Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
máketo
malapartáu
máketo, máketua. (c). izena. Maqueto. Decíase de los emigrantes con cierto desprecio. Azkenian maketo batekin ezkondu zuan./ Gaurko gaztiak eztabe maketo berbia ezautzen. komentario 1 Ik. pillo.
máki, mákixa(k). izena. Gerra ostetxoan batean bestean sortu ziren basagerlariak.   Maquis. Asturias aldian jeuken inddarra makixak. Bada Bergaran "Makixa" ezizena duen familia bat.
mákilla. 1. mákilla, mákillia. (a). izena. Palo. Mutikotan geuk eruaten gontsan makillia maixuai. mákillia merezi. (c). esapidea. MÁKILLIA ARTU. Makilakadak, zigorra, merezi, hartu. Gaur goizaldera zarataka ibilli dienak makillia merezi dabe./ Kontuz ezpazabitz makillia artukozu. 2. mákilla, mákillia. (b). izena. Eskuleku zuzena duen bastoia.   Bastón, palo. Makillia artu ta ferixara joaten zan. Eskuleku bihurra duenari bastoe edo katxaba.
makilla-dantza, makilla-dantzia. izena. "Makillegaz egitten dan euskal-dantzia." (SB Eibetno).
makillakára, makillakaría. (a). izena. Makila kolpea. Makillakaria emon jao katuai. komentario 1
makilla-sálda, makilla-saldía. (c). izena. Zurra, paliza, golpes. Lit.: "caldo de palo" Etxera aillegatziaz bat aittak makilla-saldia emon zotsan./ Barzelona-Atletik partiduan makilla-saldia egon zan.
mákina. MAKIÑA. 1. mákina, mákinia. (a). izena. MAKIÑA. Máquina. 2. mákina, mákinia. (d). izena. Gurdiaren draga mekanikoa.   Freno mecánico del carro. Makiniai olixua ein bia jako, gogortuta dago ta. 3. mákina, mákinia. (d). izena. Pareta-erlojuaren mekanismoa.   La máquina del reloj de pared. Erlojua zerenak janda dao baiña oinddio makina barri-barrixa dauka.
makineta, makinetia. (d). izena. Ehundegiaren pieza.
makinetxe, makinetxia. (c). izena. (Leintz) Indarretxea.   Central hidroeléctrica. Sin. indarrétxe.
mákiña bat. (b). zenbatzailea. (adierazkorra.) MAJIÑA BAT (ANTZ.). . Asko eta asko.   Cuántos. Makiña bat badago lan barik. mákiñatxo bat. (c). (adierazkorra.) "Makiña bat" indartuta. Makiñatxo bat nagi bizi dok gure kontura.
makiñetako, makiñetakua. izena. (Eibar) Obrero de máquinas.
makotu. (d). aditza. (Oñati) Kakotu.  "Encorvar, sacar curva (v. gr. al mango del bastón). Makotuta: rendido, agotado de cansancio." (Izag Oñ).
mákur. komentario 1 1. makur. Honako esapidearen estiloko forma adberbialetan bakarrik entzun ohi da. mákur-mákur éindda. (c). esapidea. Makurtuta. Auto ostian makur-makur eindda egon giñan tiruak ixildu arte. Sin. makurtuta. 2. makur. Ik. adármakur. 3. makur, makurra. izena. (Eibar) "Herramienta especial del culatero." (SB Eibetno)
makúrtu. (b). da-du aditza. Agachar(se), inclinar(se). Pezeta bategaittik jentia ezta makurtu be itten./ Burua makurtuizu baezpadabe. Gorputzagatik ia bakarrik. Gauzak, arbolak esate baterako, okertu, batik bat.
mal, mala. (d). Gaitza, gixotasuna.   Mal. Ori maloi etara egin biok.
mala. (a). Haur-jolasetan, falta. Mala ein ddozu eta oiñ zeu pagatzera.
Maláa. (d). toponimoa. Elgetan, herrian bertan, zegoen ermita.   La Magdalena, ermita de Elgeta ya inexistente. Malaako kanpai-otsa entzuten zen Uberan ipar-mendebaleko haizeak jotzen zuenean, zera ei zioen: «Au-dek-miseria! au-dek-miseria!» Beste baten esanetan, berriz, zei-ñe-kin! zei-ñe-kin! Esaten zuen, eta erantzuten zion Uberakoak: dana-danakin! dana-danakin! Zeinekin ezkondu, alegia, eta edozeinekin. Lehenago zenbait eliza edo ermitatako kanpai-hotsaren azpian esaldiren bat irakurri ohi zen, erritmoaren arabera, eta leku diferenteetako kanpaiek elkarri erantzun ere egin ohi zioten.
malakatáe, -i,, malakatáia. (d). izena. Gari jotzeko antzinako sistema. Sagarra xehetzeko edo errementari lanerako ere erabiltzen zen.   Antiguo sistema de trillar consistente en un eje, donde se encontraba el machaque, al que se giraba por medio de una pértiga tirada por una yunta o una caballería. También se usaba en en fraguas, etc. Ganauekin erabiltzen zan zer bat, ola bueltaka-bueltaka; gero poleakin ero, eztakit nik zela, erabiltze juen matxakia. Pare bat beikin. Malakataiakin gari joten. Klem. Sagarra jotzeko ere bai. Sagarra joteko makinia. Modu askotarakuak: batzuk eskuz eraitteko, au eskuz eraittekua da, beste batzuk motorrakin, beste batzuk e malakataia esaten jakon, ganauakin ibiltzekua. Don. Sistema hau errementariek ere erabiltzen zuten, besteak beste, taladroari eragiteko: Malakataian; arek taladruai eraitte otsan, taladrua zulatzen juate zan. Inaz. komentario 1 Sin. malárdatz.
maláletxe. 1. maláletxe, maláletxia. (b). adjektiboa. (lagunartekoa.) Jenio txarrekoa.   Malaleche, persona de mal genio. Pelotari ona da, baiña malaletxia. Sin. letxe txarreko. 2. maláletxe, maláletxia. (b). izena. (lagunartekoa.) Jenio txarra, haserrea. Oinddio etxat pasau malaletxia. maláletxian egon. (b). esapidea. Jenio txarrez egon. Sin. letxe txarrian egon.
malamente. adberbioa. MALAMENTIAN. "Egoera txarrean, gaizki. Berriz ezkondu zanian lelengo umiak malamente laga zittuan." (Lar Antz)