Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
óindittik
oiñéztarri
óindittik. (c). adberbioa. Oraintxe bertatik.   Desde ahora mismo. Oindittik esaten dotsut or ze pasau bia daben.
óingo, oingúa. (a). izenlaguna. Oraingoa.   De ahora, actual. Oingo txokolatia eskaxa da. Ik. oingotxe. oingúan. (c). adberbioa. Oraingoan.   Esta vez. Oinguan irabazten urten dou.
oingórri útsetan. (d). adberbioa. Ortosik.   Descalzo. Ortotsik ez ari ibilli emen, ero oingorri utsetan ez ari ibilli ero. Don. Ez dugu beste inoiz entzun. Sin. ankáutsik, óiñutsik, órtosik.
oingótxe. 1. oingotxe, oingotxía. (c). izenlaguna. OINGOTXEKO, -UA. Oraingotxea, oraintxe bertakoa.   De ahora mismo. Kotxiak daukan markia oingotxia izan bia dau derrior./ OINGOTXEKUA ere bai zentzu berean: Oingotxekua da ba txarlestona! oingotxétik. (c). adberbioa. Oraintxe bertatik. Oingotxetik asi biakou datorren urtekua gertatzen. 2. oingotxe. (d). adberbioa. Oraintxe bertan.   Ahora mismo. Tarta au oingotxe jateko da./ Ogi au oingotxe einddakua da. 3. oingotxe. (d). adberbioa. Jada, dagoeneko.   Para ahora, ya. Astebeterako joan zan da oingotxe aspertuta dago. Sin. oingoz.
óingoz. 1. oingoz. (b). adberbioa. Oraingoz.   Por ahora. Oingoz ondo doia negoziua./ Oingoz eztou iñor biar ofizinan. 2. oingoz. (c). adberbioa. Oraingoz, dagoeneko, honezkero.   Ya, para ahora. Asi barri tta oingoz mozkortuta? Au dok jiria./ Aura oingoz gure zain dago. Sin. oingotxe.
óintsu. (c). adberbioa. Oraintsu.   Hace poco. Oinddio ointsu egon da sekuestro bat./ Eztakitt noiz ezkondu zan baiña ointsu beintzat.
óintxe. (a). adberbioa. OINTXE BERTAN. Oraintxe.   Ahora mismo. Etxoin, ointxe bertan nator da. OINTXE BERTAN: ointxe, indartuta. ointxe eta ointxe be. adberbioa. "Oraindik ere. Ori ointxe ta ointxe be pasatzen da.
1. oiñ. 1. óiñ, óiña. (d). izena. Oinaren luzera (neurri unitatea).   Pie. Gomozkortako gizon kapritxosu orrek etorri Egixa-barrenera ta kontau ei zittuan oiñak. Lau kantoetara, Egixan. Da etxera jun da arotzei esan ei otxen: Onenbeste oiñ da Egixa. Lau kantoetara biña oiñ geixao Gomozkortak. Hil./ Da oiña; burdixa, por ejenplo, oiña esaten jakon, zortzi oiñ, beratzi oiñ esaten jakon. Jul. Lekuko batek esan digu antzina bazirela oinetan neurtzen zuten «metroak» eta 27 cm duela oin batek. Sin. oinbéte. 2. óiñ, óiña. (d). izena. Hanka. Oiñetako, oiñez, etab. arruntak diren arren, oiñ nekez entzuten da.
2. óiñ. 1. oiñ. (a). adberbioa. Orain.   Ahora. Nun bizi aiz oiñ? oin ddala. (a). adberbioa. Orain dela, duela. Oin ddala ogei urte asi nitzan lanian. 2. oiñ. (b). juntagailua. Orain. · Ahora, ahora bien. Obe zeunke nerekin etorriko baziña. Oiñ, naixao bozu gelditzia, geldittu.
óiñago. (c). adberbioa. OIÑAO, -U. Orainago, orain dela gutxi.   Hace poco, recientemente. Oiñago ikusi neban bera, eskua igeltsuan zebala./ Oiñago izan da erregia Naparruan.
óiñagoko, óiñagokua. (c). izenlaguna. Orainagoko, duela gutxiko.   De hace poco. Ameriketan da Eusebio, baiña oiñagoko barririk eztaukau./ Zuk diñozun burrukia igezko jaixetakua zan, baiña nik kontau dotena oiñagokua.
oiñaldíxan. (c). adberbioa. Orainaldian, azken bolada honetan.   Ultimamente. Oiñaldixan gaizki nabill diruz.
oiñarrazí, oiñarrazixa. "El empeine del pie." (Izag Antz)
oiñétako, oiñétakua(k). izena. Calzado. Lustria emoixezu oiñetakuei.
óiñez. (a). adberbioa. OIÑEZÍAN. Andando, a pie. Zu trankill, gero oiñezian joango ga bixok. Adinekoek inoiz erabilia. Adinekoek inoiz OI
óiñezkero. (b). adberbioa. ÓNEZKERO, ONEZKERIO, OIÑEZKERIO. Honezkero.   Para ahora. Oiñezkero ondo jakingozu frantses. Azen.: oiñézkero ere bai.
oiñézko, oiñezkúa. (c). izena. Oinez dabilena.   Peatón. Len oiñezko asko ikuste zan kamiñotan gora ta bera. Oiñezkoik nai ez eta zaldizkoik aillegau ez. esaera. "Aberatsarekin ezkondu nahi eta ezkongabe geratzen denaregatik esana. Lehen aberatsa zaldiz ibiltzen zen." (Lar Antz). Sin. On billa, on billa, bonbilla.