Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
-kía
-kingo
-kía. (d). Aditz transitibo banaka batzuei hikako (m) agintera zentzua eransten dion atzizkia. Ekakia jertse ori./ Ikusikia ia aitta agiri dan./ Erosikia pare bat ogi. Aditz nagusiari erantsia. Ik. ekárri.
kíkara. 1. kíkara, kíkaria. (c). izena. Argi, telefono edo telegrafo postetako isolatzaile zeramikoa.   Jícara, taza que sirve de aislante al cable en los postes de conducción eléctrica, teléfonos y telégrafos. Eskolatik etxerakuan gure dibersiño bakarra arrika kikarak apurtzia. 2. kíkara, kíkaria. (d). izena. JIKARA. Pattarra, kafea eta horrelako edariak hartzeko erabiltzen den helduleku bakarreko edalontzitxoa.   Jícara. Ipurdira estua, ipurdisendua eta kertena. Ipurdixa estuaua goixa baiño; lurrezkuak ero porzelanazkuak. Klem./ Gure amandria zalia zan bera be, ta txokolatia itte ebanian neri txokolatia. Baiña kikaretan e, ez tazetan e, olakoxe kikaratxuak, iru zopa. Hil.
kikarakára, kikarakaría. (d). izena. Berez, kikara bete isurkin; "Puxkatxo bat" zentzuan erabilia.   El contenido de una jícara; se usa en el sentido de "un poco de líquido" (bebida, normalmente). Gure aitta-zanak basua luzatu ta bein baiño geixaotan eskatze zeban: botaidazu kikarakaratxo bat ardao./ Kaziai kikarakaratxo bat koñak bota bia jako ondo gixatzeko.
kiki egin. aditza. (haur hizkera.) (Eibar) Ezkutatze jokuan ibili (ume txikixekin). Anetxo, kiki, kiki, nun dago?
kikíli-mákala. (c). Ondoezik samar, gaixoaldiagatik edo.   Así así, no muy bien; por enfermedad, generalmente. Kikili-makala ondo eztabillenian. Ondoezagaittik. Bai, neu oiñ nabillen moduan. Klem./ Etxian danak gripiakin, neu be kikili-makala, aura zonan aura.
© Josu Okina
kílika eiñ. (d). esapidea. Atearen sarrailatik, leihotik edo edonondik disimuloz begiratu.   Mirar con disimulo de una cerradura, ventana, etc. Kilika eittia; atian zerraillatik pe in leikek, erozein lekutatik, ero baztar batetik ero. Nobera ikusi barek bestia ikusi naixa. Klem. komentario 1
kili-kíli, kili-kilíxa. (b). izena. GILI-GILI. Cosquillas. Egundoko kili-kilixa dauka Milak. kili-kíli eiñ. (a). dio aditza. Hacer cosquillas. Ezidazu kili-kilirik eiñ./ Ama, Peruk kili-kili eitten dost. komentario 1 Ik. gilbéra.
kilikilitsu, kili-kilitsúa. (c). adjektiboa. Cosquilloso, -a. Sin. gilbéra.
kíli-kólo. 1. kili-kolo. (b). onomatopeia. Loka, mugikor.   Onomatopeya que indica que una cosa está suelta o mal sujeta; en sentido figurado, "poco afianzado". Galtzarako arlosak kili-kolo dare./ Jaixetako programia kili-kolo dago oinddio. Sin. loka. 2. kilí-kólo, kilí-kólua. (d). izena. Loka, baibena.   Vaivén, inestabilidad física. Mai onek kili-kolua dauka. Mugitu egiten dela, alegia.
kilímala ibilli. (c). esapidea. Osasunez makal ibilli. Aspaldian kilimala dabil Joxepa.
killár-ítxuski, killár-ítxuskixa. (d). izena. Escobón de brezo. Sin. itxúski, killárreskoba.
© Jaione Isazelaia
killárra, killarría,. (b). izena. . ILLÁRRA, IÑARRA, KIÑERRA. Calluna vulgaris. Brezo. Ikusten denez, aldaerak ugari dira eta badira hitz hauek /a/ berezkorik gabe esaten dituztenak ere: KILLAR, ILLAR, I komentario 1
© Jaione Isazelaia
killárreskoba, killárreskobia. (d). izena. Escobón de brezo. Killarreskobiakin garbitzen da ganbaria. Sin. itxúski, killár-ítxuski.
kílo, kílua. (a). izena. Kilo.
kilómetro, kilómetrua. (a). izena. Kilometro.
kilturrik ez jakin. "Ezer ez jakin. Kilturrik pe eztaki. Kiltur hitza ez dakite zer den, testuinguru honetan bakarrik erabiltzen dute." (Lar Antz)
kimatu. "Aramaion normalean lizarren adarrei orriak kentzea. Adarrekin sendorrak egiten ziren eta etxera eroaten ziren han kimatzeko." (Orm Aram). Ik. itxúndu.
kímera, kímerak. (d). izena. Ezinikusiak, eztabaidak.   "Desavenencia, disputa, riña." (María Moliner). Beti guriai bajezia idixagaittik, da bestiai ez gustatzen, da ortara kimerak eukitze zittuen. Mertz. KIMERAK EUKI. Ia galdua.
kímu, kimúa. (d). izena. Lakatz berria. Beian beti pujia, baiña arbola-burua mozten danian "kimua dezente etara jok". Don. Puja esan ohi da, baina Don.k dionez arbola-buruan sortzen denari kimu esaten zaio. Ez dut beste sekula entzun. Ik. púja.
© Jaione Isazelaia
kíndda, kinddía. (c). izena. . GINDA. Gerezi mota bat.   Guinda. KINDDA GARRATZA ere bada. komentario 1