Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
izúrrau. (a). du aditza. Izorratu, hondatu.   Fastidiar, estropear, joder (zentzu sexualik gabe). Baztarra jo eta kotxe guztia izurrau dau. Ik. ondátu. izurrau ári, izurrái. (c). interjekzioa. (lagunartekoa.) Izurra hadi.   Jódete. Berandu etorri baaiz bazkaltzera, oiñ izurrai.
izuta. "Korapillua, kiribiztia. Gehixenbat gari-azauak lotzerakuan egitten zan korapillua." (SB Eibetno)
ja!. (d). interjekzioa. Urduritasuna, presa, afana... adierazten duen esklamazioa. Neska koxkorrak giñanian, berriz, erromeixarako opilla, ezta, opilla ta tortillia, ezta. Ja! Sekula jan ezpagiñu bezelaxe bertara baiño len jan. Sot. (AA BergEus, 334. o.)/ Santa Maiñan atso pilla aundi bat begira, eta, ja! Mutillakin jatxi giñala etxekuei kontauko ete dotsen billurrakin, laga mutillai besotik eta... Sot. Gutxi entzuna.
jábe, jabía. (b). izena. ZEREN. Dueño. Zein da guardasol onen jabia?/ Zazpi etxen jabe da./ Ezta bere buruan jabe. ZEREN jabe edo jabea. komentario 1 jábe eiñ. 1. jabe eiñ. (b). da aditza. Hacerse dueño, adueñarse. Poliki-poliki inguruko terreno guztien jabe ein zan. Sin. jabetu. 2. jabe eiñ. (c). da aditza. Hacerse responsable. Bera etzala orren jabe eitten.
jabetásun, jabetasúna. (c). izena. Propiedad. Etxian jabetasun agirixa notarixan i dao./ Papeletan argi agertzen da terreno orren jabetasuna.
jabétu. konturátu. (b). da aditza. Darse cuenta. 1. jabetu. (c). da aditza. ZEREKIN. Apoderarse.   Adueñarse. Neu jabetu naiz zure erlojuakin. ZEREKIN jabetu. Ik. jabe eiñ. 2. jabetu. (c). da aditza. Konturatu. Etza jabetzen zer pasau dakizun?
jabóe, -i, jabóia. (a). izena. Jabón. jaboia emon. esapidea. "Pelota egin". (Lar Antz).
jabói-táko, jabói-tákua. (c). izena. Pastilla de jabón grande y rectangular. Ik. táko.
jabóiur, jaboiúra. (b). izena. JABONUR. Jaboia duen ura. Jaboiurakin garbitzen dau bizikletia.
jabonadura, jabonaduría. (c). izena. KO TABLIA. Arropari jaboia ematea garbitzeko. JABONADURAKO TABLIA esaten zaio horretarako erabiltzen den oholari. JABONADURAKO TABLIA esaten zaio horretarako erabiltzen den oholari.
jabóndu. (c). du aditza. Jaboiaz igurtzi.   Enjabonar. Da gero aura lixibia, ba, jabondu, ta an dana tolosturan ipiñi, sutako autxakin egosi... Hil. Jabondu, da gero uretan, urkorrientan, ur garbixan astinddu. Don.
jagi. Ik. jáiki.
jái. 1. jai, jáixak. (a). izena. Festak.   Fiestas. Laster die Elorrixoko jaixak. Pluralean ia beti. Fiesta edo festa ez da ia sekula esaten zentzu honetan. Ik. fiésta. 2. jai. (a). Lanik egin behar eztako eguna. Aditza ondoan duela erabilia.   Día de descanso laboral. Biar jai artu biot medikuana joateko./ Aurten Paskuetan eztaukagu jairik. jai euki. (b). esapidea. JAI EGON. No tener ninguna oportunidad, nada que hacer. Alperrik abill, neska orrekin jai daukak./ Geixao ezpada zaintzen jai dauka pelotan./ Emen lan egiñ ezian, jai dago. jai tta aste. (b). esapidea. Egunero, beti.   Tanto en día laboral como en festivo. Esne partitzen jarduten dau jai tta aste, uda ta negu. Ik. jaiégun.
