Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
irakiñáldi
iri-gaztaiña
irakiñáldi, irakiñaldíxa. (c). izena. Isurkinak irakiten duen aldi bakoitza.   Hervor. Iru irakiñaldi emun biar izaten jakue potiei “baño marian” ipinitta. irakiñaldi bat falta. esapidea. Faltar un hervor.   Pertsona zozo edo gatzik gabeez esaten da irakiñalditxo bat falta zaiela. Sin. garbostu baten premiñia izan.
irakúrri. (d). du aditza. IRAKÓRRI. Aletu.   Desgranar. Idurixon da, artua irakurri esate zuan, eta emen, Artizen, urkuldu. Klem./ Artua da babia nik irakurri esaten juat. Babia etxian eitten baldin bou, “auxe babiau irakurri ein biou”. Don. Liburua leidu egiten da. Sin. alétu, urkúldu. Ik. garándu.
iraoko. (c). izenlaguna. (Oñati) Iragoko, iragango, aspaldiko. Joxe eztok iraoko urtietan agertu Sanmigeletan.
iráun. (b). du aditza. Durar, aguantar. Bi ordu iraun dau ziniak./ Eztakitt noiz arte iraungo daben jateke.
irauntasun. IRAUNKOR, IRAUNPIDE. Ik. iráupen.
iráupen, iraupéna. (c). izena. IRAUNPIDE. Zerbaitek irauten duen denbora, edo irauteko gaitasuna.   Duración, durabilidad. Zenbat denporako iraupena dauka kurso onek?/ Zapata onek iraupen aundikuak die. Elgetako Egotxeagako Joantxok IRAUNPIDE, IRAUNTASUN eta IRAUNKOR (substantibo gisa hau ere) esan dizkigu zentzu honetan, egurraren iraupenaz aritzerakoan: Aitza da iraunpide (edo iraunkorrik edo irauntasun) geixen daukan egurra. IRAUPIDE ere entzun dugu.
irausi. 1. irausi egon. Igel egon txerria. "Irausi dao: está en celo la cerda. Sin. ígel egon. 2. irausi. aditza. (Antzuola) "Talua irausi: volver la torta en la pala de hierro para que se le queme la corteza (se le forme) por las dos caras." (Izag Antz).
irázi. (d). du aditza. IDAZI. Iragazi.   Filtrar, colar. Esnia irazi ein biar izaten da jatxittakuan./ Satorzuluak dauken bentaja bakarra, eurixa obeto irazten dala lurrian. Ik. eralgi. Irabaziala irazi. (c). esaera. Irabazi ahala gastatu. Orrek badakizu zer eitten daben: irabaziala irazi. Ik. irázi.
irázteko, iráztekua. (d). izena. Iragaztekoa.   Colador, pasador. Ik. iráztontzi, pasádera, pasadóre.
© Jaione Isazelaia
iráztontzi, iráztontzixa. (c). izena. Esnea iragazteko ontzia. Metalezkoa, normalean. Colador grande para la leche. Iraztontzixan pasatze zan esne jatxi berrixa. Iraztontzi eta irazteko Sin. gisa ere erabiltzen dira, baina iraztontzia handiari esaten zaio, batik bat, ontzi formakoari, eta iraztekoa txikiari, pasadore ere esaten zaionari. Ik. irázteko, pasadóre.
íre, iría. (a). izenlaguna. Hirea.   Tuyo.
iréndu. (d). du aditza. Capar, castrar. Txarrixa irendu zeben gizentzeko. Irendu ezaguna da, baina kapadore esaten da eta ez irentzaile. Sin. kapáu.
© Gorka Ortega
irétargi, irétargixa. (c). izena. IÉTARGI, ILLETARGI (ANTZ.). Ilargia.   Luna. Ietargi da agian esanena. Illargi ere badarabilte etxe batzuetan. GOIKO MANUELEN IRETARGIXA esaten dio gure lekuko batek. Ik. ilbéte, illárgi. iretargi oso, iretargi osua. Luna llena. Sin. illárgi béte. irétargittan. (d). adberbioa. A la luz de la luna. Lapurra gabian iretargittan, aixkol-otxak entzunda, jun bera aintxintxika-ta, baiña ies eiñ. Hil. irétargixai bégira égon. (b). esapidea. Estar en babia. Egon ari iretargixai begira, ta ikusikok. komentario 1 irétargixan modúko arpegíxa. (c). esapidea. Aurpegi borobila. Talo arpegixa ere esaten da.
ireztu, ireztue. izena. (Leintz) Tximista. Ik. oiñéztu.
© Jaione Isazelaia
íri, iríxa. (a). izena. IDI. Buey. Beti guriai bajezia idixagaittik, da bestiai ez gustatzen, da ortara kimerak eukitze zittuen. Mertz. Gazteak direnean, iri-gazte edo ixko-koxkor esaten zaie. Idixei be esaten jakue, artian urte bittik irura doiazen idi gaztiei: "ixko-koxkorrak ipiñi jittuk". Kapautakuak, paiña ixko-koxkorrak. Idi gaztia ero ixko-koxkorra. Don.