Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
labe-atáka
lágun
© Asier Sarasua
labe-atáka, labe-atakía. (d). izena. Labe-ahoa.   La boca del horno; del pan, generalmente. Labe-tapia..., ba atakian tapia; labe-atakia esan izen dok, eta aretxen tapia. Atakia izaten dok pa auraxe, zulua. Klem. Ik. atáka, labe-tápa.
labe-itxuski, labe-itsuskixa. izena. "Sutako brasa baztertzeko erabiltzen den erratza." (Lar Antz). Sin. labe-zátar.
labekára, labekaría. (c). izena. Labealdi baten edukia.   El contenido de una hornada. Labekara osua alperrik galdu jakuen azkarri txarra erabiltziagaittik.
labépala, labépalia. (c). izena. Pala de horno. Sin. ogí-pala.
labésu. LABÉKO SÚ. 1. labesu, labesúa. (c). izena. LABEKO SU. Ogia labean egitearen ekintza.   La acción de hacer el pan. Astero eitte zan basarrixan labesua./ Ekarrizu pare bar abar sorta labesurako./ Makiña bat labeko su einddakuak gaittun. LABESUA EI 2. labesu, labesúa. (c). izena. LABEKO SU. Labealdia, labealdi bakoitza.   Hornada de pan. Lenengo labesuko ogixa bigarrena baiño obeto erreta dago. Sin. labeáldi.
labe-tápa, labe-tapía. (c). izena. Labearen atetxoa.   El portillo del horno. Ik. labe-atáka.
labétxe, labetxía. (c). izena. LABETXU. Txabola edo estalpe batean dagoen labea.   Horno de pan situado en una chabola o cobertizo. Meterioneko labetxia aspaldi bota zan.
labe-zátar, labe-zatárra. (d). izena. Labea garbitzeko erratza; aipuan dator deskrizioa.   Barredero de horno. Guk labe-zatarra esaten gontsan: arbi-ostro ero garo berde ero, berde moltso bat aga baten puntan batu da sua baztar batera batzeko. Don.
labóre, laboría. (c). izena. Garia, garagarra, artoa.   Cereal. Len labore asko artze zan emen baiña oiñ artua bakarrik. Oso hitz arrunta baserritarren artean.
labóre-lúr, labóre-lúrra. (c). izena. Laborea hartzen den lurra. Kastilla aldekuak emenguak baiño labore-lur obiak dittuk.
labore-úrte, labore-urtía. (c). izena. Laborea hartzen den urtea, ona edo txarra, batik bat. Aurtengua labore-urte ona izan da. Ik. arto-gári.
labrádore, labradoría. (c). izena. Laboraria, nekazaria. Labrador Riojako jentia, geixena labradoria da. Euskal Herritik kanpokoez aritzerakoan, batik bat. Hemengoa baserritarra
lábrantza, lábrantzia. (b). izena. Laborantza.   Labranza; sobre todo en el sentido concreto de tierra labrada. Eurixa ein ddau ta eztago labrantzarako giroik./ Frantzia-Euskal Herrixan zelai asko ta labrantza gutxi ikusten da. Agian iparraldeko laborantza hitzak baino zentzu hertsiagoa du.
labrau. 1. labráu. (b). aditza. Lurra landu. 2. labrau. (b). aditza. Egurra landu. Labrar. —Korapillua bistarako dotoria da? —Bai; aura labratzen danian oso edarra urtetzen jok. Sebas. Sin. landu.
ládrillo, ládrillua. (a). izena. Ladrillo. Ik. ladrillo bero s.v. botilla.
laen. Ik. láren.
lafiára, lafiaría. (c). izena. Mozkorra.   Borrachera. An jebillan Osintxun kriston lafiariakin.
lafíau. (c). da aditza. (lagunartekoa.) LAPÍAU. Mozkortu.   Emborracharse. Sardaua probau bia giñuala-ta, asi giñuztan tonto-tonto, ta azkenerako danok lafiauta./ Gaur majo lapiauta jak ori. Don. komentario 1 Ik. atxurtu.
lága. 1. laga. (a). dio-du aditza. Dejar. Sukaldian laga dot poltsia. ZERI laga, horrelakoetan: LANÁI, ERANÁI, Nun artu, an laga. esaera. "Gauzak hartutako lekuan laga behar dira." (Lar Antz). laga egin bia jako. (c). esapidea. Ona, kalitate onekoa, trebea... dela. Riojako ardauai laga egin bia jako./ Orri txistiak kontatzen laga egin bia jakok. lagaixok/n!. (c). Ez ezak pentsa.   Déjate. Lagaixok. Eriotza beti dok bildurgarrixa. (Etxba Eib) lagía laga. (c). esapidea. Behin gauza bat Illuna zetorrela-ta, urrengo egunian batzekotan laga giñuzen bi sagar arbola, baiña badakizu, lagia laga, ta bertan usteldu die. 2. lagía, lagía. (d). adjektiboa. Utzia, jareina. Dejado, -a. Mutil ona da baiña oso lagia bere gauzekin./ Laster galduko jok giltzia, ain dok lagia eze. Mugatuan bakarrik. Sin. jaráiñ.