Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
estréiñau. (b). da-du aditza. ESTRENAU. Estrenar. Oinddio estreiñau barik dauzkat Donostian erosittako prakak./ Gaur estreiñau da zure kantua. Orain ESTR
estrépa bédar, estrépa bedárra. izena. . Izenaren berri izan genuen, baina ez dakigu zein belar den. komentario 1
estropózu, estropozúa. (d). izena. ESTROPUZU, ESTRAPEZU, ESTRAPOZU. Tropiezo. Atzo be goiz etxeratzekotan urten giñuan baiña Tartufon estropozua./ Madrildik etxerakuan eztou izan estropozuik. estropózu eiñ. (c). du aditza. Tropezar. Estropozu eiñ da sasira jausi zan. estropózuka. (c). adberbioa. A tropezones. San Martzialdik estropozuka baten jetxi giñan.
estropúzau. (b). da aditza. ESTROPUZAU, ESTRAPEZAU ETA ESTRAPOZA. Tropezar. Arri punta baten estropuzau ta lurrera jausi nitzan.
éstu. 1. estu. (a). adberbioa. Prieto. Oso estu dauzkat zapatak. 2. estu, estúa. (a). adjektiboa. Estrecho, -a. Bide estua dago zuenera. fiua baiño estuaua izan. esapidea. Oso pertsona estua, iharra, izan. Neska, eskerrak erropia haundixa eruaten daben, bestela, ikusi bez; fiua baiño estuagua don-eta. (TSE Berb) 3. estu. (a). adberbioa. Larri.   Con apuros. Estu ibiltzen da diruz. estu artu. (c). esapidea. Ik. lárri ártu. éstu-estúan. (c). esapidea. En caso extremo. Orrek zigarruai lagatzia baiño naixao leuke, estu-estuan, janai lagatzia. Ik. estúasunian. larri tta estu. (b). esapidea. En apuros. Larri tta estu nabill estudixuekin. 4. estu, estúa. (b). adjektiboa. Pertsona zuzenegi eta eskrupulotsuengatik esaten da. Gizon ona da baiña estuegixa bizimodu onetarako.
estuáldi, estualdíxa. (c). izena. Larrialdia, diruarena batik bat.   Momento de apuro, económico, mayormente. Sasoi aretan diru estualdixa pasatzen zebitzen eta piñui guztiak bota zittuen. Ik. estúasun, larriáldi.
estúasun, estúasuna. (b). izena. Larrialdia.   Aprieto, momento de apuro. Estuasun ederra pasau dot komuneko atia zabaldu ezindda./ Gabian bidera urten da estuasun demasa emun zotsan neskatilliai. ESTUASUNA PASAU eta EMON, batik bat. Oso erabilia. LARRIALDI ere esaten da; badirudi estuasun momentuko apuroa dela, baina oso intensoa eta larrialdi, ostera, luzeagoa, eta agian ez hain intentsoa. estuasuna pasau eta emon, batik bat. larrialdi, ostera, luzeagoa, eta agian ez hain intentsoa. estúasunak émon. (b). dio esapidea. Larriak eman, larritu.   Apurarse mucho. Estuasunak emon zotsanian bentanatik salto ein zeban. estúasunian. (c). adberbioa. En caso de apuro. Eztaroiat diruik eta estuasunian etxera eskatuko neuke./ Ni, estuasunian, basora joango nitzake piñu-botatzera.
estudíante, estudíantia. (a). izena. Estudiante. Artizko estudiantia bakaziñotan dago. Lehen apaizgaiei ere esaten zitzaien.
estudíxau. (a). du aditza. Estudiar.
estúdixo. 1. estúdixo, estúdixua. (b). izena. El estudio. Orri etxako estudixua asko gustatzen. 2. estúdixo, estúdixuak. (b). izena. Los estudios. Orrek estudixuak Salamancan ein zittuan./ Estudixo askokua ei da. estúdixuak emon. (c). Dar estudios. Estudixo aundixak emun zotsen alaba nausixai. estúdixuak éuki. (c). esapidea. Tener estudios. Etzeukan estudixoik pe ta errekauak eitten asi zan. estudixuan egon. (c). Estudiatzen egon. Oinddio be estudixuan dago.
estun, estuna. (Eibar) Aro, argolla. Estuna ezarri ezkero gogorragua geldittuko dok. (SB Eibetno).
estútu. aditza. 1. estutu. (a). du aditza. Apretar. Tornilluak ondo estutu bia die./ Ezizu umia ainbeste estutu. 2. estutu. (c). Prensar la manzana o uva para sacarle el jugo, para hacer chacolí o sidra. 3. estutu. (b). da aditza. Larritu.   Apurarse. Esamiña denporan ziero estututa ibiltzen da. Ik. larrittu. 4. estutu, estutúa. (b). izena. Momento de apuro, de presión, de acoso. Asierri estutu bat komeni jako estudixauko badau. estutúa artu. Larritasun une bat igaro. Estutu galanta artu neban faktura faltsu aura ekarri zostenian. estutúa émon. (c). esapidea. Hacerle pasar un momento de apuro. Bidera urten da egundoko estutua emon zotsan neskiai iguingarri arek. 5. estutu, estutúa. (c). izena. Estutze ekintza. Tornillo orri emuixok estutu bat.
estúuna, -e, estúunia. (b). izena. Zabalagoa den zerbait estutzen den lekua.   Angostura, estrechamiento. Estuuna ugari dauka kostako kamiñuak./ Estuunan trabau zan tubua. Ik. úna, -e.
észesua. (c). zenbatzailea. (lagunartekoa.) NOR. Asko, oso ugari.   Mucho, en gran cantidad. Atzo Elgoibarko ferixan jentia eszesua zuan./ Aurten babia eszesua jaok. Izena aurretik beti NOR singularrean, eta eszesua atzetik. Erderazko "exceso"tik datorke, baina zentzu desberdina du. Ik. plaga, pikardixa.
et, et, et!. (b). interjekzioa. Interjección que se usa para mostrar disconformidad u oponerse a lo que acaba de oir. —I, liburu batzuk artu bia dostat. —Et, et, et! ezta pentsau be./ —Noiz pagau biostak ainddutako bazkaixa? —Et, et, et! nik eztostat ezer ainddu.