Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
nana(n) eiñ
narrua jo
náno, nanúa. (c). adjektiboa. Txikia, kaskarra.   Pequeño, -a, enano, -a. Erozeiñ ume nanok jote joskuk adarra./ Benetan nanua dago zuen txakurra.
nanótu. (c). da-du aditza. Ahuldu, koittautu.   Debilitar(se), volver(se) cuitado. Amandria, gaixua pasau zeban ezkero, ziero nanotuta dago./ Uste dot landara au azi biarrian nanotu ein ddala. Ik. gizajotu, koittáutu.
nanukerixa, nanukerixia. aditza. (Eibar) "Doilorkeria, zikoizkeria.   Ruindad. Aundiki guran eta nanukerixia beti aldian.
nápar, napárra. (b). izena. Navarro, -a. Naparruatik etorrittakuak, naparrak.
napár-égoe, napár-égoia. (c). izena. NAPARRAIZE. Hego-Ekialdetik, Nafarroa aldetik, jotzen duen haizea. Oso epela eta iraunkorra izaten da.   Viento del Sureste, muy templado y duradero. Uberan Bergako kanpaiak entzuten die napar-egoia dabillenian. Ik. égoe, -i.
napár-éuskaldun, napár-éuskalduna. (b). izena. Euskaraz dakien naparra.
napar-jénte, napar-jentía. (c). izena. Nafarra. Ironiaz edo broman, gehienetan. Napar-jente au gogorra dok, e. Orrekin broma gutxi. Bizkaittar-jente, kastillano-jente etab. ere entzun daitezke, eta baita inoiz Gorriz-jente (Gorriz baserrikoak) eta horrelakoak. Ik. napar-kásta.
napar-kásta, napar-kastía. (c). izena. Nafar jatorrikoa. Uste juat napar-kastia dala bai aittan eta bai aman partetik. Napar-jente zentzuan ere entzun daiteke.
náparri, náparrixa. NÁPARRIXA, -IA. Adinekoek /a/ berezkoaz ere bai: náparrixa, -ia. 1. náparri, náparrixa. (c). izena. NÁPARRIXA, -IA. Nafarreria.   Viruela. Arpegi guztia pikauta zeukan, gaztetan naparrixa pasauta. 2. náparri, náparrixa. (d). izena. NÁPARRIXA, -IA. Ganaduen gaitza.  Glosopeda. Auan banaka-banaka asko, baiña bat txarra naparrixia. Ankamiña be esaten dok, paiña emen naparrixia. Don. Ahoan agertzen omen da. Sin. ankamiñ.
náparri-étxe, náparri-etxía. (d). izen propioa. XX. mendearen hasieran Ondartza baserriaren ondoan zegoen etxea; nafarreriaz jotakoak sartzen ziren bertan.   Lazareto para enfermos de viruela que se encontraba en las proximidades del caserío Hondartza.
Náparrua. (a). toponimoa. Navarra. Berezko /a/z. Nafarroa: berez ez da etorriko ardoa. esaera. (Antzuola) (Lar Antz).
nar. Ik. lar.
nardáka. 1. nardáka, nardakía. (d). izena. Nardaia. Metro erdi edo gutxiagoko partika, katea erantsia duena. Lera garraiatzeko eta narraseko beste zama batzuei tiratzeko erabilia.   Pértiga corta con cadena adosada utilizada para arrastrar la narria y otras cargas. 2. nardáka, nardakía. (d). izena. Nardaia. Enborrak tatarras garraiatzeko tresna: burdinazko ziria kate bati erantsia.   Cuña de hierro con una cadena adosada, que se utiliza para acarrear troncos. Zirixa sartze jakuan tronguai puntatik eta gero narrasian etaratze zuan. Nardakia. Don.
narraséko, narrasekúa. (c). izenlaguna. Erretenean etorritako uragatik esan izan da.   Dícese del agua que llega a una casa por una acequia. Eztakitt ze moduzkua egongo dan ur ori erateko, narrasekua da ta.
narraskeríxa, narraskerixía. (b). izena. Dejadez, abandono. Narraskerixaz etzeban etara titulua.
narrástu. 1. narrastu. (c). da-du aditza. Narras bihurtu.   Volverse desaliñado, viejo. Oso narrastuta topau dot zuen aittajuna./ Gripiak ziero narrastu dau koittaua. 2. narrastu. (c). du aditza. Eguraldia eskastu.   Volverse desapacible el tiempo. Goizian alako egualdi ona zeuan da atsalderako ziero narrastu dau. Lanbroa sartzen denean erabiltzen da, batik bat.
1. narrúa jo. (b). dio-du aditza. Hacer el amor, follar. Narrua joteko ezkondu ero pagau ein bia dala ziñuan lenguan batek etsitta. Sin. narrútan eiñ, txórtan eiñ, txortía jo, jo.