Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
nausíttu. 1. nausíttu. (d). da aditza. Nagusitu, irabazle edo gailen gertatu, lehiaketa batean, batik bat.   Dominar, vencer, sobre todo tratándose de competición. Pelotan errez nausittu zien uberatarrak. 2. nausíttu. (c). da aditza. Pertsona handi egin.   Hacerse una persona mayor. Puxkat nausittu zanian alde in zeban etxetik./ Nausittutako jentia komeni da ikazgiñarako. Sin. aundi egin.
nazíño, naziñúa. (b). izena. Nación.
nazionalísta, nazionalistía. (a). izena. Nacionalista. Ik. abertzále.
nébera. 1. nébera, néberia. (d). izena. Elurzuloa. Ik. edurzúlo. 2. nébera, néberia. (d). izena. Antzinako hozkailua. Ik. fréskera.
Neberalde. toponimoa. Elosuko Agarre baserriko saila, elurzuloa egondako lekua.
Nebereta. toponimoa. Gorlako bidean Amezti baserria baino gorago dagoen azken bihurguneari "Neberetako bueltia" esan ohi zaio. Hurbil da elurzuloa.
négar. 1. negar, negárra. (a). izena. Lloro, llanto, lágrima. Ume negarrak entzuten die aldamenian. négar eiñ. (a). du aditza. Llorar. Gero alperrik izango da negar eittia. négar eráiñ. (b). dio aditza. Hacer llorar. Abadiak negar erain zotsen ezkonbarrixei bodako sermoian. negarrái émon. (c). dio aditza. Echarse a lorar. Entzutiaz bat negarrai emon zotsan. negárrak úrten. (b). dio aditza. Saltársele las lágrimas. Amai negarrak urtetze zotsan semiana jakin zebanian. ZERK urten. négarrez. (a). adberbioa. Llorando. négarrez úrtu. (c). esapidea. Negar asko egin. Nere bisabuelok eta, garbi esaten dotxut, bisabuelak eta, onek gauzok ikusi balittue negarrez urtu eingo zien. 2. negar. Ik. kandéla-négar, ur-négar.
negargárri. 1. negargarri, negargarríxa. (a). adjektiboa. Penagarria.   Lamentable, deplorable. Negargarrixa da ain gazteik iltzia. Ant. N. 2. negargarri. (c). adberbioa. Oso gaizki.   Rematadamente mal. Gerriko miñez negargarri ibilli zan sasoi baten./ Aspaldixan negargarri jabik gure fabrikia.
negargárrikerixa, negargárrikerixia. (c). izena. Negargura ematen duen zera. Azkenengo uraundixa pasauta gero Laudiotik pasau giñan da aura zan negargarrikerixia./ Kontuz ibilli zaittie politikiakin negargarrikerixan bat ein barik. Lehengo zaharrek dezente erabiltzen zuten.
negargúra, negarguría. (a). izena. Negar egiteko gogoa.   Ganas de llorar. Negarguria emoten dau Bosniakuak. negarguriak egon, negarguria euki. (a). esapidea. Negar egiteko gogoa izan. Negarguriak nago ta eztakitt zegaittik.
negár-márko, negár-márkua. (b). izena. NEGAR-MALKO. Negar-malkoa.   Lágrima. Ale, sikatuizu negar-markuak paiñoluakin. NEGAR-MALKO ere bai adinekoek. Ik. márko.
negár-plánta, negár-plántak. (a). izena. Negar itxurak.   Llanto simulado. Zelako negar-plantak eitten dittuan gure maiñosiak./ Bueno, negar-plantaik ezidazu eiñ neri; bi belarrondoko emungotsut eta orduan benetan eingozu. Pluralean, batik bat, baina negar-plantia ugari eta horrelakoak ere arruntak dira.
negarráldi, negarraldíxa. (b). izena. Negar saioa.   Llorera. Negarraldi majua ein zeban aitta il jakonian.
negárrontzi, negárrontzixa. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Negartia.   Llorón, -a. Ixo ume, ezta izan biar ain negarrontzixa.
négarti, négartixa. (b). adjektiboa. Llorón, -a. Oso negartixa ziñan txikittan. Ik. negárrontzi.
negar-zotiñ, negar-zotiña. (c). izena. Gimoteo. negár-zótinka. (c). adberbioa. Gimoteando. Negar-zotinka dago goiz guztia nobixuak laga dotsala ta. Ik. zótiñ.
negáu. 1. negáu. (c). du aditza. Ukatu emandako hitza edo egindako tratua.   Negar la palabra dada o el compromiso adquirido. Gauza bat ainddu lenengo ta gero ezetz esaten danian, negau. Klem./ Negau eitten dau dirua laga notsana. Sin. ukátu. 2. negáu. (c). da aditza. Ukatu zerbait egitera.   Negarse a algo. Juezana presentatzera negau zan. Sin. ukatu. 3. negáu, negáua. (b). adjektiboa. Zerbaiterako balio ez duena.   Negado, -a. Ondo negaua da kantuan./ Txofer moduan negaua da. ZERTAN negaua, batik bat.
negoziante, negoziantia. (b). izena. Negociante.