jaiégun, jaiegúna. (b). izena. Día festivo. Jaieguna aillegau ta lan ein biarra tristia da. Ant. astégun.
jáiki. (a). da aditza. JEIKI. 2 komentario 1. jaiki. JAGI. Levantarse. Seiretan jaikitzen da egunero. Grabaketetan JAGI bat agertu zaigu. Eitten zoskun señoriak erlojua zertu, gu goizao jagitzeko, mezetarako, astuen moduan lana eitteko. Eli. jaikíxan. 1. jaikíxan. (c). adberbioa. Al galope (zaldia, astoa, txakurra). Atzo astuan jaikixan etorri nitzuan kaletik etxeraiño. Sin. laukúan. 2. jaikíxan. (c). adberbioa. Bizikletan jarlekutik jaikita. Jaikixan igo najuan Elgetako aldapa guztia. Ant. jarritta. Ik. zutíttu. 2. jaiki, jeiki. (c). du aditza. Jeikierazi. Umiak siestatik jaiki dabe aittajuna./ Zegaittik jaiki nozu ain goiz? 3. jaiki. (c). zaio aditza. JEIKI. Zakila tentetu.   Empinarse el pene. Orri oiñezkero etxakok jaiki be eingo./ Neska ori ikusi orduko jaikitze jatak. Inoiz adinekoei entzun diegu bazirela antzina "pastillas Jaiki" esaten zitzaienak. Garaiko "Viagra", itxura denez. Ik. tentetu. 4. jaiki. (d). da aditza. Ogi orea harrotu. Oria etxian eitten danian eromaixan —oramaixa orreaittik izengo da— “Oria eindda dao? Oria jaikitta dao?” Lebaduria, azkarrixa emundakuan, da aura kurtiduta ipiñi tta, epelian, jaiki eitten dok aura. Don./ Ogixa erriaz doia, ondo jaiki da, jaiki. Don. 5. jaiki. (c). zaio aditza. JEIKI. Ehiza-aberea bere gordelekutik irten ehiztariak eraginda. Nere muturran aurrian jaiki jatan erbixa. Ik. paráu. 6. jaiki, jaikíxa. (c). adjektiboa. Altivo, -a, orgulloso, -a. Ezta persona txarra, baiña jaiki samarra. Ik. ténte, urten. 7. jaiki, jaikixa. (d). izena. Harrokeria. eukixan jaikixa. (c). esapidea. Dirua izateak ematen duen harrokeria. Ez gure aberats barrixak asko ekixelako, baiña eukixaren jaikixa eban berakin. (SM Zirik)./Juan jakozen ari eukixan jaikixak; gizajuak ez eukan zer aora eruan, ezta ilda nun jausi be. (SM Zirik). Zera diosku idazle eibartarrak: "Eukiaren jaikia burua gora edo atzeruntz dabela ibiltzen diren aberats barriengatik esaten da". 8. jaiki, jaikixa. (d). izena. (Eibar) Garbo. Ikusizu zelako jaikixa daroian zure alabiak. (AAG Eibes)
jáio. (a). da aditza. JAIXO. Nacer. JAIXO eta bere eratorriak ere bai, mendebal aldera, batik bat. Goiztxo jaio giñuztan!. esaera. GU BE JAIO GIÑUZTAN BA!. "Zerbait ikusi ez edo ezagutu ez edo eduki ez duen pertsonak esaten du, bere garaian halakorik ez zelako. jaiúa izan. 1. jaiua izan. esapidea. JAIXUA IZAN. Jaiotakoa izan. Ori Elusun jaiua da. 2. jaiua izan. esapidea. JAIXUA IZAN. Trebea izan. Ni enok dantzarako jaiua.
© Jaione Isazelaia
jaiobérri, jaioberríxa. (a). Recién nacido, bebé. Oinddio jaioberrixa zan aitta il jakonian.
jaiókera, jaiókeria. (c). izena. Jaiotzea.   Nacimiento. Oso jaiokera txarra euki zeban./ Jaiokeratik eskuko atzaparrak falta jako./ Jaiokeratik da itxua. "Jaiokeratik", batik bat; gutxiago beste kasuetan.