentatzeko mailak.   Pilar. Badao gurian, pillarra guk esaten jau. Pillarra da harrizkua; asi beian da taillaturaiñokua dao or pillara; eta arek dauzka dejiak... Harrizko poste bat, etxian egurrak araa deskantsauta, frontalak; inkluso tijeria be antxe deskantsauta dao pillarran gaiñian. Don.
pillas-pillas. "A pillas-pillas" Elkar harrapatzean datzan haur jolasa. Hala diote kaletarrek euskaraz zein erdaraz.   Juego infantil que consiste en pillar a otro. Vamos a jugar a pillas-pillas./ Jolastukou a pillas-pillas? Uberan karabaka deitzen genion jolas honi.
pilláu. (b). du aditza. PILLÁTU. Pilak egin.   Amontonar. Etxe aurrian pillauta dare traste guztiak./ Bazabitz zu diruak pillatu ta pillatu.
pillo, pillúe. (a). izena. (Leintz) PILLA. Pila.   Montón. Eskoriatzan hala deitzen zieten garai baten kanpotarrek euskaldunei. Euskaldun gehienak herriaren goi aldean bizi ziren, eta batzuek behealdekoei "maketo" deitzen zieten, eta, berriz, "pillue" beheko etxe berrietan bizi ziren erdaldunek goikoei. "Ese es pillue". Berba hori (pillue) etengabe entzuten zietelako, ziur asko. Sin. pílla.